Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2015

Peñiscola

"itsasoan, itsasontzi lehorreratuta"

José Jurado Moralesen poema, 1959, La Porteta kalean 2015-04-08
Arkaitz txuri bat, goikaldean, koro bat balin bezala baztelua eta herria defendatzeko harresiak. Peñiscolako silueta izugarria da, ikustekoa. Papa Luna pasealekutik, portutik edota itsasotik ere, gaztelu ikaragarria dago. Alde zaharreko etxeak, txuriak eta lehio handiekin, ingurua edertzen dute.
Peñiscola 2015-04-08
Duela zenbait urte Peñiscola bisitatu nuen, eta itzultzeko gogoak nituen. Bertopaketa elkartze gehiago egongo direla pentsarazi nau.

Maleta zaharra

2014ko urtarrilean abentura honekin hasi nintzennean ez nekien zein izango zen blogak hartuko zuen bidea. Xedea interesko gauzei buruz hitz egitea zen: bidaiak, dekorazioa, etabar. Urte bat eta hilabete batzuk ondoren, konturatu naiz hasieratik argi nuen bakarra, titulua, Ispiluan barrena, dagoeneko ez duela zentzurik; hasieratik esan bezala, ispiluan barrenan "aurkitutakoari" buruz hitz egin behar nuen. Baina bloga bidaiei buruz hitz egiten dudanez, gehien bat, titulua aldatzearen beharra ikusi dut. Buruari hamaika buelta eman dizkiot, urteurrenerako aldatu nahi izan nuen, baina ez zitzaidan ezer original edo blogarekin bat egiten zuena bururatzen.


Atzo arte. Ez dakit nola edo zergatik, agian azken bidaiaren gordetu gabeko maleta ikusi nuelako, laister hemen kontatuko dudan bidaia, baina titulu berria bururatu zitzaidan: Maleta zaharra.

Maleta batek baino gehiago bidaiatzen duen objekturik badago? Bertan, arropa eta gauzak gordetzeaz gain, oroitzapen eta bizitako momentu gu…

Pedrera eta Batlló etxeak

Barcelona III

Gracia pasealekuetik paseatzea da Barcelonan egin daitezkeen gauzarik politenetarikoa. Bertan Barcelonako modernismoaren hainbat altxor ikusi daitezke. Etxeak arte bihurtuta. Graciatik ibiltzen badago une bat non modernimoak bizitza hartzen du: diskordiaren etxadia. Bertan, metro gutxietan, jarraian, modernismoaren bost etxe daude: Amatller, Josep Puig i Cadalfalch arkitektoaren lana; Lleó Morera, Lluis Doménech i Montaner arkitektuarena; Mulleras, Enric Segnier i Villavechiaren lana; Josefina Bernat, Marcel-lià Caquillaten obra, eta, bereziki, Amatller etxearen ondoan, Batlló etxea dago, Antoni Gaudiren lana. Metro gutxietan beste miragarri bat, Milá etxea edo Pedrera dago.

Mila eta Batllo etxeen teilatuen silueta. E. Ruiz.
Duela ehun bat urte Gracia pasealekua modako kalea bihurtu zen. Bertan, Barcelonako burgesia etxeak egiten hasi zen. Gainera, bakoitzak bestea baino etxe politagoa egitea nahi zuen. Graciako pasealekutik paseatzen zuten, modazko eta lujuzko denden aurr…