Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2015

Samhain

Halloween festaren jatorria
Kalabazak, mamuak, mozorroak, goxokiak eta izuak. Izu asko. Halloween Domu Santuen bezpera da. Festa hau herrialde anglosajonetan ospatzen da urriaren 31an eta globalizazioren eta, batez ere, Hollywoodeko industriaren ondorioz guregana iritsi dena. Dena dela, haren jatorria oso zaharra da: Samhain festa, zelten urte berriko ospakizuna. Kristautasun aurreko Ipar Europako kulturek urte berria ospatzen zuten eta harekin batera etapa berri bat hasten zuten: negu gogogrra. Euskal Herrian ere duela gutxi arte Arimen Gaua ospatzen omen zen. 


Halloween hitzaren jatorria All Hallows' Eve da, hau da, hildakoen aurreneko eguna. Herrialde anglosjoietan ospatzen da, bereziki, Amerikako Estatu Batuetan, Britania Handia, Irlanda eta Kanada. Baina zinema eta telebistari esker gehien ezaguntzen dugun ospakizuna estatubatuarra da. Filmetan umeak mozorrotzen dira eta etxez etxe goxokien eskean joaten dira Trick or Treat (truku ala trato). Helduek, aldiz, "beldurrezko…

Port Aventura, fantasiako bidaia

Bost norako egun batean
Far Westeko basamortuaren erdian dagoen herrixka, Mexikoko Maien erreinu zaharra, milurteko China, Polynesiako oihan berdeak edo Mediterraneoko arrantzaleen herria. Bost norako, bost mundu, bost kultura, bost anbiente... egun bakar bat. Hala ere, ikusitako guztia irudikapen bat baino ez da, baina atrakzio parketan ikusitako irudikapen onenetarikoa da. Herrialde horietan sentitzen zara, historietan sartzen zara. Horregatik gustatzen zait hainbeste Port Aventura atrakzio parkea, Salouen. 
Ume bat bezalakoa naiz. Are gehiago, esango nuke, atrakzio parketan ume bat naizela. Eta gehien izorratzen nauena da leku hauek nire idealetatik urrun daudela, hortaz, hamaika kontraesanetan sartzen naiz hauek bisitatzen. Baina ezin diot ezer egin, izan ere, izugarri disfrutatzen dut.


Erriberriko Erret Jauregia

Erriberri Nafarroako erdialdi geografikoan dagoen herria da. Agian horrexegatik Karlos III.ak Nafarroako erregeak etxebizitza bertan jartzeko aukeratu zuen. Herriko kale eta eraikinak Erdi Aro garaikoak dira, ez dute denborari amen egin eta garai hartara eramaten zaitu. Benetako altxorra herri erdian dagoen Jauregia da. Estilo gotiko frantses berantiarran eraikia bere garaian Europako handi eta garrantzitsuenetarikoa izan zen. Gaur egun Nafarroako multzo historiko-artistiko garrantzitsuenetarikoa da, baita Nafarroako Erreinu zaharraren sinboloa da ere.

Erriberri Nafarroako erdialdeko zonaldean dago, Iruñeatik 42 kilometrotara. 4000 biztanle inguru ditu. Zidakos ibaiak ureztatzen ditu herriaren inguruak. Kale estuak, etxezarrak, harrizko etxeak nagusi dira herrigunean, bisitaria herri mediebal batera eramaten du. Jauregia da nagusi: dorre erraldoiak, begiratokiak, galeriak eta lorategi zintzilikatuek beste garai batera garraiatzen zaituzte.

Esco biztanlerik gabeko herria

1950 eta 1960 hamarkadetan espainiako estatuan hainbat urtegi eta presa eraiki ziren. 500 herri baino gehiago urpean utzi zituzten eraikin faraonikoak izan ziren. Esako urtegia, Nafarroa eta Zaragoza arteko mugan, 1960an mustu zen eta hiru herrien hustutzea eragin zuen: Ruesta, Tiermas eta Esco. Esatik pasatzean bere figurak erakartzen zaitu eta behin bisitatzea erabaki genuen. Herriko biztanlek alde egin behar izan zuten, baina urtegiaren uretan urperatu ez zen herri bakarrenetarikoa da. Kaleetan berriz ere bizitza entzutea itxoiten du urtegiaren ertzan.

Esako urtegia, Pirinioetako Itsasoa deitutakoa ere, mendi hauen atean dago-eta, Aragoi ibaiaren urak biltzen ditu Leire mendizerraren hegoaldeko hegalean. Presa Esa herrian (Nafarroa) dago eta urtegia bi probintzien artean dago: Zaragoza eta Nafarroa.


Maleta blogger munduan irekitzen da

Blogger mundua unibertso handi bat da, Internet bezain handia, Lurra planeta batzen duen sare erraldoia. Horregatik, garrantzitsua da bloga munduari zabaltzea, eta, gaur, maleta Bloglovin'-en irekitzen dut.


Follow my blog with Bloglovin

Duela zenbait Maleta zaharraFacebook-en dago ere. Beraz, bloga gustatzen bazaizu, fan page-ari atsegin dut eman, izan ere, blogean aurkitu dezazuna ez ezik, eduki berezia aurkitu dezakezu Facebook-eko orrialdean. Eta gazteleraz irakurtzea nahiago baduzu, La maleta vieja bloga bisitatu bere fan page-arekin batera. Errepikatuko dut, Facebook-eko lagunentzako eduki berezia dago! Holako gauza politak. Galduko duzu?


Eta hau bai berria dela... gaurtik aurrera Maleta zaharra Twitter-en dago! Maleta zaharran aurkitu dezakezun albiste guztiak 140 karakteretan! Maleta irekitzeko eta bere edukiaz gozatzeko aitzakirik ez dago!