Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2015

Txoko ederrena

Artiga de Lin

Artiga de Lin  2014-06-28
Leku batzuetara iristen zarenean badakizu leku hori bakarra dela. Hitzak ez dira ateratzen. Egin dezakezun bakarra da ingurura begiratu, besoak ireki, airea hartu eta sakon arnastu. Aire garbia arnastu. Leku hauetako edertasuna izugarria da, argazki kamara ahazten duzula, izan ere, bertan zauden minutu bakoitza aprobetxatu nahi duzu. Amets bat baliran bezala, leku hauek ez dirudite mundu hontakoak.
Artiga de Lin 2014-06-28
Artiga de Lin-en hori gertatzen da. Gezurra dirudi Vielhatik kilometro gutxira, Val d'Aranen bertan, 1.500 metrotara inguru hau existitzen dela. Erraz iristeko leku ederrena bezala izendatuta dago.

Bi mila urte ondoren

Segoviako akueduktua

Segoviako akueduktua 2011-02-19

Erromatarrek ingeniari oso onak izan ziren. Haiek egindako hainbat obrek historian zehar iraun dute, inguratzen dutenari inmune balira bezala. Segoviako akueduktua horren adibidea da, estatuko ingenieri erromatarren obra zibil garrantzitsuenetarikoa.
Obra hauek bereziak egiten dutena argamasarik gabe eraikitzen zituztela da. Granitozko harlanduak andamioen bidez modu perfektuan jarrita, zutabeak eta arkuak egiten zituzten eta behin andamioak erretiratuta arku perfektuak gelditzen ziren. Arku hauek denboran zehar mantentzea lortu dute. Lurraren inperfekzioei ingenieri soluzioak bilatzen zieten erromatarrek.

Akueduktuaren eraikuntzaren prozesua. 3D irudia Blenderren egina.
Akueduktuak, latinezko aqueaductus hitzatik, ura menditik hiriraino eramateko obra zibilak ziren. Garai hartako ingenieri lorpen garrantzitsuena izan zen.

Akueduktuaren errekreazioa 3Den egina, Blenderren.
Eta ez bakarrik garai horretan, izan ere, duela bi mila urte baino…