Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2014

Kirola bidaietan

Kirola, bizitzan edozein gauza bezala, bere neurrian ongi dago. Arazoa sortzen da neurritik ateratzen denean eta fanatismoa sortzen denean. Zaletasunak izatea eta hauek jarraitzea ongi dago, baina horrek dakarrena argi izan behar dugu. Hau da, niri telesailak izugarri gustatzen zaizkit baina argi daukat fikzioa dela eta telebista gizartea kontrolpean izateko erabiltzen dutela. Kirolarekin horrelako zerbait gertatzen da, baina mugak, gehienetan, ez daude oso garbi.
Ni ez naiz oso kirolzalea, baina nire bikotekidea bai. Horregatik kirola beti presente dago gure bizitzan. Bartzelonara joaten garenean Camp Noutik bisitatxoa egin behar dugu. Edo Palaura, edo Bartzelonan egon ginen azken aldian bezala Monjuïceko estadiora. Bestela, tenisera edo saskibaloira jolasten dugu. Esan bezala, kirola, bere neurrian, ongi dagoelako.

Kirola. Hedabideak. Gizartea. Politika

2012ko irailaren 21ean Gizarte Komunikazioa master bukaerako proiektua aurkeztu nuen. Ikerketa lan bat egitea pentsatutakoa baino zailagoa izan zen. Nire hasierako xedea hedabideek kirolarekiko pasioa sortzen dutela erakustea zen, hau da, hedabideek sortzen dutela kirolarekiko ezinbestekotasuna "ke gortina" edo "panem eta circenses" bihurtuz. Baina proiektua egiten hasi nintzenean gaia zehaztatzeko hainbat arazo sortu ziren. Oinarria zein zen banekien, baina nola jarraitu? Buelta asko eman ondoren nire proiektua Kirolaren presentzia Argia aldizkarian 1920 eta 1930eko hamarkadetan. Kirola euskal nazionalismoa goratzeko tresna izendatu nuen. Ikerketaren helburu nagusia, beraz, kirola, komunikabide eta nazionalismoaren harremanak ikuspuntu historikotik aztertzea izan zen. Izan ere, kirolak gizartean garrantzia handia hartu du, eta hedabideek garrantzia horretan zeriksi handia dute.