Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2015

Llanos de Lalarri

Pirinioak III
Leku bat bisitatu izana ez du zertan esan nahi leku hori ezagutzen duzula, horregatik itzultzen zarenean begiak gehiago irekitzen dituzu eta dena ikusi nahi duzu, sekretu guztiak azaleratu. Ordesa eta Monte Perdidoko parke naturalaren Pineta haranan egonak ginen eta Llanos de Lalarrira igo ginen, baina oraingoan, bidea genekienez menditik lasai ibiltzea zen gure nahia.
Llanos de Lalarri 2015-06-26
Bielsatik Ordesa eta Monte Perdidoko parke naturalaren Pineta haranaren sarrerara joan ginen eta bertan dagoen aparkalekuan kotxea utzi genuen, paradoresa eskuinean gelditzen da eta Pineta ermitaren ondoan.

Ordesa eta Monte Perdido parke naturalaren sarrera 2015-06-26

Ainsa eta bere Gaztelua

L'Ainsan denbora gelditu dela dirudi. Denborak ez du Sobrarbeko herri txit honetan eraginik izan, nahiz eta, gerrak eta birkonkistak jasan izan dituen: Zeltak, erromatarrak, musulmanak eta beste habinat zibilizazio Ainsako leku estrategikoaz baliatu ziren bertan bizitzeko. Herri hauek L'Ainsa herri berezi eta aberatsa bihurtu zuten. Kaleetatik paseatzea historiatik paseatzea bezala da. Bere leku pribilegiatuagatik Sobrarbeko eskualdeko hiriburua da.

Bere kaleetatik paseatzea beste garai batera bidaiatzea bezala da, gaur egun nobela historikoetan eta maitagarrien ipuinetan gertatzen diren gauzak gertatu daitezke. Harrizko kale estuak, eraikin txiki atezar handiekin, burdinezko balkoiak. Ainsako Alde Zahar eta Mediebala Multzo Historiko Artistikoa da 1965 urtetik, eta ez da gutxiago. Gainera, Espainiako Herri Polita izandatuta dago ere.