Saltatu eta joan eduki nagusira

Ordesa eta Monte Perdido: Pineta harana

Pirinioak I


Pyrene Tubal Olinpoko jainkoaren alaba zen. Pyrene ederra zen eta basoetatik paseatzen zuenean handik pasatzen zirenak maitemintzen zituen. Baina Pyrene Hercules heroiaz maiteminduta zegoen. Basoan, ezkutuan, ikusten ziren.

Baina Tubalek amodio honetaz jakin zuen eta Hercules deserriratu zuen. Pyrene triste gelditu zen eta basoetatik ibiltzen jarraitu zuen Herculesekin elkartzeko itxaropenean.

Egun batean Pyrene Gerionekin elkartu zen. Gerion hiru buruko izaki bat zen. Zorionez Pyrenek alde egitea lortu zuen, baina Gerionek basoari su eman zion Pyrene ezkutatzen saihesteko.

Arrano batek guztia ikusi zuen eta Herculesi esan zion. Hercules Pyrene erreskatatzera joan zen baina hiltzeko zorian zegoen. Eta Pyrene Herculesen besoetan hil zen.

Minak jota Herculesek Pyrene lurperatu zuen eta gorpuaren gainean harriak jarri zituen. Heroiak pasio handiz lan egin zuen eta horrela lortu zuen harrizko mendi handiak sortzea. Pyrene bezalako politak ziren mendiak.

Kondairak dioenez horrela sortu ziren Pirinioak.

Errealitatean Pirinioak lurrak sortu zituen. Milioka urteen ondorioz sortutako mendiak dira. Iberiar penintsula Europatik banatzen dituzte Pirinioak. 450 kilometroko luzera dute, Kantauriar itsasotik Mediterraneo itsasora joaten dira. Erdialdean 150 kilometroko zabalera hartzen dute. 3000 metroko mendi tontorrak daude Pirinioetan; esaterako, Monte Perdido (3404), Posets (3355) edo Pico Maldito (3350). Pirinioetan glaziar txikiak, lakuak, eta glaziarren garaiko zirkuak aurkitu daitezke ere.


Posets Maladeta parke naturala Cerler-go begiratokitik.
2014-04-16

Gu askotan izan gara Pirinioetan. Batzuetan atzerrira joan nahi dugu hango lekuak exotikoagoak eta politagoak iruditzen zaizkigulako. Baina ez gara oso urruti joan behar naturak egindako miragarriak ikusteko; Pirinioak adibide bat da. Nafarroako, Huescako eta Lleidako Pirinioetan izan gara eta liluratu gaituzte. Huescakoetara itzuli gara Aste Santuan (apirilaren 12tik 17ra).

Aurrekoan, 2012an, denborarik gabe gelditu ginen eta Ordesa eta Monte Perdido parke naturalera beranduegi joan ginen. Ibilbide bat egiten hasi ginen baina, esandakoa, beranduegi egin zitzaigun eta itzuli behar izan ginen. Oraingoan Llanos de Lalarriko ibilbide osoa egin genuen. 

Aurreko batean kontatu nuen kirola eta bidaiak lotuta daudela. Treking, sendazaletasuna edo mendi ibilbideak egitea beste aukera bat da.

Ordesa eta Monte Perdido parke naturala
(aragoieraz Parque nacional d’Ordesa y d’as Tres Serols)
Pineta harana.

Sobrarbe eskualdean dago, Bielsa herritik gertu eta 1918 urtetik Espainiako parke nazional izendapena dauka.

Llanos de Lalarri edo Lalarriko lautadara joateko kotxea Pineta ama birginaren baselizaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi behar da. Baselizaren ondoan lehenengo ikurrak daude. Bertan ibilbide ezberdinak egiteko aukera dagoela agertzen da. Llanos de Lalarrira joateko bi aukera daude, guk ezkerrekoa hartu genuen.  


Ordesa eta Monte Perdido. Sarrera. 
2014-04-14

Ibilbidea erraza da. 10 kilometro inguruko ibilbidea da joan eta etorri ibilbide berberatikegiten bada; 300 metroko desnibelarekin  (aparkalekua 1280 metrotan dago eta Llanos de Lalarri 1580 metroetan, gutxi gora behera). Gu hiru ordutan, gutxi gora behera, Llanos de Lalarrira joan etorria egin genuen. Ordu eta erdi igotzeko eta ordu eta erdi baino gutxiago jaisteko. Kontuan izan behar da argazkiak egiteko gelditzen ginela, eta lautadan denboratxo bat egon ginela ere.

Ibilbidearen hasieran pagadi bat zeharkatzen da. Ezkerraldean Pineta Zirkuaren hormak daude. Zirkuaren atzealdean, erdi-izkutatuta, Monte Perdido, bere izenari men eginez. Udaberrian gaudenez elurra oraindik ez da guztiz urtu eta ibilbidearen hasieran itzotzaren gainean joan behar izan ginen. Pineta zirkuan ere elurra nahiko zegoen eta elur-jauziak izan zirela ikusten zen.



Bidea

Pineta zirkua

Elur-jauzien emaitzak
2014-04-14

Ordu erdian gutxi gora behera Cincaren gainetik pasatzen den zubi batera iristen da bidea. Bidea ongi markatuta dago, ezinezkoa da galtzea.



Cincaren gainetik pasatzen den zubia

Bidean dauden seinaleak
2014-04-14

Ondoren Cincaren ur-jauziarekin topatu ginen. Esan bezala, udaberrian gaudenez, eta mendietan oraindik elurra dagoenez nahiko ur jaisten zen ur-jauzi honetatik eta bidea bustitzen zuen. Bikotekideak salto batez zeharkatu zuen, nik, aldiz, zapatilak kendu nituen eta uretan sartu nituen oinak. Ura fresko zegoen baina bidearen erdialdean eskertzen zen oinetan freskotasun hori.



Cinca ur-jauzia
2014-04-14

Aurrera eginez Lalarri trokaren ur-jauzia dago. Ura indar handiarekin jaisten zen eta zubitik pasatu ginenean busti ginen. Cincaren ur-jauziaren hormak grisak ziren, Lalarrikoak gorriak. Harrigarria benetan naturak egiten duena. Pixkanaka gailurrak gero eta gertuago daude eta Pineta zirkua eskuinaldean ikusten zen orain.


Basoa



Lalarri trokaren ur-jauzia
2014-04-14

Lalarri trokaren ur-jauzia pasata gutxi gelditzen da Lalarriko lautadara iristeko. Agian ibilbidearen tarte zaileena da dena gora egin behar delako, dena dela, ez da igoera oso nabarmena.

Behin Lalarriko lautadara iritsita ibilbidearen bukaeraraino joateko aukera dago, eta han dauden ur-jauziak ikusi edo larre berdeetan atsedena hartu daiteke, guk egin genuena, hain zuzen. Bertan geundenean mendi tontorretan hodeiak jartzen hasi zen eta beldurrarekin geunden euria egiteko aukerak handitzen zirelako eta ez genuelako arropa aproposa. Gainera, akats bat izan genuen: ez genuen janaria eraman. Beraz, gomendio bat, mendira joatekotan edateko eta jateko gauzak eraman. Janaria eraman bagenu han askoz denbora gehiago egongo ginateke, ingurugiroak bertan gelditzeko gonbidapena egiten duelako-eta. Bideetatik jendea zebiltzan, umeak zeuden ere.




Lalarriko lautada, Cirque de Troumouse mendia
2014-04-14

Lalarriko lautadan Las Tres Sorores edo Las Tres Marias mendien (2781), (2757), (2702) bista izugarria da. “Hor bertan” daudela dirudi. Aurrean Cirque de Troumouse  ikusten da. Eta atzekaldean Pineta Zirkua izugarria.

 Llanos de Lalarri

Pineta Zirkua, Llanos de Lalarritik
2014-04-14

◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻Laburpena◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻

Ibilbidearen luzera: 10 kilometro gutxi gora behera, joan-etorri
Desnibela: 300 metro
Hasierako altuera: 1280
Bukaerako altuera: 1580
Denbora: 3 ordu (joan-etorri)
Maila: erraza





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.