Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2014

Pinpilinpausak logelan

Gossip girl telesaila ikusten ari nintzela, laugarren denboraldiko kapitulu batean, Serena Van der Woodsenen logela berria erakutsi ziguten. Bertan, ohe gainean, pinpilinpausaz beteriko apaingarri bat ikusten zen. Izugarri gustatu zitzaidan dekoratzeko apaingarri hori. Baina, noski, kontuan izanda Gossip girl New York-eko goi mailako pertsonen istoriei buruzko telesail bat dela, apaingarria oso garestia izango zela pentsatu nuen; eta lortzeko ezinezkoa. Beraz, dekorazio idei bat bezala baino ez nuen utzi.

Apaingarri hau Paul Villinski artistarena da. 200 pinpilinpausez osatutako obra bat da, eta, antza denez, New York-en aurkitutako garagardo latekin eginak daude.
Duela urte bat baino gutxiago logela berritu genuen. Ohearen goikaldea postalekin dekoratu genuen -sarrera honetan kontatu nuen (klik egin sarrera honetan hitzetan irakurtzeko)-. Baina ohe eta lehioaren artea horma tarte bat gelditzen zen, eta ez genekien nola bete. Koadro bat? Argazki bat?

Atapuerca

Atapuercako aztarnategia Atapuerca mendilerroan dago, Burgosen, hiriburutik hamabost kilometroetara. Gizadiaren Ondarea izendatu zuten. 


Madrilen oporretan egon ondoren, errepide zaharretik etxera itzultzen ginen eta Atapuercako kartel bat ikusi genuen. Bide hori hartu genuen eta aztarnategira joan ginen. Ez genuen espero bisita hau egitea, ezustekoa izan zen. Atapuercako herrira iritsi ginenean bisita gunera joan ginen eta zorte handia izan genuen, izan ere, aztarnategira joateko aurretik deitu behar da. Iritsi ginenean ordu erdi inguru gelditzen zen bisita egiteko eta bi leku libre zeude. Aztarnategian bisita gidatua egiteko 6 euro ordaindu genituen bakoitzak (guztira 12 euro).