Saltatu eta joan eduki nagusira

Turmoren etxola

Pirinioak II: Posets-Maladeta parke naturala

Pirinioetan galdu zaitezke. Hamaika bide daude galtzea ahalbidetzen dutela. Dena dela badago bide bat Pirinio osoa zeharkatzen duena mendebaldetik ekialdera. GR-11 bidea da, eta bidea jarraitzeko marra zuria eta gorria segitu behar da. Guk GR-11-ren zati bat egin genuen azken bidaian egindako bigarren ibilaldian, Estós haranaren barna.

Aurrekoan esan bezala Aste Santuan Pirinioetan egon gara. Ordesa eta Monte Perdidoren gertu egon ginen, Ainsa herrian. Ordesa eta Monte Perdidon barna egindako ibilbidea aurreko sarreran kontatu nuen (click egin Ordesa eta Monte Perdido barna sarrera irakurtzeko).

Aurreko oporretan, 2013ko uztailan, Posets-Maladeta parke naturalean egon ginen, Lleidako Pirinioetara joan ginenean, hain zuzen. Eta itzuli nahi genuen; kasu honetan ongi prestatuta bai ibilbidea baita mendira joateko behar diren ia gauza guztiekin ere (janaria eraman genuen oraingo honetan).


Maladeta
2013-07-28

Estos harana


Posets-Maladeta parke naturala Huescan dago, Ribagorza eskualdearen iparraldean eta Sobrarberen ipar-ekialdean. Benasque herria bertan dago, besteak beste. Parke natural honetan ere Aneto Pirinioetako tontor altuena kokatzen da (3404 metro). 1994 urtean parke natural izendapena jaso zuen.

Posets-Maladeta parke naturalean 3000 metro baino gehiagoko beste hainbat tontor daude; estareko, Punta d’Astorg (3355), Pico Maldito (3350) eta Pico de Coronas (3293).

Parke natural honetan hainbat ibon daude. Ibonak glaziar garaiko mendietako lakuak izendatzeko aragoierazko hitz bat da. Batisielleko edo Escarpinosako Ibonak bertan kokatzen dira, besteak beste.

Batisielleko Ibonera joatea zen gure intentzioa. Baina bidegurutzera iritsi ginean ikusi genuen baso batetik igarotzen zela bidea, ez zegoela oso ongi markatuta, elur nahikoa zegoela eta dena gora egiten zuela. Hortaz, GR-11 bidetik jarraitzea erabaki genuen Estós aterpera zihoan bidea. Estós haranetik ibili genuen Turmoren etxolaraino.

Estós haranetik ibiltzeko Benasque herria pasa behar da eta Llanos del Hospital-eraino bidea hartu, A-139 errepidetik. Benasquetik 3 kilometroetara, gutxi gora behera, ezkerrean dagoen desbideratzea hartu behar da, Estós haranera eramaten duena. Pista hori jarraituz kilometro batean baino gutxiago aparkaleku bat dago. Han utzi behar da kotxea.


Posets-Maladeta parke naturala. Estos haranara joateko aparkalekuak.

Posets-Maladeta parke naturalaren seinalea
2014-04-16

Ibilbidea erraza-ertaina da. Esan bezala marra txuri eta gorriak jarraitu behar dira ibilbide osoan zehar. Gainera, seinaleak daude. Ezinezkoa da galtzea. Turmoren etxolaraino joateko 11,5 kilometro inguru daude; 5,75 kilometro joateko eta beste hainbat itzultzeko, gutxi gora behera. Desnibela 450 metrokoa da (aparkalekua 1300 metrotan dago, eta Turmoren etxola 1750 metroetan, gutxi gora behera). Ibilbide hau lau orduetan egin genuen, kontuan izanda Batisielleko Ibonerako bidea hasi genuela  baina itzuli ginela, bidegurutzean zer egin pentsatzen egon ginela eta basoan bazkaldu genuela.

Estos haranaren seinaleak
2014-04-16

Ibilbidearen hasieran Estós presaren ondotik pasatu behar da. Aurrekoan esan bezala udaberrian gaude eta mendietako elurra ez da guztiz urtu, are gehiago, elur hori elur-jauzien bidez erori da. Presaren ondoan fenomeno arraro bat ikusteko aukera izan genuela. Lur-jauzi bat zela pentsatu genuen hasieran, baina ongi begiratuz zuria zela konturatu ginen: elurra zen. Urtutako elurra ura bezala jaisten zen, eta elur pilaren barnetik pasatzea lortu zuen. Harrigarria, benetan.

Estos presa

Elur pilaketa
2014-04-16

Presa atzean utzita ibaia ezkerraldean dago. Bideak pixkanaka gora egiten duela nabaritu genuen, baina ez da igoera oso nabarmena. Ibilbidea hasi eta ordu erdi baino gutxira Estós ibaia zeharkatu behar da. Hemendik aurrera ibaia eskuinaldean izango dugu.


Estos ibaia

Estos ibaia zeharkatzeko zubia
2014-04-16

Ibilbidea baso eta larre berdeetatik igarotzen da. Zonaldea abereentzako lekua da, eta horregatik ingurugiroa aurkitu bezala utzi behar dela eta animaliak errespetatzeko esaten diguten kartelak daude. Mendia animaliena da, ez gurea. Sortzen dugun zaborra hartu behar da beti; badago jendea pentsatzen duela zaborra bakarrik jasoko dela edo haien atzetik norbait etorriko dela herrian edo hirian egongo balitz bezala. Baina ez, zabor hori ehunka urtez egongo da hor inork ez badu lehenago jasotzen. Beraz, mendira joaten garenean guk sortutako zaborra hartu behar dugu, beti; salbuespenik edo aitzakiarik gabe. Ohar oso ohikoa eta argia da, baina badirudi batzuek ez dutela ulertzen.






Estos harana
2014-04-16

Beraz, baso eta larre berdeetatik ibili ginen Santa Ana aterpea atzean utzi genuen.


Santa Ana aterpea
2014-04-16

Basoan Coronas iturria dago. Joateko bidean ez ginen konturatu han zegoela, nahiz eta ibilbidea idatzita eramaten genuen. Aurrera egin eta lekua topatu baino ez genuen nahi. Bueltan, aldiz, iturria ikusi genuen eta bertako ura hartu genuen dagoeneko urik gabe geundelako ia. Ura tratatu gabe dago, baina ona zegoen. Iturriaren oinarria zuhaitz baten enbor bat da eta Ekiaren eta Ilargiaren irudiak daude. Inguruarekin bat egiten du iturria (horregatik joatean ez ginen konturatu han zegoela), eta polita da, kuriosoa.



Estos harana. Bidea basotik pasatzen da


Estos harana. Coronas iturria
2014-04-16

Aurrera jarraituz bidegurutzearekin bat egin genuen. Hemen sortu zen gure barne eztabaida: Batisielleko Ibonera joan, aurretik pentsatuta geneukana, Estóseko aterperako bidea hartu edo hemen gelditu eta buelta eman. Batisielleko Ibonera joan nahi genuen Interneten irudiak ikusi genituelako eta izugarri polita zen han ikusten zena. Baina oraindik ordu eta erdiko bidea egin behar zela ikusi genuen. Gainera, baso batetik igarotzen zen. Arriskatzea erabaki genuen eta basotik sartu ginen baina basoaren barna zegoen bidegurutze batean konturatu ginen bidea ez zegoela oso ongi markatuta. Batisielleko Ibonera joateko GR-11 bidea utzi behar da, eta ez zeuden marka zuria eta gorriak. Mendizaleek jarritako harri pilak zeuden, baina ez ziren oso nabariak. Eta bideak gora eta gora egiten zuen. Gainera, elur gero eta gehiago zegoen. Hortaz, buelta ematea erabaki genuen eta bidegurutzera itzuli ginen. Han GR-11tik jarraitzea erabaki genuen; Estóseko aterpera zihoan bidea hartu genuen.



Estos harana. Seinaleak bidegurutzean
2014-04-16

Hurrengo batean Batisielleko Ibonera joango garela zin egin genuen.

Estós menditik barna joan ginen. Bidea ongi markatuta zegoen. Aurrera jarraituz gero ibai bat zeharkatu behar da Batisielleseko ura daramana edo Aigüeta de Batisielles bertan deitzen den bezala. Ura gainetik pasatzeko pasarelak eta zubiak daude. Ondoren, larre handi batetik pasatu genuenn eta han bazkaldu genuen. Lurra bustia eta mugituta zegoela konturatu ginen urtzaldiak izan direlako.



Estos harana. Elur-jauzien ondorioak


Estos harana. Estos mendiaren seinalea







Estos harana. Aigüeta de Batisielles
2014-04-16

Aurrerago, Batisielleko trokan, elur-jauzien arriskua dagoela nabarmentzen zuen seinale batekin topo egin genuen. Elur-jauzien ondorioak ikusten zen, 400 metroz baino gehiago seinaleak markatzen zuena- elur gainetik pasa izan behar ginen. Elur asko zegoen, mendien magaletatik eroritako guztia, hain zuzen.


Estos harana. Elur jauziak abisatzeko seinalea


Estos harana. Elur jauziak
2014-04-16

Ibilbidetik jarraitu genuen eta horra iristeko bide gehiago zeudela ikusi genuen. Aurrera jarraitu genuen. Elur-jauziek utzitako elurraren gainean ibili ginen eta larre batean Turmoren etxola ikusi genuen. Gerturatzen hasi ginen baina elur asko zegoela konturatu ginen (oina barruraino sartu zitzaidan eta ia belaunera arte zegoen elurra); gainera, beroa egiten zuenez urtzen ari zen, hortaz, arriskutsuegia zen. Beraz, Turmoren etxolara iristeko gutxi gelditzen zenean buelta ematea erabaki genuen. Bistaz gozatzeko aukera izan genuen.


Estos harana. Seinaleak
Estos harana. Turmosen etxola
Estos harana. Bidea bueltan
2004-04-16

Buelta bide beretik egin genuen, beste bide bat hartuz gero galtzeko beldurra genuelako. Oraingoan argazkiak egiteko geldiuneak egiten genuen. Buelta askoz azkarrago pasa zen, nahiz eta antzeko denbora igaro.

◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻Laburpena◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻

Ibilbidearen luzera: 11,5 kilometro gutxi gora behera joan-etorria
Desnibela: 450 metro
Hasierako altuera: 1300
Bukaerako altuera: 1750
Denbora: 4 ordu (joan-etorri)
Maila: erraza-ertaina


Estos harana eta ibilbidea Google earth-en

◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻◅▻

Herri altuena


Ibilbidea egin ondoren eta pixka bat deskantsatu ondoren Cerler herrira joan ginen. Cerler Huescako Pirinioetako herri altuena da (1540). Ski estazio bat dago bertan. Portutik jaisten begiratoki bat zegoen eta bistaz gozatzeko eta argazkiak egiteko gelditu ginen. Posets-Maladeta parke naturaleko mendiak ikusteko aukera izan genuen. 



Cerler

Benasque harana Cerlergo begiratokitik. Seinalea




Posets-Maladeta parke naturala. Cerlergo begiratokitik
2014-04-16

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.