Saltatu eta joan eduki nagusira

Parc Nacional d' Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici

Parc Nacional d' Aigüestortes i Estany de Sant Maurici (okzitanieraz Parc Nacional d'Aigüestortes e Estanh de Sant Maurici) Kataluniako parke nazional bakarra da, 1955an izendatuta. Kataluniako Pirinioetako erdialdean dago, lau eskualdez inguratuta: Alta Ribagorza, Pallars Subirà, Pallars Jussà eta Val d'Aran (Pirinioei buruz irakurtzeko klik egin hemen I, hemen II eta hemen Nafarroako Pirinioak).


Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Estany d' Sant Maurici.
2014-06-26

Hainbat eskualdetatik iritsi daiteke. Gu Espot herritik joan ginen. Vielhatik, Val d'Aranetik, Espotera bidaiatu genuen (54 kilometro, gutxigora behera). Pallars Subirà eta Val d'Aran batzen duen errepideak Bonaigua portutik eta Baqueira Beret esqui estaziotik pasatzen da. Behin portua igarota, hainbat kilometro aurrera egin behar da, Espot eta Sort seinaleak jarraituz, Parke Nazionalaren seinaleak eskuinera joateko esaten duen arte. Bidegurutzean gasolindegi bat dago. Espot-era joateko errepidea berrituta dago, baina bihurgune itxi asko ditu (6 kilometro inguru). Behin Espot-era iritsi ondoren, herria zeharkatu behar da parkearen sarrerara joateko. Sarreran Prat de Pierró aparkalekua dago.



Baqueira Beret eski estazioa

Baqueira Beret eski estaziotik2014-06-25


Estany d' Sant Maurici


Parkean sartu ondoren, eskuineko bidean, hesituta eta seinalizatuta dago, L'Isard ibilbidea hasten da. Gu konfunditu ginen eta bide horretatik joan beharrean errepidetik joan ginen. Errrepidetik jeepak pasatzen dira, jeep hauek zuzenean Estany de Sant Mauricira igotzen dira. Zorionez 15 minutu baino ez ziren izan, bi bideak elkartzen baitira basoan sartu aurretik. Itzuleran xendazaleentzako prestatuta dagoen bidetik joan ginen. Oso bide polita da, haranaren larreetatik pasatzen da. Ibilbidea izedi batean amaitzen da, Escrita ibaiaren ertzean.

Basoan pinu, izedi, urki eta gurbe artetik igarotzen da bidea.



Parque nacional Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici. Basoa.
2014-06-26

Pixkanaka altuera gehiago lortzen da, San Maurici ermitara iritsi arte. Ermita hau arkaitzetan sartuta dago eta mendizaleentzako aterpe bat da ere.


Aigüestortes y Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Sant Maurici ermita.

 Aigüestortes y Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Sant Maurici ermita, aterpea.

Aigüestortes y Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Sant Maurici ermita, itzuleran.
2014-06-26

10 minutu igotzen egon ondoren, Els Encantatsen figura gero eta hurbilago ikusten da, eta Estany Sant Mauricira iristen zara.

Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Azken igoera, itzuleran.


Aigüestortes y Estany d'Sant Maurici parke nazionala. Els Encantats gertuago.



Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Estany d' Sant Maurici.
2014-06-26

Han ikusi genituen Els Encantats tontorrak bere osotasunean, parkearen tontor adierazgarrienak. Gune garrantzitsua izan da, izan ere, denbora asko generaman Estany Sant Mauricira joateko gogoekin.

Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Ur jauzi txikia.



Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Estany d' Sant Maurici.

Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Estany d' Sant Maurici, itzuleran.
2014-06-26

Hiru egunez euria egin zuen, beraz, egun batean oskarbiago zegoen, eta arriskatzea erabaki genuen, nahiz eta zenbait hodei egon. Estanyan geuendenean Els Encantats-en eta beste hainbat tontorretan hodei beltzak jartzen hasi ziren, baina ez zuten zerua guztiz estaltzen.

Gure ideia zen Estany Sant Mauricira joan eta gero Estany Ratonerara joan. Baina Sant Mauricira iritsi ginenean ikusi genuen bidea konpontzen ari zirela.

Eskerrak ez ginela joan, izan ere, itzultzen ari ginenean trumoiak entzuten hasi ginen. Oraindik Sant Maurici ermitan geunden eta bide erdia gelditzen zen aparkalekura itzultzeko. Gainera, ibilbidea basotik pasatzen zen. Basotik igoratzen ari ginela, trumoi gehiago, basoa argiztatzen zuten ekaitzak, eta zuhaitzetatik pasatzen ziren hainbat tanta. Gero eta azkarrago joaten ginen, normalean 45 minutuetan egiten den ibilbidea 20 minututan egin genuen (edo hori iruditu zitzaidan). Bidean zehar ekaitzek aurretik apurtutako enborrak ikusten genituen, eta zuen batere laguntzen. Errepidearen bidegurutzea pasatu ondoren, euria indarrez egiten hasi zen, larreatik pasatzen ari ginela. Hemen korrikan hasi ginen, familia bat atzean utziz, eta izeditik pasatzen den pasarelatik.

Aigüestortes i Estany d' Sant Maurici parke nazionala. Basoa.
2014-06-26

Aparakalekura iritsi ondoren ekaitza pasatzeko itxoin genuen eta jeepak azkar igotzen zirela ikusi genuen bertan gelditu zen jendea "erreskatatzera" joaten ziren. Bitartean, guk izan genuen zortean pentsatu genuen.

Bistengatik merezi izan zuen.

Hurrengo bidaietako zerrendan Estany Ratonerara joatea idatzi genuen, Estany Sant Mauricitik bi ordu ingurura dago.
* 2014ko abenduaren 14an eguneratuta.
Aigüestortes i Estany d'Sant Maurici parke naturalaren 
Consells i recomanacions informazio orriko mapa.

Laburpena
Ibilbidearen luzera: 10 km guztira (5 km joan eta 5 km etorri).
Denbora: 2 hordu t'erdi joan etorri (1 ordu eta 15 min joan eta beste hainbat etorri).
Maila: erraza.
Desnibela: 260 metro.
Hasierako altuera: 1610 metro.
Bukaerako altuera: 1910 metro.

Informazio gehiago parkearen web gunean: aiguestortes.info.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.