Saltatu eta joan eduki nagusira

O Groveko penintsula txikia

Galiza I


O Grove urez inguratuta dago hegoaldean izan ezik. Kontinentera 2 kilometrotako istmo batek batzen du. Zabaleran kilometro bat du alde handienean. Pontevedran dago, Rias Baixan, Arousa ibaiaren sarreran. Erromatarren esan zuten Galiza munduaren amaiera zela, eta hango lur zati bat finisterre izendatu zuten, munduaren amaiera, izan ere, ura baino ez zen ikusten handik. 


O Grove katamaranetik
2011-04-24
Galizako lurrak magikoak direla diote. Eta agian Meigak izan ziren, inork ez dituela ikusi baina egon badira, edo diañoa edo diantreak, iratxo satirikoak bihurrikeriak egiten dituztela haien bidean jartzen direnea, baina gauza da izugarri kostatu zitzaigula Galizara iristea; ez Galizara, baizik eta gure helmugara. Galizan sartu bezain pronto errepide txikitatik galdu ginen, inora eramaten zuten basoen erdian, sinalean kontrajarriak ziren, eta batzuk ez zuten inora eramaten. Gainera, esan bezala, uste dut diaño bateon batekin elkartu ginela, inork ez zekielako nola iristen zen gure helmugara. Ez zekiten A Coruña edo Pontevedrara nola iritsi, probintzetako hiriburuak izanik. Santa Compaña zuhaitzetatik ibiltzen baino ez zitzigun falta, eta orduan buelta eman eta etxera itzuliko ginateke. 

Baino behin iritsi ginela dena bakea eta lasaitasuna izan zen. 22 metro karratuko lur sail bat da, kontinentera kilometro bateko zabalera duen bide baino ez du eta begiratzen duzun leku guztietan itsasoa ikusten da. Kostaldeko 15 kilometro ditu eta 36 hondartza eta areatza.

O Grove; Area da Cruz hondartza
2011-04-24

O Grove; Area da Cruz hondartza. Molukoak arkaitzetan
2011-04-24

O Grove; Area da Cruz hondartza
2011-04-24

O Grove; Area da Cruz hondartza. Urrutian Illa de Ons
2011-04-24
1632ko dokumentuek O Grove irla bat bezala islatzen dute. Mende bat ondoren (1784) penintsula bezala agertzen da lehen aldiz. O Grove kontinentera batzen duen istmoa Umia ibaiak eta itsasoak eramaten duen arearen biltegi bat da. O Vao bezala ezagutzen da eta bertan O Lanzada hondartza dago. Kondairak dioenez ur hauek umeak izaten laguntzen dute, izan ere, umerik izan ezin dituzten emakumeek bederatzi olatu salto egin behar dituzte eta orduan umeak izan ahalko dituzte.

O Grove penintsularen planoa (2011)

O Grove; istmoatik pasatzen, urrutian Illa de Ons
2011-04-26

O Grove; istmoatik pasatzen. O Grove penintsulan sartzen
2011-04-25

O Grove; istmoaren areatza
2011-04-24

O Grove; istmoaren areatza
2011-04-25

Baina ez da zonalde honetako ur sendagai bakarrak. O Grove ondoan A Toxa irla dago. Bertan asto bat utzi zuten gaixo zegoelako eta jabea itzuli zenenean, aisiki, astoa gazte eta osasuntsu aurkitu zuen. Hortaz, A Toxako ura termalak sendatzen dutela diote.



O Grove; A Toxa irlara joateko zubia katamarenetik ikusta
2011-04-24

O Grove; A Toxa irla katamaranetik ikusita
2011-4-24

O Grove marikoagatik ezaguna da ere. Urtero mariskoaren feria ospatzen da han, baina niri, mariskoa ez zaidanez gustatzen, ez da garrantzi handiko egintza. Lonjak eta kaiak mariskoari lotutako lurra dela argi uzten dute.

O Grove; arrantzaleen lonja
2011-04-24

O Grove; arrantzaileei oroitarria
2011-04-24

O Grove; arrantzaleei oroitarria
2011-04-22

O Groveko mariskoarekiko ohitura ezagutzeko beste modu bat bateak edo mejillonerak katamaran bidez ikustea da. Gainera, bidai hauetan mejillonak ematen dituzte bidaian zehar, baita albariño ere, baina bata ez zaidalako gustatzen eta bestea txalupak zorabiatu ninduela... ez nuen aukera honetaz disfrutatu. Bidaia 13 eurokoa pertsonako da.


Katamarana egiten duen ibilbidea (2011)
O Grove; kaiatik ateratzen
2011-04-24

O Grove; bateak katamaranetik
2011-04-24

Ur azpitik ikusten
2011-04-24

Beti esaten den moduan, herria ezagutzeko modurik hoberena kale eta pasealekuetatik ibiltzea da.

O Grove herriko planoa (2011)


O Grove
2011-04-24

O Grove; horreoa
2011-04-22

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.