Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2015

Sagrada Familia

Barcelona II

Barcelonari buruz hitz egiten denean modernismo katalanaren adibide garrantzitsuena dela esaten; baita hiri kosmopolita eta modernoa dela. Hiri handi bat baina itsasora begieratzen duen herri baten sena duena. Behintzat, nik horrela ikusten dut.

Barcelonan berdin da nondik datozen, zertan ari zaren han, nola janzten zaren edo zer pentsatzen duzun. Herri nahiko txiki (Barcelonarekin alderatuta) etorrita kultur aniztasuna hori betidanik gustatu izan zait.

Baina gehien gustatzen zaidana kaleetatik ikusi daitezkeen arkitektura modernista da. Gaudi izan zen modernismoaren egile nagusia. Aurreko batean Park Güell-ari buruz hitz egin nuen. Parke hau familia dirudunentzako urbanizazio bat bezala proiektatu zen, baina, azkenean, Barcelonako turismo atrakzio garrantzitsuena bihurtu zen, aurreko mende hasieratik. Baina, Gaudiren lan nagusia Sagrada Familia izan zen.

Barcelona, Park Güell 2008-09-15
SAGRADA FAMILIA

Sagrada Familia, Park Güell-etik 2008-09-15
Natura ezer baino perferktuag…