Saltatu eta joan eduki nagusira

'Festak betiko zaporez' kartela

Altsasuko Festak 2015eko kartel lehiaketara aurkeztutako lana


Ekaina-uztaila aldera urtero Altsasuko Festak iragartzeko kartelen lehiaketa antolatzen dute. Urtero aurkeztekotan egoten naiz, baina edo aurkezteko data amaitzen zen, edo ez nekien nola aurkeztu, edo ez nengoen nire lanarekin oso ziur, edo aurkeztea lotsa ematen zidan... Gainera diseinuarekin ez nintzen oso ona eta lanak ez ziren oso onak.

Baina aurten bai. Ikusentzunezko produktuen garapenako ikastaro bat egin ondoren zenbait hilabete aurretik burua zeuden ideiak irudi errealak sortzen saiatu nintzen. Eta azkenean irudikatuarekin antza zeukan zerbait egitea lortu nuen.

Vintage eta retro estiloak asko gustatzen zaizkit. Hortaz, kartela vintage ukitua izatea nahi nuen. Tipografiarekin eta atzealdean dagoen paper tolestuarekin lortu nuen ukitu hori. Gainera, kontuan izanda festetarako kartel bat dela falorontxo girnalda agertu behar zen. Festen zati handi bat plazan ospatzen dira, kioskoaren inguruan, horregatik kartelaren erdialdean kioskoaren irudi bat dago txuri beltzean. Kartelan agertzen den argazki bateko irudi bakarra da.

'Festak betiko zaporez'.
Altsasuko Festak 2015 kartelen lehiaketara aurkeztutako lana.

Kartela 1920-1930 hamarkadetako zirko baten kartel zahar baten antza izatea nahi nuen, izan ere, festak zoriontasuna eta axolagabekeria da nagusi eta zirkuan hori ere ematen da; eta, aldi berean, mendebalde urrutian salooneko dantzak edo wanted kartel mitikoen antza izatea ere nahi nuen. Horregatik oso garrantzitsua zen festen data jartzea, nahiz eta lehiaketaren oinarrien arabera ez zen beharrezkoa data jartzea. Baina data ez banuen jartzen, kartelaren arrazoia galtzen zen. Behekaldean txiribita batzuk daude jendea, parranda, peñak... adierazten dutenak. Erabilitako koloreak festetako koloreak dira: gorria, berdea eta txuria.

Lana egiteko inspirazio kartelak.
Iturria: 123456

Kartelaren izenburua aurten egindako data aldaketari egiten dio erreferentzia. Martxoan antolatutako herri kontsultaren arabera, hemendik aurrera festak asteburuarekin ospatuko dira irailaren 14arekin bat egiten dutela. Orduraino festak irailaren 13tik 17ra ospatzen ziren, baina aurten, duela zenbait urte bezala, igandean hasi eta ostegunean amaituko ziren, eta ez zen larunbata izango. Hortaz, data aldatzea erabaki zen. Aurreko aldian festak irailaren 10ean hasi ziren estreinakoz, eta ni egunkari batean lanean nengoen. Artikuluari 'Goizago, baina betiko zaporez' izenburua jarri nion eta kartel honi, lehenago direnez izenburu berdina jartzea erabaki nuen. Gainera, vintage edo zahar antza horri ere erreferentzia egiten dio.

2009ko irailaren 10ean argitaratutako artikulua Berrian.

Lehiaketa bi zatitan egiten da: lehenengoan epai mahai batek herriko artista eta alkateaz ordezkatuta hiru finalistak aukeratzen dituzte. Aurten hamaika kartel aurkeztu ziren lehiaketara. Hiru finalistetatik herriak nahiago duena aukeratzen du. Ondoren, kartel guztien erakusketa egiten dute Iortia Kultur Gunean festak hasi baino egun batzuk lehenago.

Kartela erakusketan.

Nire kartela ez zen finalista ere izan baina egia esan lehenengo aldia izateko oso pozik gelditu naiz, izan ere, ez bazitzaidan guztatzen ez nuke aurkeztuko ere egingo. Denbora badut urtero aurkeztea espero dut. Ideiengatik ez da izango.

Diseinu lan gehiago

Festetako kartelen lehiaketara aurkezten lehenengo aldia zen, baina ez diseinuarekin harremanetan duten lehiaketetara. Izan ere, iaz Altsasuko Dendarien Elkarteko logo lehiaketara aurkeztu nintzen.

Logoak herriko denden gertutasuna adierazi behar zuen. Nire vintage estiloa jarraituz bi etiqueta egin nituen, izan ere, etiketak dendetan saltzen diren objektu askotan aurkitu daitezke. Koloreak laranja, hori eta marroiak atzekoaldetarako eta berdea eta urdina letrentzako izan zen. Siglak borobil formako sigilu batean zegoen, bertan estanpatu bezala.

ADEko logo lehiaketara aurkeztutako logoa (2014)

Aurten ere Asociación Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko logo lehiaketara aurkezten nintzen. Oraingoan bi lan aurkeztu nintuen. Lehenengoan poltsa bat, botila eta kopa eta plater bat agertzen dira elkartearen hiru zatiei erreferentzia eginez. Behealdean elkartearen izen osoa agertzen da. Elkartearen jarduerak leku berezia dute, erdialdean. Erabilietako koloreak laranja, kolore beroa eta elkarteak askotan erabilitakoa; berdea eta marroia Sakana islatzeko eta grisa kontrastea egiteko.

SDOZEko logo lehiaketara aurkeztutako logoa 01 (2015)

Bigarren lana koadro bat da eta bertan elkartearen jarduerak islatzen dituzten objektuak daude: erosketak egiteko poltsak dendariengatik; kopak, platerak eta tazak ostalariengatik; azkoinak eta ordenagailuak zerbitzuengatik... Izena objektuen artean agertzen da. Beriain mendiaren silueta ikusi daiteke ere, San Donato bezala ezagunagoa dena, eta Sakanan oso errepresentagarria. Koloreak: objektuak laranjak eta letrak marroiak. Atzealdea more oso argia.

SDOZEko logo lehiaketara aurkeztutako logoa 02 (2015)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.