Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: August, 2015

Gauza txikien plazerra

Egun oro egun handi bat izan daiteke. Edozein egunetan gure bizitza aldatzen duen gertakizun bat gerta liteke. Horregatik bizitzak ematen dituen plazer txikiez disfrutatu behar da. Egunean zehar konturatzen ez garen gauza horiek, baina pentsatzen duzunean oroitzen dituzunak.

Ezagutu berri duzun kafetegi batea kafe bat hartu, eta bitartean egunkaria begiratzen egotea, liburu bat irakurtzea, menditik paseatzen duzun bitartean musika entzutea, inoiz ikusitako olatu  handienak saltatu, eztabaida interesgarri bat inporta zaizun pertsonekin... ongi sentiarazten diguten gertaera txikiak.



Madrid, hamaika aurpegien hiria

Esaera batek dio "Madriletik zerura". Ez dut Madril hainbeste ezagutzen hori horrela dela baieztatzeko baina ikusi dudanarekin kaleetan barneratzeko gogoekin gelditu naiz. Espainiako hiriburua denez Madril askotan ikusi dugu telebista, zinema, aldizkari, etabarretan. Eta, egia esan, hori da Madriletik harrapatzen nauena, telebistan ikusi ditudan gauza horiek ikusi nahi ditut. Baina ez naiz Madrilen zale amorratua, Barcelonarekin gertatzen zaidan bezala; baina, klaro, nire ustez Barcelona Hiria da. Dena dela, Madrilera itzuli behar naiz.
2010-04-04
Madril Iberiar Penintsularen erdialdean dago, gutxi gora behera, hortaz, XVI mendean Austria etxeko monarkek erabaki zuten hiriburua izango zela. Felipe II.ak Gorte Madrilera eraman zuen. Ondorioz, Madril Hiri Txit eta Gortea bihurtu zen. Dena dela, II Espainiako Errepublikan constituzioan ofizializatu zuten Madril estatu espainioleko hiriburua bezala.

Austriek jarri zuten gortea Madrilen, eta, haien ondorioz, beraz, Madril handitu…

Barcelona

Munduko hiririk politenetarikoa.

Bisitatu ditugun lekuen gida txiki bat -lekuari buruz gehiago jakiteko argazkien gainean dauden tituluetan klikatu. Hauek leku honi buruzko sarrerara eramango zaitu-.
Camp Nou, Palau Blaugrana eta Estadi Montjuïc

Park Güell

Sagrada Familia

Casa Mila

Casa Batlló

Museu Maritim

Port Vell

Montjuïc

Plaça d'Espanya

Montjuïc eta Plaça d'Espanya

Barcelona V

Barcelonako hainbat leku turistiko ezagunenak bisitatu ondoren -Camp Nou, Park Güell, Sagrada Familia, Casa Milá eta Batlló eta Itsas Museoa eta Barcelonako Portua-, Barcelonan egindako azken bisitan Montjuïc-era joatea erabaki genuen.


Montjuïc, katalanez adierazten duen bezala, Barcelonako mendi bat da. 173 metro ditu. Erdi aroko katalanean judutarren mendia esan nahi du, hainbat ikerlarien ustetan. Mendian aurkitu zuten Erdi Aroko hilerri judutarragatik izena horregatik jarri ziotela uste da. Beste bertsio batek dio Monts Ioris esan nahi duela, hau da, Jupiterko Mendia.

Montjuïc-en K.a. III. mendetik jendea bizi izan dela uste da, bertan aurkitu duten iberoen herrixka baten arrastoen arabera. Ondoren, hiria babesteko gune garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen. Goikaldean, mendia koroatzen egongo balitz bezala, Montjuïc-eko gaztelua dago.