Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

Urte berri on!

Eguberri on

Parc Nacional d' Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici

Parc Nacional d' Aigüestortes i Estany de Sant Maurici (okzitanieraz Parc Nacional d'Aigüestortes e Estanh de Sant Maurici) Kataluniako parke nazional bakarra da, 1955an izendatuta. Kataluniako Pirinioetako erdialdean dago, lau eskualdez inguratuta: Alta Ribagorza, Pallars Subirà, Pallars Jussà eta Val d'Aran (Pirinioei buruz irakurtzeko klik egin hemen I, hemen II eta hemen Nafarroako Pirinioak).

Hainbat eskualdetatik iritsi daiteke. Gu Espot herritik joan ginen. Vielhatik, Val d'Aranetik, Espotera bidaiatu genuen (54 kilometro, gutxigora behera). Pallars Subirà eta Val d'Aran batzen duen errepideak Bonaigua portutik eta Baqueira Beret esqui estaziotik pasatzen da. Behin portua igarota, hainbat kilometro aurrera egin behar da, Espot eta Sort seinaleak jarraituz, Parke Nazionalaren seinaleak eskuinera joateko esaten duen arte. Bidegurutzean gasolindegi bat dago. Espot-era joateko errepidea berrituta dago, baina bihurgune itxi asko ditu (6 kilometro inguru). Behin E…

Pinpilinpausak logelan

Gossip girl telesaila ikusten ari nintzela, laugarren denboraldiko kapitulu batean, Serena Van der Woodsenen logela berria erakutsi ziguten. Bertan, ohe gainean, pinpilinpausaz beteriko apaingarri bat ikusten zen. Izugarri gustatu zitzaidan dekoratzeko apaingarri hori. Baina, noski, kontuan izanda Gossip girl New York-eko goi mailako pertsonen istoriei buruzko telesail bat dela, apaingarria oso garestia izango zela pentsatu nuen; eta lortzeko ezinezkoa. Beraz, dekorazio idei bat bezala baino ez nuen utzi.

Apaingarri hau Paul Villinski artistarena da. 200 pinpilinpausez osatutako obra bat da, eta, antza denez, New York-en aurkitutako garagardo latekin eginak daude.
Duela urte bat baino gutxiago logela berritu genuen. Ohearen goikaldea postalekin dekoratu genuen -sarrera honetan kontatu nuen (klik egin sarrera honetan hitzetan irakurtzeko)-. Baina ohe eta lehioaren artea horma tarte bat gelditzen zen, eta ez genekien nola bete. Koadro bat? Argazki bat?

Atapuerca

Atapuercako aztarnategia Atapuerca mendilerroan dago, Burgosen, hiriburutik hamabost kilometroetara. Gizadiaren Ondarea izendatu zuten. 


Madrilen oporretan egon ondoren, errepide zaharretik etxera itzultzen ginen eta Atapuercako kartel bat ikusi genuen. Bide hori hartu genuen eta aztarnategira joan ginen. Ez genuen espero bisita hau egitea, ezustekoa izan zen. Atapuercako herrira iritsi ginenean bisita gunera joan ginen eta zorte handia izan genuen, izan ere, aztarnategira joateko aurretik deitu behar da. Iritsi ginenean ordu erdi inguru gelditzen zen bisita egiteko eta bi leku libre zeude. Aztarnategian bisita gidatua egiteko 6 euro ordaindu genituen bakoitzak (guztira 12 euro).

Auschwitz-Birkenau

Polonia III 
Poloniara joango ginela erabaki genuenean, bisitatzeko erabaki genuen lehenengo lekua Auschwitz izan zen. Ez genekien noiz joango ginen edo nola iritsiko ginen baina bagenekien joango ginela. Krakow-en genundela eguna aukeratu behar genuen eta noizbait ez joateko ideia ere atera zen. Izan ere, Auschwitz-en naziek eraikitako kontzentrazio eta hilketa esparru guztietan bezala milioka pertsona erahil zituzten, eta, gaur egun, museoak bihurtu dira. Gizadiaren sarraskien museoak dira. Nahiko makabroa dirudi. Baina hala da. Nonbait irakurri nuen Auschwitz-Birkenau eta kontzentrazio esparruak helduentzako atrakzio-parkeak bihurtu direla, garai batean izandakoa ahaztuz. Baina, nire ustez, ezin dira atrakzio-parkeak izan, bertan ongi pasatzen duzulako, disfrutatzen duzulako, zoriontsu zarelako. Aldiz, kontzentrazio esparruetan, eta guk bizitakoaren arabera, dagoen sentimendua bestelakoa da. Turismo-atrakzioa bihurtu dira kontzentrazio esparruak, baina historiaz ikasteko aukera emat…

Kraków

Polonia II
KRAKÓW-Cracovia

Krak Lechitians (poloniarrak) tribuko printzipearen lurrak -eta Kraków-ko sortzailea-oparotasun garai batean zegoen. Baina, zoritxarra iritsi zen: artzainak animaliak galtzen hasi ziren eta, bapatean, jendea desagertzen hasi zen. Inork ez zekien zer gertatzen zen, zergatik eta nola desagertzen ziren animali eta pertsonak. Behin, gazte batek Vistula ibiaiaren ondoan landareak hartzen ari zen eta Wawel-ko mendixkaren ondoan, ibaian, hezurrak zeudela ikusi zuen. Mendixkaren arkaitzetan koba bat zegoela konturatu zen. Kobaren ondoan dragoi erraldoi eta beldurgarri bat zegoen. Dragoiaren ezkamak horixka eta berdexkak ziren eta hankak zuhaitzen enborren tamainakoak.   Albistea laster zabaldu zen eta dragoia ikusi zuen gazteak Krak-i ikusitakoa kontantzera joan zen. Krak-ek zenbait zaldun bildu zituen konponbidea aurkitzen saiatzeko. Zaldunak dragoia akabatzera joan ziren, baina asko ez ziren itzuli. Beraz, Krak-ek zin egin zuen: "Herria dragoietik askatzen due…

Warszawa

Polonia I

Kondairak dio Casimiro erregea Krakoviatik itzultzen ari zela arrain frijituaren usaia iritsi zitzaiola. Erregea janari usaia ateratzen zen lekura joan zen, arrantzale etxola txikitxo bat Vistula ibaiertzean. Arrantzaleak janaria eman zion, eta esan zion bizkiak izan zituela, baina batailatzeko dirurik ez zuela. Erregeak haren laguntasuna urrearekin ordaindu  nahi izan zion, baino arrantzaleak ez zuen hartu. Hortaz, erregeak fabore bat eskatu zion: bizkien aitabitxia izan nahi zuen, berak antolatuko zuen batailoa. Batailo egunean, mendixka batean, apaizak, Casimirok esandakoaren arabera, mutikoari Wars deitu zuen eta neskatoari Sawa, eta Pedro arrantzaleari Pierko Rybak Potr Wars izendatu zuen, hau da, arrantzaleen erregea. Gainera, basoaren jabea izendatu zuen ere eta zin egin zuen arrantzaleen herrixka handitzen zenean haien izena jarriko ziola lekuari: Warsawa.
Polonia hainbat herrialdeen menpe egon da historian zehar. Azkenengoa Sobiet Batasuna izan zen, eta larogehiko ham…

Cambrils

Itsas usaina eta zaporea. Cambrils Costa Dauradan dagoen herria da, eta itsasora begira dago. Arrantzale eta marinel-herria zen, da eta izango da.
Salouko zentrutik 6 kilometrotara dago Cambrils (klik egin Salou hitzan honi buruz irakurtzeko), Salouko Poniente hondartzan Cambrils-Vilafortunyn sartzen zara nahi gabe. Ibiltzen hasi eta Cambrilseko kaira iristen zara. Saloutik gertu dagoen arren eta turistikoa den arren, arrantzale herria da oraindik ere.

Magia duten herriak

Pirinioak lurreko paradisua baldin badira (Pirinioai buruz irakurtzeko hemen I, hemen II eta hemen Nafarroako Pirinioak), hango haranak eta herriakmaitagarrien ipuinetako herriak dira. Herri txiki horietan, harrizko etxeak eta puntazko teilatuekin mundu magikoetan egotea bezalako da. Pirinioetako mendiak harresi naturalak izan dira mendeetan zehar, hortaz, hango herriak gutxi aldatu dira.

Antzekoak baina ezberdinak. Herrialde bakoitzeko Pinirinioetako haranek bereizgarriak dituzte, nahiz eta harrizko etxe handiak, puntazko teilatu ilunak, lehio txikiak eta tximiniak elementu nahiko komunak dira; izan ere, hotzari eta elurrari aurre egiteko eraikinak dira.

Aurreko batean Otsagabiari buruz hitz egin nuen (klik egin Otsagabia hitzan Nafarroako Pirinioei buruzko sarrera irakurtzeko). Nafarroako Pirinioetako herrietako erakusle eta adibide garbietakoena da.


Cordoba

Kultur deberdinen bidegurutzea izan da Cordoba. Erromatarrak, bisigodoak, judutarrak eta Kalifak bizi izan ziren Andaluziako hirian. Bakoitzak haren kulturaren aztarnak utzi zuten. Horren adierazle nagusiena Mezkita da. Baina ez da bakarra.
Erromatarrek Guadalquivir ibaia zeharkatzeko zubia eraiki zuten, oraindik orain zeharkatu daitekena. Bisigodoek aztarna gutxien utzi zituztenak izan ziren, agian, musulmandarrek ez zietelako denbora utzi. VIII. mendean iritsi ziren Cordobara islamiarrak eta Abd al-Ralmanek Al-Andaluseko kapitala bihurtu zuen. Berak egin zuen mezkitaren lehenengo handitzea, ondoren lau gehiago izan ziren. XI. mendera arte Cordoba Al-Andaluseko kapitala izan zen, baina islamiarren arteko borrokak zirela eta erreinua desegiten hasi zen. 

Kristautasuna XIII. mendean iritsi zen Fernando III.-en eskutik. Musulmandarrak eta judutarrak Cordobatik bota eta hiria "kristautu" zuen, hamalau eliza baino gehiago eraiki zituen; gehienak juderia auzoan. XIV. mendea gogorra…

Nafarroako Pirinioak

Paradisua existitzen bada Pirinioetako antza dauka. Nafarroako Pirinioak ez dira altuenak, baina mendietako berdea eta zeruko urdina bat egiten dute hodeiek mendiak askotan ukitzen dutelako. Lurreko Paradisua.


Hiru egun Mari sorgina eta Basajaunaren lurraldean ez dira nahikoak Nafarroako Pirinioak guztiz ezagutzeko. Otsagabiatik hasi eta Salazar, Erronkari eta Belagua haranetan barrena bidaiatu genuen. Protagonistak Orhi, Arlas eta Auñamendi mendiak izan ziren. Otsagabia bera ere protagonista da beti. 

Nafarroako txokoak

Nafarroan bisitatzeko lekuak

Nafarroari buruz hitz egiten denean dibertsitate lurra dela esaten da. Iparraldeko mendien eta basoen berdetik hegoaldeko basamurtura erdialdeko artoen zelai horietatik pasatzen. Pirinioetan hasten den lurra, itsasotik gertu, eta Ebroren ibaiak ureztatzen dituen lurretan amaitzen dena. Erriberako barazkiak ibaiari zor diegu. Iparraldeko freskotik hegoaldeko berora.

Asturias

Bidaiatzea gustatzen zaigu, baina ez dugu bidai luzeak egiteko diru nahikoa eta oporrak ere ez dira oso luzeak. Hortaz, asteburu luzeetan eta zubietan joan-etorriak egiten ditugu. Egunerokotasunetik alde egiteko bidaitxo txikiak. Hasieran bidaia asko prestatu gabe joaten ginen, eta gero han zer egin erabakitzen genuen. Hori gertatu zen Asturiasera joan ginenean.
Joan-etorriak egun gutxi izan ohi dira, hiru egunetik bostera zubia luzea bada. Gertu dauden lekuak aukeratzea gomendagarriena da. Horregatik Asturiasera joatea erabaki genuen. 2008Ko abenduko zubian joan ginen, abenduaren 5etik 8ra. Llanes herritik gertu egon ginen, 3 kilomentrotara inguru, Rio Puron campingean. Hiru edo lau orduetan iristen zara; garai horretan autobidea eraikitzen ari ziren, beraz, zertxobait gehiago kostatu zitzaigun. 
Llanes Cantabriatik joaten Asturiaseko lehenengo herri handia da. Herria ezagutzeko aukera izan genuen: Alde Zaharra eta itsaspasealekua. Egun gutxi zirenez, eta bidaia prestatu gabe eraman ge…

Dekorazioa: Postalekin dekoratu

Bidaiak egiten ditugunean bertako oroigarriak edo "soubenirrak" ekartzea gustatzen zaigu: bertako eraikin ospetsuenak, pertsonai mitologikoen irudiak, eta abar. 








Oroigarri horien artean postalak daude. Ez ditugu bidai guztietako postalak ekarri berandu hasi ginelako "tradizio" honekin, baina azkeneko bidaietatik bi postal ekarri ditugu, gutxienez. Hortaz, postal asko ditugu etxean. Postal horiek etxean leku garrantzitsu bat izatea nahi genuen; baina non jarri? Eta nola? Hasieran posa-argazki batean jarri genituen, egongelan. Baina hiru posa-argazki baino ez genuezkan eta leku asko behar zen; beraz, postalak erakusteko beste modu bat behar genuen.

Turmoren etxola

Pirinioak II: Posets-Maladeta parke naturala
Pirinioetan galdu zaitezke. Hamaika bide daude galtzea ahalbidetzen dutela. Dena dela badago bide bat Pirinio osoa zeharkatzen duena mendebaldetik ekialdera. GR-11 bidea da, eta bidea jarraitzeko marra zuria eta gorria segitu behar da. Guk GR-11-ren zati bat egin genuen azken bidaian egindako bigarren ibilaldian, Estós haranaren barna.
Aurrekoan esan bezala Aste Santuan Pirinioetan egon gara. Ordesa eta Monte Perdidoren gertu egon ginen, Ainsa herrian. Ordesa eta Monte Perdidon barna egindako ibilbidea aurreko sarreran kontatu nuen (click egin Ordesa eta Monte Perdido barna sarrera irakurtzeko).
Aurreko oporretan, 2013ko uztailan, Posets-Maladeta parke naturalean egon ginen, Lleidako Pirinioetara joan ginenean, hain zuzen. Eta itzuli nahi genuen; kasu honetan ongi prestatuta bai ibilbidea baita mendira joateko behar diren ia gauza guztiekin ere (janaria eraman genuen oraingo honetan).


Ordesa eta Monte Perdido: Pineta harana

Pirinioak I
Pyrene Tubal Olinpoko jainkoaren alaba zen. Pyrene ederra zen eta basoetatik paseatzen zuenean handik pasatzen zirenak maitemintzen zituen. Baina Pyrene Hercules heroiaz maiteminduta zegoen. Basoan, ezkutuan, ikusten ziren.

Baina Tubalek amodio honetaz jakin zuen eta Hercules deserriratu zuen. Pyrene triste gelditu zen eta basoetatik ibiltzen jarraitu zuen Herculesekin elkartzeko itxaropenean.

Egun batean Pyrene Gerionekin elkartu zen. Gerion hiru buruko izaki bat zen. Zorionez Pyrenek alde egitea lortu zuen, baina Gerionek basoari su eman zion Pyrene ezkutatzen saihesteko.

Arrano batek guztia ikusi zuen eta Herculesi esan zion. Hercules Pyrene erreskatatzera joan zen baina hiltzeko zorian zegoen. Eta Pyrene Herculesen besoetan hil zen.

Minak jota Herculesek Pyrene lurperatu zuen eta gorpuaren gainean harriak jarri zituen. Heroiak pasio handiz lan egin zuen eta horrela lortu zuen harrizko mendi handiak sortzea. Pyrene bezalako politak ziren mendiak.
Kondairak dioenez horrela so…

Dekorazioa: Botilekin dekoratu

Ume nintzenetik edozer gauza gordetzeko ohitura izan dut. Eskolako liburuak eta koadernoak, institutuko apunteak, lagunen artean idazten genituen gutunak, oporretan hartutako plano eta eskuorriak… eta dendetako poltsak, arroparek etiketak eta tabernetako azukreak, baina hori beste kontu bat da. Agian familiatik dator gauzak gordetzeko nahi hori, izan ere, amonek berdina egiten dute eta agian imitazioz hasi nintzen gauzak gordetzen. Orain ezinezkoa egiten zait niretzako garrantzitsua den zerbait botatzea.
Gazteago nintzela liburu bat irakurri nuen non gaztetxo batek jantokiko plastikozko koilara gordetzen zuen eta zekien zergatik. Hurrengo egunetan aitona ospitalera bisitatzera joan zen eta postrea emateko koilara erabili behar izan zuen. Koilara gordetzearen arrazoia etorkizunean erabiliko zuela zen. Nik gauzak gordetzen ditudanean horrelako zerbait gertatzen zait, ezin ditut bota badakidalako etorkizunean erabiliko ditudala.
Beraz, gauza asko gordetzen ditut. Haietako askok 10 urte ba…

Salou

II

Ba al zenekiten Salouen Antoni Gaudiren ikasleak egindako eraikin bat dagoela?Edo piratetaz babesteko erabiltzen zuten XVI. mendeko dorrea?

Salou Tarraganoko kapitalaren gertu dago, Costa Dauradan. Eguzkiaren urrezko izpiengatik eta hondartzen are finagatik. 

Salou hondartza eta eguzkiagatik da ezaguna, baina askoz gehiago eskaintzen du. Agian ez dira hain ezagunak, edo Saloutik paseatzen ari garela han daudela ez gara konturatzen. Baina eraikin, eskultura eta ikusteko zenbait bereizagarri ditu Salouk.



Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Kirola bidaietan

Kirola, bizitzan edozein gauza bezala, bere neurrian ongi dago. Arazoa sortzen da neurritik ateratzen denean eta fanatismoa sortzen denean. Zaletasunak izatea eta hauek jarraitzea ongi dago, baina horrek dakarrena argi izan behar dugu. Hau da, niri telesailak izugarri gustatzen zaizkit baina argi daukat fikzioa dela eta telebista gizartea kontrolpean izateko erabiltzen dutela. Kirolarekin horrelako zerbait gertatzen da, baina mugak, gehienetan, ez daude oso garbi.
Ni ez naiz oso kirolzalea, baina nire bikotekidea bai. Horregatik kirola beti presente dago gure bizitzan. Bartzelonara joaten garenean Camp Noutik bisitatxoa egin behar dugu. Edo Palaura, edo Bartzelonan egon ginen azken aldian bezala Monjuïceko estadiora. Bestela, tenisera edo saskibaloira jolasten dugu. Esan bezala, kirola, bere neurrian, ongi dagoelako.

Kirola. Hedabideak. Gizartea. Politika

2012ko irailaren 21ean Gizarte Komunikazioa master bukaerako proiektua aurkeztu nuen. Ikerketa lan bat egitea pentsatutakoa baino zailagoa izan zen. Nire hasierako xedea hedabideek kirolarekiko pasioa sortzen dutela erakustea zen, hau da, hedabideek sortzen dutela kirolarekiko ezinbestekotasuna "ke gortina" edo "panem eta circenses" bihurtuz. Baina proiektua egiten hasi nintzenean gaia zehaztatzeko hainbat arazo sortu ziren. Oinarria zein zen banekien, baina nola jarraitu? Buelta asko eman ondoren nire proiektua Kirolaren presentzia Argia aldizkarian 1920 eta 1930eko hamarkadetan. Kirola euskal nazionalismoa goratzeko tresna izendatu nuen. Ikerketaren helburu nagusia, beraz, kirola, komunikabide eta nazionalismoaren harremanak ikuspuntu historikotik aztertzea izan zen. Izan ere, kirolak gizartean garrantzia handia hartu du, eta hedabideek garrantzia horretan zeriksi handia dute.

Ispiluan barrena...

eta Alicek han aurkitu zuena
Beraz, zigortzeko, Ispilura igo zuen, nolako izu itxura zeukan ikus zezan.  - … eta segituan ondo portatzen ez bazara -gaineratu zuen-, Ispiluaren Etxean barrena sartuko zaitut. Zer iruditu litzauke hori?  - Orain, katutxo, adi bazaude eta gehiago hitz egiten ez baduzu, Ispiluaren Etxeaz ditudan uste guztiak kondatu egingo dizkizut. Lehendabizi ispiluan zehar ikusten duzun gela dago... hain zuzen gure egongela bezalakoa dena, baina gauza denak alderatziz dituena. Osoa ikusi ahal dut aulki baten gainean jartzen naizenean... osoa su baxuaren atzean dagoen zaita kenduta. O! Zenbat gustatuko litzaidakeen alde hori ikustea! (…) - Gustatuko litzaizuke Ispiluaren Etxean bizitzea..., Katutxo? Jakin nahi nuke han esnea emango zizuten. Agian Ispiliku etxeko esnea ez da ona edateko... Baina, o, Katutxo! Goazen pasabidera. Beratutxo bat bota dakioki Ispiluaren Etxeko pasabideari gure egongelako atea gutziz zabalduta uzten baduzu; eta gure pasabidearen ant…

Komunikazioa eta informazioa

Hitz egin eta idatzi. Argazkilaritza
Komunikatzeko hamaika modu daude. Gizakia etengabe komunikatzen da. Kazetari moduan argazki bat egin dezaket, eta argazki horrekin gertatutakoaren berri eman dezaket. Baina irratiaren bidez ere informatu dezaket. Idaztea da gehien gustoko dudana, agian oraindik gordetzen dudan Olivetti bati esker.

Gaur egun informatzeko komunikabideak aldatzen ari dira, baino zerbait ez da inoiz aldatuko: haien ogibidea informatzea den pertsonak. Ni naiz horietako bat.