Saltatu eta joan eduki nagusira

Magia duten herriak

Pirinioak lurreko paradisua baldin badira (Pirinioai buruz irakurtzeko hemen I, hemen II eta hemen Nafarroako Pirinioak), hango haranak eta herriak maitagarrien ipuinetako herriak dira. Herri txiki horietan, harrizko etxeak eta puntazko teilatuekin mundu magikoetan egotea bezalako da. Pirinioetako mendiak harresi naturalak izan dira mendeetan zehar, hortaz, hango herriak gutxi aldatu dira.

Antzekoak baina ezberdinak. Herrialde bakoitzeko Pinirinioetako haranek bereizgarriak dituzte, nahiz eta harrizko etxe handiak, puntazko teilatu ilunak, lehio txikiak eta tximiniak elementu nahiko komunak dira; izan ere, hotzari eta elurrari aurre egiteko eraikinak dira.

Aurreko batean Otsagabiari buruz hitz egin nuen (klik egin Otsagabia hitzan Nafarroako Pirinioei buruzko sarrera irakurtzeko). Nafarroako Pirinioetako herrietako erakusle eta adibide garbietakoena da.

Otsagabia
2012-06-23

Aragoiko Pirinioak


➤ Ainsa

Ainsa kondairazko herri bat da, Ainsako eskualdean kokatuta; Ordesa eta Monte Perdidotik gertu eta Peña Montañesaren oinetan. Herriaren sorrera gaztelu batean dago, gaztelu hori babesteko herriak zeuden eta barruan kaleak zeuden. Erdi Aroko herri bat dirudi gaur egun ere, dena dela, gaur egungo zerbitzu guztiak ditu. 1965 urtean Konjunto historiko eta artistikoa izendatu zuten.



Ainsa
2012-07-28

Peña Montañesa
2012-07-29

➤ Boltaña

Ainsatik 8 kilometroetara Boltaña herria dago. Aragoiko Pirinioetako alde zahar handienetarikoa dauka Boltañak. Ainsan bezala historian atzera egitea bezala da, Erdi Aroko kaleetatik ibiltzeko aukera baitago. Boltaña Gaztelua Boltañaren testigu izan da XI. mendetik. Gaur egun hondakinak baino ez dira geratzen, nahikoak garai batean izandakoa ikusteko. Kondairak dioenez, Sorginak bertan elkartzen ziren Akelarreak egiteko.





Boltaña







Boltañako gaztelua
2013-12-07

Gu abenduko zubian joan ginen eta Boltañako Belenisten elkartearen Belena elizan jarri berria zuten. Hilabete batez bisitatzeko aukera egon zen. Iaz, lehen aldiz, Belenaren argazki lehiaketa antolatu zuten eta nik bi argazki aurkeztu nituen. Ez nuen irabazi baina herri-bozkaketan lehenengo hamargarrenen artean gelditu  nintzen (eskerrik asko).



Lleidako Pirinioak


➤ Rialp

Pallars Sobira eskualdean kokatuta dago. Zazpi herrixkek osatzen dute herria: Berani, Cargue, Escas, Rialp, Rodes, Roni eta Surp. Rialp herrixka gaztelu baten inguruan sortu zen. Bertan haranen arteko bidaiak kontrolatzen zituen. Erdi Aroan artisautza, saltzaile eta abarrek ziren Rialpeko biztanleak. Gaur egun, turismoa da ekonomi jarduera nagusia.

Rialp

Sant Joan d'Olp. Rialpetik ikusten den baseliza.
2013-07-26

Rialp
2013-07-31

➤ Sort

Rialpetik 6 kilometrotara, gutxi gora behera, dago; Pallars Sobira eskualdeko kapitala da. Herri honetan La Bruixa d'Or loteria administrazioa dago; gabonetako estatu loterian hamaika saridun zenbakiak saldu dituen denda. Herriari esker dela esaten duten, sort katalanez zortea delako. Dena delakoa, negozio izugarria sortu dute sorginaren inguruan; administrazioan "urrezko" sorgin bat jarri dute sakelan dirua sartu dezakezuna, gainera, bisiten liburu bat dago sorginari nahi duzuna eskatzeko.Administrazioaren ondoan soubenir denda bat eta taberna eta jatetxea dago ere, dena Bruixa d'Or izendapean.  Rialpen bezala, turismoa da jarduera ekonomiko nagusia.



Sort

La Bruixa d'Or
2013-07-30

➤ Vielha, Val d'Aran

Pirinioetako esentzia gordetzen duen harana da Val d'Aran. 33 herrik osatzen dute harana. 2000 metrotako mendiek inguratzen dute. Harriz, egurrez eta arbelako etxeak bereizgarri dira. Val d'Araneko herriek eliza erromanikoen ibilbidea osatzen dute. Herri hauetako kale estuetatik ibiltzean maitagarrien ipuin batean egotea bezala da. Denbora gelditzen da.

Vielha Val d'Araneko kapitala da.




Vielha
2014-06-24


Val d'Aran, Ipuinetako herriak. Lleidako Pirinioak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.