Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2015

Blogak urte bat betetzen du

Duela urte batlehenengo sarrera argitaratu  nuen. Horrez geroztik, lehenengo sarrera horretan esan nuen moduan, egindako oporrei buruz, nire leku gogokoenei buruz, dekorazioaz hitz egin dut, eta, argazki asko erakutsi ditut.
Abentura honekin hasi baino lehen ez nuen objetiborik jarri. Blogaren bidez barruan dudanari buruz hitz egiten dut, nik ikusi dudana eta jendeak ikusi ez duenari buruz hitz egiten dut, edo, besterik gabe, hain ezagunak ez diren lekuei buruz hitz egiten dut. Etxea dekoratu nahi duzula? Bada nik idei batzuk ematen ditut ere. Eta gustura egiten dut, nahi dudalako.

Blogaren orri txuriaren aurrean nagoenean orduak pasatzen dira. Argazkiak aukeratzen ditut, zertxobait hobetzen ditut... eta ia beste edozer gauzarekin baino gehiago disfrutatzen dut. Ez nuke inoiz pentsatuko bloga idazteak hainbeste beteko nauenik. 

Park Güell

Barcelona I


Erromaren sorrera baino 400 urte lehenago, Hercules, laugarren lana egin ondoren, argonautekin elkartu zen, Jason liderra zela. Urrezko ardi-larruaren bila zihozen Mediterraneo itsasoa zehartzen. Ekaitz batek flota kataluniako kostatik sakabanatu zuen. Ontziak elkartzea lortu zuten, bat izan ezik. Jasonek bederatzigarren ontzia bilatzea eskatu zion Herculesi.  Herculesek Barca Nova (bederitzarigarrena) mendixka txiki batean aurkitu zuen: Montjuïc. Itsasgizonei lur hori gustatzu zitzaien eta Hercules eta Hermesen laguntzarekin Barca Nona hiria sortu zuten. Barcelonaren sorkuntzaren kondaira bat da hau, erromatar mitoaren arabera.
Barcelona nire hiriren kutunetarikoa da. Bisitatu aurretik ere asko gustatzen zitzaidan. Nire ametsetako bat Barcelonara joatea zen, nahiz eta nahiko gertu dagoen arren Paris, London edo New Yorkekin konparatzen badugu. Betidanik hiri kosmopolita eta modernoa iruditu zait; gainera Antoni Gaudiren lan gehienak Barcelonan daude.