Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2015

Entzia mendiaren gorenean

Iruñeatik Gasteizerako bidean arkaitz zorrotz baten gailurrak deigarriak dira. Urbasa mendilerroaren berdea pasa berri dugu eta goren hauen biluziek atentzioa ematen dute. Entzia mendizerra da. Arabako lautadara ematen dute bat-bateko erorialdia eta Zadorra ibaiaren jaiotze lekua da. Udazkena menditik paseatzeko garai hoberenetarikoa da.

Entzia mendizerra Arabako ipar-mendebaldean dago, Nafarroako mugan. Urbasa parke naturalaren jarraipena izatearen ohorea du eta biek batera Euskal Herriko leku politenetarikoa osatzen dute. 4.900 hektarea baino gehiagoz osatuta dago baso, larre eta zuhaixkez banatuta. Gailur altuenek mil metroak pasatzen dute -Baio 1197; Arrigorista 1143 eta Legumbe 1127-.

Ibilbideen helmuga: Santiago

Galizia II
Finisterreko, mundu amaierako, baso sakratu batean Santiago Zaharrena, hamabi apostoluetako baten gorpua lurperatu zuten haren diszipuluak. IX. mendean, kristautasuna musulmandarren kontra borrokatzen ari zirenean, mirari bat balitz bezala apostoluaren hezurrak aurkitu zituzten. Haren omenez santuario bat eraiki zen eta Europa osotik iritsitako pertsonak erlikiak ikusteko peregrinatzen zuten eta horrela fedearekin musulmandarren kontra borrokatu. Done Jakue bidea gero eta ezagunagoa egin zen eta ibiltariak haien jatorriko lekuaren mugimendu artistikoak uzten zituzten. Horrela, denboraren poderioz, arte erromanikoaren bidea eraiki zen eta bidearen amaieran obra izugarriena dago: Santiagoko Katedrala. 

Santiagoko Katedrala arte erromanikoaren erakusle nagusiena da. Santiagoren erlikiak gordetzeko Erdi Aroan eraikitako santuarioa 1705ean gaur egun ezagutzen dugun Katedralean bihurtu zuten. Beraz, erromanikoko estruktura mantetnzen da baina gotikoko, errenazimentuko eta barroko…

Hiru gezurren herria: Santillana de Mar

Santillana de Mar historia handiko herri bat da. Multzo Historiko-Artistikoa izendatu zuten 1883an. Historiaren esentzia gordetzea jakin izan du Cantabriako herri turistikoenetarikoa izan arren. 2013an estatuko herri politenetarikoa izendatu zuten, eta ez da gutxirako. Zonalde honetan gizakiak modu artistikoan adierazten hasi ziren. Arte kuaternario edo arte paleolitikoaren Capilla Sixtina bertan dago: Altamira.

Hiru gezurren herria dela esaten da haren izenak esaten duenaren kontra gazteleraz Santillana de Mar ez da Santa, hau da, ez da Saindua, ez da llana, hau da, ez da laua eta ez du itsasorik edo "mar" gazteleraz. Dena dela gezur hauek ez dira guztiz egizkoak, izan ere, herriaren izena duela zenbait mende bertan egondako Santa Iuliana monastegitik dator. Itsasoarena ere ez da oso gezurra, izan ere, herrian bertan itsasorik ez badago ere, herriaren lursailetan itsasora joan daiteke. Laua ez dela egia da, bai. Kaleen aldapatxoak argi uzten dute ez dela batere laua.

Canta…