Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2015

Zumaia, lurraren sustraiak

Zumaiako flysch-ak
Zumaia eta Deba artean gertaera geologiko garrantzitsua dago. Munduko zientzialariak leku hau bisitatzera datoz Lurraren historiaren inguruan gehiago jakin nahian. Kantauri itsasoak sortutako milorriak dira. Sedimentazioari esker harri gogorrak harri biguinen artean perfektuki tartekatuta daude eta erosioak bere lana egiten du. Ondorioa flyschak dira, Lurraren benetako sustraiak.

Ondorioa, dudarik gabe, izugarria, ikusgarria eta bakarra da. Xaflak itsasotik ateratzen dira sustraiak baliran bezala, hojaldrezko pastel bateko milorriak bezala, Lurraren historiaren liburu baten mil orri izango balira bezala.


'Festak betiko zaporez' kartela

Altsasuko Festak 2015eko kartel lehiaketara aurkeztutako lana
Ekaina-uztaila aldera urtero Altsasuko Festak iragartzeko kartelen lehiaketa antolatzen dute. Urtero aurkeztekotan egoten naiz, baina edo aurkezteko data amaitzen zen, edo ez nekien nola aurkeztu, edo ez nengoen nire lanarekin oso ziur, edo aurkeztea lotsa ematen zidan... Gainera diseinuarekin ez nintzen oso ona eta lanak ez ziren oso onak.

Baina aurten bai. Ikusentzunezko produktuen garapenako ikastaro bat egin ondoren zenbait hilabete aurretik burua zeuden ideiak irudi errealak sortzen saiatu nintzen. Eta azkenean irudikatuarekin antza zeukan zerbait egitea lortu nuen.

Vintage eta retro estiloak asko gustatzen zaizkit. Hortaz, kartela vintage ukitua izatea nahi nuen. Tipografiarekin eta atzealdean dagoen paper tolestuarekin lortu nuen ukitu hori. Gainera, kontuan izanda festetarako kartel bat dela falorontxo girnalda agertu behar zen. Festen zati handi bat plazan ospatzen dira, kioskoaren inguruan, horregatik kartelaren …

O Groveko penintsula txikia

Galiza I
O Grove urez inguratuta dago hegoaldean izan ezik. Kontinentera 2 kilometrotako istmo batek batzen du. Zabaleran kilometro bat du alde handienean. Pontevedran dago, Rias Baixan, Arousa ibaiaren sarreran. Erromatarren esan zuten Galiza munduaren amaiera zela, eta hango lur zati bat finisterre izendatu zuten, munduaren amaiera, izan ere, ura baino ez zen ikusten handik. 
Galizako lurrak magikoak direla diote. Eta agian Meigak izan ziren, inork ez dituela ikusi baina egon badira, edo diañoa edo diantreak, iratxo satirikoak bihurrikeriak egiten dituztela haien bidean jartzen direnea, baina gauza da izugarri kostatu zitzaigula Galizara iristea; ez Galizara, baizik eta gure helmugara. Galizan sartu bezain pronto errepide txikitatik galdu ginen, inora eramaten zuten basoen erdian, sinalean kontrajarriak ziren, eta batzuk ez zuten inora eramaten. Gainera, esan bezala, uste dut diaño bateon batekin elkartu ginela, inork ez zekielako nola iristen zen gure helmugara. Ez zekiten A Coruñ…