Saltatu eta joan eduki nagusira

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.


Piscina Happy pool
2005ko abuztua

Campingeko bizitza, bizi hoberena


Camping batean igarotako oporrak ezin dira hitzekin deskribatu. Oporrak baino zerbait gehiago bada camping batean egotea. Campingak bizitza ematen du, libre sentitzen zara. Beste ostatuekin alderatuz kanpinak ez ditu ordutegirik, zerbitzu guztiak dituzu, igerilekuak 'lorategian', umeak kalean egon daitezke arazorik gabe... Hotel batean horrela izan daiteke?

Horregatik niretzako kanpina oporren, deskonexio eta relaxen sinonimoa da. Eta deskantsatzeko eta lasai egoteko oporrak bilatzen ditugunean begiratzen dudan lehenengo ostatuak kanpinak dira. Dena dela, dena ez da perfektua kanpinetan: segun eta nolako ostatu duzun, hau da, kanpadenda, karabana, autokarabana..., erosotasun gehiago edo gutxiago izango dituzu; esaterako, komunetara joan beharko zara. Baina, esan bezala, ostatuaren araberakoa da. Gainera, denborarekin hobetuz joaten diren gauzak dira.

Hainbat ostatu ezberdinetan egon naiz, hotel, apartamentu, alberge, hostalak... eta oporrak pasatzeko kanpinean igarotzea nahiago dut hamaika aldiz gehiago. Dena dela, kanpinak eta kanpinak daude, noski. Eta Sangulia bezalakoak gutxi daude. Hala ere, bigarren eta hirugarren kategoriako kanpinetan egon naiz eta oso ongi daude. Hoteletatik hori esan daiteke?

Sangulí




Saloura joan nintzen lehenengo aldia 1998 urtean izan zen. Urte asko inora joan ondoren, familian egiten genituen lehenengo oporrak ziren. Horretarako karro-denda bat erosi genuen. Baina, klaro, karro-denda nonbait jarri behar zen eta kanpin on bat aukeratzeko kanpin gida bat erosi genuen, izan ere, garai horretan Internet etorkizuneko hitz bat baino ez zen. Hasieratik Sangulí Salou kanpina gustatu zitzaigu denetarik zuelako. Eta azkar konturatu nintzen kanpin hori kanpin bat baino zerbait gehiago bat zela; ehunez eraikita zeuden etxeak zituen herri bat.

△ Erreserbarik gabe sartu

Camping gidan ikusi genuenetik Sangulia gustatu zitzaigun. Zerbitzu guztiak zituen, eta, gainera, eta niri gehien gustatzen zitzaidana, ume eta gaztetxoentzako animazioa zeukan. Gauetan anfiteatroan egiten ziren ikuskizunak zeuden. Kanpin horretara joan behar ginen. Baina, erreserba egin nahi izan genuenean, beranduegi zen.

Anfiteatroa eta goiko igerilekuak Fiesta pool
Catalogo Camping Sangulí Salou 2005

Aukera bat gelditzen zen: iristeko egunean 12:00ak baino lehen han egon behar ginen. Horrela, egun horretan ateratzen ziren erreserbatu behar ez ziren bezeroen lursaila hartu genezakeen. Beraz, bidai egunean oso goiz esnatu ginen eta emozio eta urduritasun berezi bat sentitzen hasi nintzen, hurrengo udetan errepikatuko zen. Bost-sei ordu gidatzen egon ondoren, airerik gabeko Ford Orion zahar batean eta karro batez tiraka Saloura iritsi ginen. Kanpinera iritsi ginenean jakin nuen ezingo nuela leku horretatik alde egin. Ez dakit nola azaldu zer sentitu nuen, eguzkiak disdiratsuago zegoen, haizea leunagoa zen... Eta sentsazio hori neukan Sangulira iristen ginen egun guztietan. 



△ Campingaren banaketa

Zortea izan genuen eta lekua lortu genuen. Nire oroitzapenetan geldituko da lursail hori. Sangulia oso camping handia da. Lursailak tamainaren arabera sailktuta daude eta horren arabera letra bat ematen diote. Letra bakoitzak, beraz, prezio bat edo beste dute. 2005 urtera arte Standar partzelak merkeenak ziren. Hauek S, F, K, L eta M zonaldeak ziren. 70 eta 75 metro karratuko tamainakoak dira eta bertan, guztietan bezala, kanpadenda, karabana, karro-denda edo bestelako ostatua eta kotxea sartzen da. Lursail txikienak diren arren partzela nahiko handia dira, izan ere, gure karro-denda nahiko handia zen eta ongi sartzen zen beti.

A, B, C eta D zonaldeak Special ziren eta 90 metro karratukoak dira. Ondoren Master zonaldea zegoen, W letra, eta partzelak 90 metro karratukoak dira, eta, gainera, ura dute. Lursail guztiek 220 kw-ko elektrizitatea dute.





Lursail gehienak erreserbatu behar ziren, dena dela, beste hainbat egunean bertan iristen zirenentzako uzten zituzten. Mapetan hori kolorean dauden partzelak erreserbagarriak dira eta txuriz daudenak erreserbatu ezin zirenak.

Aurretik esan bezala hau guztia horrela izan zen 2005 urtera arte ondoren aldaketa txiki bat egin baitzuten. Orain arte merkeak izandako zonaldeak, K eta M, E bihurtu zen, eta, ondorioz, garestitu zen. Pena eman zidan K zonaldean egonak ginelako eta oso zonalde polita eta lasaia zen. Agian sarreratik urrutiegi gelditzen zen.



Duela hamar urte ez goazela Sangulira baina webgunean ikusi dudan moduan zonaldeak birantolatu dituzte, eta, gainera, bungalow zonaldea ere handitu zuten. Ez dut uste asko aldatu denik baina, esaterako, S zonalde zati bat zena B bihurtu dute. Gainera, 2017 urterako Afrikan inspiritutako bungalow zonalde bat eraiki behar dute.



Nik ezagutu nuen kanpina igerileku zonalde zituen 'behekoak', 'erdikoak' eta 'goikoak' edo anfiteatrokoa deitzen genien. Gaur egungo kanpina eta nik ezagutu nuena ez dute zerikusirik. Pixkanaka aldatuz joan ziren eta beheko piszinan, adibidez, elefante txiki bat jarri zuten, jacuzzi eta ur-jauzi txiki bat. Erdikoan txirristak jarri zituzten. Anfiteatrokoa beti izan zen berezia igerilekuan taberna bat zegoelako.

Erdiko igerilekua
2005ko abuztua

Anfiteatroko igerilekua
Catalogo del Camping Sangulí Salou 2005

Baina gaur egun ia ia ez da kanpin horretatik ezer gelditzen piszina guztietan aldaketak egin dituztelako. Orain Relax, Happy eta Fiesta pool deitzen dira. Gainera, duela urte pare bat Sanguliak ondoko hondartzako txiringitoak erosi eta modernizatu zituen.

Piscina Happy pool
2014, Sangulí

Chiringuito Beach Club
2014ko abuztua

△ Nire zonaldeak

Sangulian egon ginen lehenengo urtean S zonaldea egokitu zitzaigun, inoiz ahaztuko dudan partzela hori, nahiz eta argazki bakar bat ere ez izan. Erdiko igerilekuen ondoan zegoen. Partzelan elektrizitatearen etxola zegoen eta horregatik ondokoak baina handiagoa zen. Agian horregatik ez zuen inork nahi. Zuhaitz zahar bat zegoen partzelan ere, oso ikutu polita ematen diona.



Sangulí Salouko kaleak
2014, Sangulí

Kanpin bat eta partzela bat aukeratzeko orduan oso garrantzaitsua da itzala izatea. Beraz, partzela ikusteko eta hautatzeko aukera baldin badago hobe itzala handia baldin badu. Sangulia oso ongi zegoen zonalde guztiak zuhaitzez betetak zeudelako, hortaz, itzala handia zegoen leku guztietan.

Sangulira hainbate urte joan ondoren Standar partzela guztiak probatu genituen. Agian gehien gustatzen zitzaidana S zonaldea zen erdiko piszinetatik gertuen zegoena zelako. Bertan egun ia osoa pasatzen nuen. Komunak, aldiz, zertxobait urruti gelditzen ziren. K zonaldea, orain E dena, oso ongi zegoen ere, goiko igerilekuetatik gertu eta anfiteatroaren atzean. Oso lasaia zen eta komunak bertan zeuden. F zonaldea ere primerakoa zen. Komunak gertu zeuden, baita goiko igerilekuak eta anfiteatroa ere. Kanpineko zentroan dagoen zonaldea da.

Txaleta


Hiru logela, sukaldea, jangela, terraza, egongela, armairuak... Ongi dago, ez? Karro-denda denborarekin gure udako etxea bihurtu zen, gure txaleta. Lehenengo urtean muntatzea zertxobait kostatu zigun arren, urteekin geroz eta azkarrago eraikitzen genuen. Gainera, lehenego urte horretan kanpinean berriak ginenez hainbat gauza ahaztu zitzaizkigun. Baina, esan bezala, urteekin gure etxetxoa bihurtu genuen. Adibidez, lehenengo urtean ez genuen espero zorua bezala erosi genuen plastikoa txikiegia izan zitekeela. Hortaz, hurrengo urterako partzela ia osoa betetzen zuen plastikoa erosi genuen.

Ondoko partzelako bizilagunen etxetxoak ikusteak ere laguntzen zuen. Goian jartzen genuen plastikoa bezala. Horrela dendaren oihala babesten geneuen eta eguzkia ere pixkatxo bat kentzen genuen. Sukaldean butanoa erabiltzetik sukalde elektrikoa erabiltzera pasa genuen, frigorifiko txiki bat, kanpineko altzairueak, elektrizitatea izateko 'instalazioa'... Aitak txaleta hobetzeko moduak bilatzen pasatzen zituen egunak.

Ez baldin badakizue karro-denda bat, izenak berak esaten duen bezala, karro bat da eta kotxaren bitartez eramaten da. Itxita dagoenean, beraz, karro baten itxura du. Baina, irekitzean denda handi batean bihurtzen da. Kanpadendekin alderatuz ez duzu lurrean lo egiten baizik eta oheak goian daude; karroaren estalkia logela bat da eta bestea erditik irekitzen den somier bat da. Oheak handiak dira, bi pertsonentzako. Gainera, gure karro-dendak erdian pasillo txiki bat zuen. Eserleku batzuk zeuden eta ohe bihurtu zitekeen. Denborarekin jakin genuen hirugarren logela bat jartzeko aukera zegoen, eta kasu honetan lurrean lo egiten zela, eta, noski, nik logela hori izan behar nuen.

Karro-denda irekita
2000ko abuztua

○ ¡Oh, ez; euria!

Eta zer nolako euritea, gainera. Salouen, abuztuan, euria egiten duenean izugarria da. Eta zer egiten duzu kanpin batean euria egiten duenean? Ba beste ostatu batean zaudenean egiten duzun berdina: logelan sartu pasatu arte, edo taberna edo jatetxe batera joan, edo denda batean sartu... Baina lehenengo urtean etxetxoa hain prest ez genuenez ezin genuen bertan egun osoan egon. Beraz kanpora joan behar izan genuen bazkaltzeko. Baina hurrengoetarako ongi ikasi genuen. Txarrena izan zen Port Aventuran geundela hasi zela euria.

Hurrengo urteetan euria egiten zuenean prest geundenez bertan pasa genezakeen urteak. 'Egongela' handiagoa egiteko aukera zegoen eta mahaia eta aulkiak sartzen ziren. Telebista eramaten genuenez, ez zen gogorra egiten. Gogoratzen ditut euria gelditu ondoren kanpinetik ematen genituen paseoak hurrengo urterako partzelak begiratzen. Ekaitzek ez zuten asko irauten, ezta eguraldi txarra ere.

Hemen bizitzera gelditu gaitezke?


Sanguli osoa gustatzen zitzaigun, baina gehien gustatzen zitzaiguna adin guztietarako eta mota guztietako entretenimendua zen. Egun guztian zehar zerbait egiteko zegoen. Piszinan, anfiteatroan eta kiroldegian egiteko aktibitateak zeuden; saskibaloi eta volley lehiaketak, futbola; umeentzako mini-club-a gurasoak lasai egon ahal izateko; gaztetxoentzako gauean hop-club-a kanpinetik atera gabe ondo pasatzeko, etabar. Baino, hoberena, anfiteatroko ikuskizunak ziren: musikalak, flamekoa, fiesta brasildarra, play back-a, Miss eta Mister Sanguli...

Hawaiko ikuskizuna
2002ko ikuskizuna

Play back
2002ko abuztua

Kanpinetik kanpo ere gauza asko egin zitekeen, izan ere, Salouen geunden. Hondartza kanpinetik gertu zegoen, trenbidea pasatuz. Trenbidearen arazoa betidanik egon da. Lehenengo urteetan gizon batek jaisten zituen eskuz hesiak. Gero mekanizatu zituzten. 

Plaça de Venus, Miramar pasealekua campingetik ateratzean
2013

Salou, aldiz, Sangulitik zertxobait urruti gelditzen da. Gutxi gora behera bi kilometroko paseoa egin behar da itsas-portura iristeko eta beste kilometro bat argidun iturrira iristeko. Gauetan Capitaniaraino iristen ginen izozki bat bertan hartzeko. Denbora azkarregi pasatzen zen eta ahal  nuen guztia disfrutatzen nuen, baina batzuetan gehiago disfrutatu behar nuela pentsatzen nuen.

Ez da beharrezkoa kotxea hartzea Salou edo Cambrilsera joateko errepidean autobusak hartu daitekezlako. La Plana autobusak dira, eta haiei esker oso erraza da mugitzea. Autobus hauek ere Port Aventurara joaten dira. Gauetan, etxera itzultzeko kanpineko jende gehiago joaten bazen oso merke ateratzen zitzaigun. Bestela autobusa itxoiten nuen, baina egunean zehar baino ordutegi gutxiago zeuden. 

Kanpin batean geratzen den gauzarik politena urteekin jende berdina elkartzen zarela. Gerta liteke opor egunetan bat ez egitea, baina beti norbait zegoen. Kale berdinean jende berdina egotea lortzen ginen ere eta noizean behin barbakoa, bazkari edo afariren bat egin. 

2016an duela hamar urte azken aldiz joan ginen Sangulira. Lehenengo aldian ume bat nintzen, eta, azkenean,  adin nagusitasuna bete nuen jada. Praktikoki bertan hezitu nintzen, udaz uda, kanpinean. 

Sanguli Salouko sarrera
2013

Ordutik Saloura joan naiz baina ez Sangulira. Gure aurrekontutik pixkatxo bat pasatzen da. Atetik pasa naiz eta emozionatu naiz. Oroitzapen onak etorri zaizkit burura. Noizbait itzuliko naizelaren itxaropena dut. 

✮ Pena bat da baino ez ditut Sanguliko garaiko argazki asko garai horretan ez zeudelako gaur egungo kamarak ehunka argazki ateratzen dituztela eta, telefono eramangarriak ez ziren ia existitzen. 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.