Saltatu eta joan eduki nagusira

Salou

II



Ba al zenekiten Salouen Antoni Gaudiren ikasleak egindako eraikin bat dagoela?Edo piratetaz babesteko erabiltzen zuten XVI. mendeko dorrea?



Salou Tarraganoko kapitalaren gertu dago, Costa Dauradan. Eguzkiaren urrezko izpiengatik eta hondartzen are finagatik. 

Salou hondartza eta eguzkiagatik da ezaguna, baina askoz gehiago eskaintzen du. Agian ez dira hain ezagunak, edo Saloutik paseatzen ari garela han daudela ez gara konturatzen. Baina eraikin, eskultura eta ikusteko zenbait bereizagarri ditu Salouk.


 Salou, Levante hondartza
2008ko iraila

Salouko planoa
2008

Aurrekoan Saloura, edo Sangulira, familiarekin joaten nintzeneko garaiak eta Sanguliari buruz aritu nintzen. Oraingoan, Salou beste ikuspuntu batetik erakutsiko dut, nire bikotekidearekin batera ezagutu dudana (nahiz eta gurasoekin ere zertxobait ikusteko aukera izan nuen, orain ezagutu ditut askoz hobeto Salouko bereizgarri hauek).


Hondartzak



Salouen hamar hondartza daude. Handienak eta ezagunenak Levante eta Poniente hondartzak dira. Bi hondartza hauek kirol portuak bereizten ditu, eta duela urte batzuk barrakak zeuden bertan, noria handi batekin.

Sangulira joaten ginenean Ponienteko hondartzara joaten ginen, campingetik gertu dagoen hondartza. Hondartza lasaia zen eta jende gutxi egoten zen abuztuan. Gehienak campingeko jendea edo ondoko apartamentuetakoak. Itsasertzaren ondoan lekua aurkitzea zaila zen, hala ere, ez zegoen guztiz beteta. Duela urte batzuk umeentzako parkeak jarri zituzten. 1100 metroko luzera dauka.


Salou, Poniente hondartza
2013-03-28

Levante hondartza, aldiz, ez dut udan ezagutu baina betetzen omen da. Lekua aurkitzea ezinezkoa da, Ponientekoa baina zabalagoa izan arren. Hondartza honetatik gertu daude hotel eta apartamentu ia gehienak, Salouko hiri zentruan dago, nolabait esateko. Gu jaon garen hilabetetan, gehienetan iraila, urrian edo aste santuan, ez da jende asko egoten. Hondartza hau zertxobai luzeagoa da, 1200 metro.


Salou, Levante hondartza
2008-09-14

Salou, Levante hondartza
2013-03-28

Salouko hirugarren hondartza ezagunena Els Capellans hondartza da. Levante hondartzatik aurrera jarraituz gero Els Capellans hondartzara iristen zara. Poniente eta Levante hondartzekin alderatuz txikiagoa da, 200 metro ditu. Badia txiki baten itxura dauka.


Salou, Els Capellans hondartza
2008-09-17

Beste hainbat hondartza txiki daude Salouen, adibidez, dels Crancs (Karramarroen) hondartza, Cala Llengüadets, Cala Vinya eta Pinatell, Reguerot de Claveguer, Penya Tallada eta Platja Llarga. Hondartza hauek badia txikiak dira, hondartzek 30 eta 70 metro bitartekoak dira. Dena dela jende nahikoa egoten da inguruetan hotelak daudelako. Platja Llarga, aldiz, 600 metroko hondartza da baina zentrutik urruti dago.

Hondartza gehienetan itzalkinak eta hamakak alokatzeko aukera dago. Baita itsasotik ibiltzeko txalupatxoak ere.


Itsas-pasealekuak



Salouko gauzarik politenetarikoa da, nire ustez. Itsasoaren paretik ibiltzen joatea, lasai-lasai, ezertan pentsatzen, olatuen soinuarekin... Eta gauez baldin bada askoz hobeto. Itsas pasealekua Poniente eta Levante hondartzetatik igarotzen da.

Poniente hondartzaren pasaealekua Miramar deitzen da (passeig Miramar). Harriz egindako harresi txiki batek banatzen ditu pasealekua eta hondartzaren area. Pasealekua handia da eta palmerak ditu ibilbide osoan zehar. Errepide gertuko aldean txirrindularientzako bidea dago.

◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸ 2014ko abuztuaren 20an eguneratuta

Salou, Miramar pasealekua
2014-08-15
◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸

Levante hondartzaren pasealekua Jaume I pasealekua (Passeig de Jaume I) izena hartzen du. Zabaleran Miramar baino handiagoa da, palmerak ditu eta erdialdean Jaume I. -aren oroitarria dago. Pasaealekuan autobus geltokia dago baita kirola egiteko pistak ere. Pasealekuaren parean, aurreko espaloian, denda, jatetxe, taberna, etabar asko daude. Pasealekuaren amaieran Argidun iturria dago. Gauez pasealekutik zehar dauden iturrien ikuskizuna izaten da ere, Argidun iturriaren ikuskizunaz gain.


Salou, Jaume I pasealekua
2013-03-26

Salou, Jaume I pasealekua. Iturriak. 
2009-10-09 
◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸ 2014ko abuztuaren 20an eguneratuta


 
Salou, Jaume I pasealekua.
2014-08-17


Portua eta kaia



Poniente eta Levante hondartzak eta Miramar eta Jaume I pasealekuak portuan elkartzen dira. Kirol portua da, eta bertan txalupa ez dutenentzako sarrera debekatuta dago.

Ondoan kaia dago, Levante hondartzaren hasieran. XIX. mendean eraiki zuten kaia Reus eta Salou arteko bidai kanala egiteko baina azkenean proiektuak ez zuen aurrera egin eta Salouko arrantzaleentzako kaia bihurtu zen. 1990 urtean Arrantzalearen oroitarria jarri zuten. Monumentu honetan “herri oso baten esfortsuarekin” inskrizpizioa irakurri daiteke. Kaian txalupa zaharberrituak ikusteko aukera dago, garai batean izan zena irudikatu ahal izateko.


Salou, Portua Levante hondartzatik
2009-10-09


Salou, Kaia
2010-10-10



Salou, Kaia. Arrantzaleen oroitarria.
2013-03-30

Duela zenbait urte kendu zituzten portuko barrakak edo feria. Noria handi bat zegoen, beste hainbat atrakziorekin batera. Bere ordez parking bat jarri zuten. Ez dakit zergatik kendu zituzten baina pena eman zidan. Oso polita zen pasealekutik paseatzea atrakzioen argiak urrunean zeudela. Gainera, oso une politak pasatzen genituen ere.

1999



Capitania



Portutik gertu eta pasealekuen bidegurutzean Kapitaniaren eraikina dago. Salou itsas herri garrantzitsua izan zen antzinean. Hortaz, gaur egunera iritsi dira garai horietako zenbait eraikin, esaterako, Kapitania. 1820 urtean eraiki zuten. Hainbat jabeetatik pasa den arren fatxadak garai batean izandakoaren antza dauka. Gaur egun hainbat denda daude bertan, haien artean, izozki denda bat; bertako izozkiak primerakoak ziren. Ilara izugarriak egoten ziren gauetan.

Salou, Capitania.
2013-03-30


Jaume I.-aren oroitarria



Lehen esan bezala Jaume I pasealekuan Jaume I.-aren oroitarria dago. Salouko pertsonarik garrantzitsuenenetarikoa izan zen Jaume I konkistatzailea. XIII. mendean Jaume I Salouko hondartzatik Mallorka konkistatzera joan zen. 1965an monumentu hau eskaini zion Salouko herriak. Salvador Ripoll arkitektuak eta Lluís Maria Saumells izan ziren monumentuaren egileak.


Salou, Jaume I.-aren oroitarria
2013-03-28
◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸ 2014ko abuztuaren 20an eguneratuta

Salou, Jaume I oroitarria
2014-08-17

Argidun iturria


Nork ez du ezagutzen Argidun iturria? Aurretik esan bezala Jaume I pasealekuaren amaieran dago. Carles Buïgas arkitektuak egin zuen. Iturri honek ur eta argi ikuskizunak egiten ditu. Hemen ere turista asko biltzen dira udako gauetan eta ez zen zaila herriko jendearekin elkartzea, horregatik txantxa moduan altsasuarron Salouko bilgunea zela esaten genuen.

◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸◂▸ 2014ko abuztuaren 20an eguneratuta


Salou, Argidun iturria
2014-08-17 


Bonet edo Voramar txaleta



Jaume I pasealekuaren hasieran, Kapitaniaren aurrean, Bonet etxea dago Salouko modernismoaren erakusle. 1918 eta 1919 urteetan eraiki zuten. Domenec Sugranyes y Gras izan zen arkitektua Antoni Gaudíren ikaslea eta, ondoren, Bartzelonako Sagrada Familiaren eraikuntzaren zuzendaritzan izandakoa. Ezin da barrura sartu pribatua delako. Baina barruan Jaume I.aren konkista bidaiaren muralak daudela diote.  
Fatxada nagusian eguzki erloju bat dago. Bertan letra neogotikoez idatzitako inskripzioa bat dago bizitzaz gozatzera animatzen duena: “aprofita el temp que torna y no retorna”, “denbora aprobetxatu, joaten da eta ez da itzultzen”.

Bonet etxearen ondoan beste txalet polit batzuk daude. Haietako bat Salouko turismo patronatua da, eta uste dut sartzeko aukera dagoela. Eraikina berritu dute eta gaur eguneko elementuak jarri diote. Beste txalet bat jatetxe bat da eta sartzeko aukera dago ere. Nik ez ditut barrutik ikusi, beste bisita batean izango da.


Salou, Bonet txaleta
2012-10-18


Salou, txaletak.
2013-03-28


Torre Vella



1530an Salou itsas herri garrantzitsua zenean piratek etengabe mehatxu egiten zuten. Horregatik Pere de Cardona garaiko Tarragonako artzapezpikua herritarrak babesteko Torre Vella eraikitzea erabaki zuen. Kanpoko itxura garaikoarekin antza dauka, dena dela XVIII. mendean eraikin berri bat egin zuten eta XX. mendean zubi bat egin zuten. Salouko tren geltokitik gertu dago. Gaur egun kultur ekintzak antolatzen dira bertan.

Torre Vellaren inguruetan lorategi bat dago eta bertan Dansa de les Gràcies deitutako eskultura bat dago. Arturo Aldoma Puigren obra bat da. 1990 urtean jarri zuten.


Salou, Torre Vella.
2013-03-27


Salou, Torre Vella. Dansa de les Gràcies eskultura
2012-10-18


Tren geltokia



Salouko tren geltokia, berez, ez dauka ezer berezia. Baina, 1857an mustu zuten FC Reus-Salou. Bide honen bidez Salou eta Reus arteko bidaiak egiten zituen tren berezi batek, Carrilet deitutakoa. Oso garrantzitsua zen, izan ere, Saloutik Reusera merkantzia eramaten zuen. 1975 egin zuen azkeneko bidaia Carriletak.

Bere omenez antzinako tren bat jarri dute geltokiaren ondoan. Hau ez da oso ezaguna baina guk behin bueltatxo bat ematen aurkitu genuen eta adierazgarria iruditu zitzaidan. Aitarekin hamaika bider pasatu nintzen tren geltokitik eta ez nuen gogoratzen tren hori...


Salou, Tren geltokia
2012-10-18


Salou, Carrilet zaharra.
2012-10-18

Amaitzeko Levante hondartzaren eta Jaume I pasealekuaren amaieran, Els Pilonsen, eskultura bat dago. Bertatik ilunabarra oso polita ikusten da.


Salou, Els Pilons
2009-10-10


Salou, beraz, hondartza eta eguzkia baino zertxobait gehiago bada. Gauza gehiago daude bisitatzeko, esaterako, Masia Catalana -ikusteko gogo handiak ditut- edo herriko parkea. Salouri buruzko informazio gehiago (Salou hitzan klik eginda). 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.