Saltatu eta joan eduki nagusira

Nafarroako Pirinioak

Paradisua existitzen bada Pirinioetako antza dauka. Nafarroako Pirinioak ez dira altuenak, baina mendietako berdea eta zeruko urdina bat egiten dute hodeiek mendiak askotan ukitzen dutelako. Lurreko Paradisua.



Nafarroako Pirinioak Belaguako begiratokitik
2012-06-24

Hiru egun Mari sorgina eta Basajaunaren lurraldean ez dira nahikoak Nafarroako Pirinioak guztiz ezagutzeko. Otsagabiatik hasi eta Salazar, Erronkari eta Belagua haranetan barrena bidaiatu genuen. Protagonistak Orhi, Arlas eta Auñamendi mendiak izan ziren. Otsagabia bera ere protagonista da beti. 

Otsagabia


Otsagabia
2012-06-23

Salazar haranaren iparraldean dago. Nafarroako Pirinioetako herririk esanguratsuena eta ezaguenetarikoa da. Otsagabiatik paseatzen duzunean iraganera bidatzen duzu, garai hartako eraikinak mantentzen direlako: harrizkoak dira eta teilatuak malda handia dute eta bitan edo lautan zatituta daude.


Otsagabia
2012-06-23

Orhi



Orhi
2012-06-23

Nafarroako Pirinioetako "bi mila" mendebaldarrena da (2021). Irati oihanaren gainetik gailentzen da. Forma zehatzak eta nabarmenak ditu. 

Orhira joateko Otsagabia herritik Frantziar estatuko errepidetik jarraitu behar da eta Larraun portutik igo. Tunel bat pasatu ondoren parking bat dago. Bertan kotxea utzi eta Orhinera igotzeko aukera dago bi ordutan gutxi gora behera. 

Gu joan ginenean lainoa igotzen hasi zen eta igotzen hasi ginen arren jaistea erabaki genuen. Orhira igotzea zain dugu. 


Orhi


Orhira igotzen


Hodeiak eta mendia elkartu zirenean
2012-06-23

Jaitsi ondoren Larraunetik jaistea erabaki genuen eta handik gertu, Orhiren beste aldean, bertako larre batean gelditu ginen eta zaldiak libre zeuden. Bapatean zaldiak trostan hasi ziren. Ikustekoa izan zen, momentu oso polita. 

Zaldiak Larraunen
2012-06-23

Bideoan ikusi daiteke bertan bizi izan genuena, baina ez da sentitzen guk sentitu genuena. 

Nafarroako Pirinioak. Zaldiak libre.
2012-06-23


Arlas eta Auñamendi


Belagua harana iparraldean dago. Nafarroan dagoen glaziar garaian sortutako haran bakarra da; duela milaka urte sortu zen izotz lakuak urtu zirenean utzitako hutsunearekin. Belaguako portutik igotzen zarenean paisaia aldatzen da: beheko larre berdeak, pinudi eta baso handiak, larreak berriz ere eta amaitzeko, zerutik gertu, haitzak.

Belaguako portuaren erdialdean begiratoki bat dago eta bertan gelditzea pena merezi du, izan ere, Nafarroako Pirinio guztiak ikusten dira, baita Erronkari harana ere.

Nafarroako Pirinioak Belaguatik
2012-06-23

Belagua

Erronkari Belaguako begiratokitik

Nafarroako Pirinioak Belaguako begiratokitik
2012-06-24

Belaguako portuaren gainean San Martingo harria dago, Baretoseko ibarraren arteko mugan dago. 1520 metroetan dago, eta 262 mugarria da. Bertan, uztailaren 13etan Hiru behien zergaren hitzarmena ospatzen da. Abeltzain erronkarriar eta biarnotarren arteko bakea ekarri zuen, eta Europan mantentzen den tributo zaharrenetarikoa da.

San Martin harria
2012-06-23

San Martingo harritik Arlasera (2044) eta Auñamendira (2507) joateko aukera dago. Gu Arlasera igo ginen. Ordu eta erdiko ibilbidea da, bidea markatuta dago eta nahiko erraza da. 

Arlas

Auñamendi
2012-06-23

San Martingo harritik atera eta aparkalekuaren ondoan markatzen den bidea hartu behar da. Aurrera jarraituz gero larre berdeak ikusten dira eskuinaldean, eta ezkerraldean mendiaren malda dago. Arlas aurrean dago eta Auñamendi eskuinaldean, urrunean. Arlasera igotzeko bide ezberdinak daude. Aldapa oso handia da eta segun eta zer aldapa hartzen den arriskutsua izan daiteke. Arlas mendiaren beste aldetik jaitsiz gero Aretteko eski estazioaren teleaulkiak daude. 3,9 kilometroko ibilbidea da, eta 325 desnibelarekin (hasierako altuera 1760 eta 2044 goikoa).




Bidean
Arlas


Auñamendi
2012-06-24
Pirinioetako handitasuna ikusten da bertatik, baita gizakiok mendietan egiten ditugun txikizioak: Aretteko eski estazioa.


Auñamendi eta Arlas Arette eski estazioa
2012-06-23

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.