Saltatu eta joan eduki nagusira

Zumaia, lurraren sustraiak

Zumaiako flysch-ak


Zumaia eta Deba artean gertaera geologiko garrantzitsua dago. Munduko zientzialariak leku hau bisitatzera datoz Lurraren historiaren inguruan gehiago jakin nahian. Kantauri itsasoak sortutako milorriak dira. Sedimentazioari esker harri gogorrak harri biguinen artean perfektuki tartekatuta daude eta erosioak bere lana egiten du. Ondorioa flyschak dira, Lurraren benetako sustraiak.


Zumaia. Flysch.
2015-08-22

Ondorioa, dudarik gabe, izugarria, ikusgarria eta bakarra da. Xaflak itsasotik ateratzen dira sustraiak baliran bezala, hojaldrezko pastel bateko milorriak bezala, Lurraren historiaren liburu baten mil orri izango balira bezala.

Zumaia. Flysch
2015-08-22

Izena alemaniarratik dator eta jario edo irristatu esan nahi du.

Flyschak ikusten diren lehenengo tokia Itzurun hondartza da. Hondartza inguratzen duten itsaslabarretan erosioaren boterea ikusi daiteke: flyschen xaflak ikusten dira, baita kobazuloak ere. Areatik, itsasotik datozen hezurdun eskuak baliran bezala, xaflak agertzen dira ere.

Zumaia, Itzurun hondartza. Flysch-ak

Zumaia, Itzurun hondartza. Flysch-ak

Zumaia, Itzurun hondartza. Flysch-ak
2015-08-22

San Telmo ermita, gaur egun Ocho apellidos vascos filmagatik oso ospetsua egin dena, itsaslabarretik doan ibilbidea hasten da. San Telmo ermita xaflatutako labarrean dagoen talaia bat da. Marinel debozioa handia da, eta dagoen lekua itsas gizon eta emakumeei omenaldi bat da.

Zumaia, San Telmo ermita

Zumaia, San Telmo ermita barrutik.

Zumaia, San Telmo ermita
2015-08-22

Ermitatik ateratzen den bidea Algorri itsaslabarretik pasatzen da. Bertan Flysch itsaslabar osoaren bista oso polita ikusi daiteke. Joan ginenean zertxobait lainouta zegoen eta distira kentzen zion baina, hala ere, izugarria zen.

Zumaia. Algorri.

Zumaia. Algorri.

Zumaia. Algorri.
2015-08-22

Ermita, aldiz, ez da hain izugarria ikusten. Alde honetatik bere ez da hain atraktiboa; xarma galtzen du.

Zumaia. Itzurun hondartza eta San Telmo ermita itsaslabarretik.

Zumaia. Itzurun hondartza eta San Telmo ermita itsaslabarretik.
2015-08-22

Itsaslabar hau jaitsita Algorriko haitz parajera iristen zara. Bertan, xaflak gertutik ikusi daitezke.

Zumaia. Flysch.

Zumaia. Flysch.
2015-08-22

Zumaia. Flysch.
2015-08-22

Hemen ez zitzaigun gauza bat batere gustatu, are gehiago, lotsagorritu eta haserretu gintuen: arkaitzetan jende nahikoa zegoen, umeekin eta guzti, harrietatik moluskuak hartzen. Poltsak bete betetak zituzten eta etengabe hartzen zituzte, bendimian egongo balitz bezala. Ez dakit honi buruz legeak zer dioen, baina holako leku batean jendeak moluskuak hartzen egotea inoiz jan ez balu bezala, irudi penagarria ematen dute. Negargarria.

Zumaia. Flysch.
2015-08-22

Gipuzkoako kostaldea


Duela gutxi autopista berria egin zuten eta herri guztiak luzez pasatzen dira, baina, pixkat nahi gabe, irteeraz okertu ginen eta Zarautzera joan ginen. Autopistara itzuli baino, errepide zaharretik joatea erabaki genuen, eta horrela herri guztietatik pasatzen ginen. Errepidea itsasoaren paretik doa. Zarautzetik Getariara joan ginen eta xagua urrunetik ikusi genuen.

Zarautz, hondartza

Zarautz bidean

Zarautz, alde zaharra
2015-08-22

Getariako xagua, San Anton mendia ofizialki, Getariako mendi bat da Kantauri itsasoaren itsasertzean. Herria mendia eta lurra batzen duen istmoan dago. Mendia irla bat izan zen XVI. mendera arte. Xagu izena hartzen du itsasoan dagoen aldea txikixeagoa delako, eta erdialdean gora egiten du; hortaz, kanpotik ikusita xagu baten itxura dauka. Xaguaren buztana istmoa eta herria da.

Getariako sagua

Getariako sagua
2015-08-22

Herri hauek itsas-bizitzera elkartuta daude eta portuak garrantzia handia dute.

Ondoren, bidean geldialdi bat egin genuen xagua hobe ikusteko eta Zumaiara bidaia jarraitu genuen. Buelta bidai berdina egin genuen, baina kasu honetan, ia Donostiraino joan ginen errepide zaharretik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.