Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2015

Urte Berri On

Maleta zaharratik 2016 Zoriontsua opa dizuet! 2015 urte buekaera primerakoa izatea eta 2016 ahaztezina izatea espero dut!

Gabon oparitxoa

Gaur Maleta zaharra ireki eta... Olentzero blogeko jarraitzaileaz oroitu da eta oparitxo bat utzi du. Garai hauetan oso ongi datorren oparitxo bat, gainera...

Hainbat tradizioekin gertatzen den moduan eliza katolikoak neguko solstizioko festa zahar eta paganak bere gain hartu eta aldatu zituen. Garai honetan herriek neguaren hasiera ospatzen zuten, garai hotza, iluna eta zaila. Lurrak ez zuen elikagairik emango eta gosea gero eta handiagoa izango zen... Beraz, herriek egun hau eguzkiaren omenez ospatzen zuten. Kristautasunak horietako festa asko hartu eta bere gain hartu zituen esanez Jesus garai honetan jaio zela. Festa zahar hauek bere gain hartu eta aldatu zituen elizak haren mezua zabaltzeko nahian.
Olentzero Euskal Herriko pertsonai mitologiko bat da, Nafarroako iparraldetik dator, eta Gabonetan opariak ekartzen ditu. Azken urte hauetan Mari Domingik garrantzia hartu du ere. Urtean zehar mendietan bizi da ikatza egiten. Olentzerok neguko solstizioa omentzen du. Horregatik haren i…

Zorionak

Maleta zaharra blogetik Gabon zoriontsuak opa dizkizuet!

Elurraren maitagarrien herria, Vielha

Pirinioetako bihotzean mendien artean izkutatuta Pirinioetako esentzia gordetzen duen herri bat dago. Bertatik pasatu ginen lehenengo aldian maitemindu nintzen herri honetaz. Negu eta Eguberrien zaporea duen herria, nahiz eta udan bisitatu. Harri eta egurrezko etxe txikiak elurra protagonista den ipuinetara eramaten zaitu. Edozein unetan maitagarriak, ibaietako ninfak eta iratxoak atera behar dira ongietorria emateko. Besoak irekita hartzen zaituen herri epel bat da. Vielha e Mijaran Val d' Araneko hiribua ere bada.

Vielha zazpi herriko udalerri bat da: Arros y Vila, Betlan, Escuñau, Betren, Gausach, Vielha eta Vilach. Udalerria 1970ko hamarkadan sortu zen eta Vielha Mijaran (aranesen) edo Viella i Mitjaran (katalanez) hiribura da. Viella edo Vielha bezala ezagutzen da. Vielhako udalerriak 5.474 biztanle ditu eta horietako 3.502 hiriburuan bizi dira. Vielha Val d' Araneko hiribura ere bada. Aran harana 33 udalerriz osatuta dago

Pirinioak

Arrano batek guztia ikusi zuen Gerionen erasoa ikusi zuen eta Herculesi esan zion. Hercules Pyrene erreskatatzera joan zen baina hiltzeko zorian zegoen. Eta Pyrene Herculesen besoetan hil zen.Minak jota Herculesek Pyrene ederra lurperatu zuen eta gorpuaren gainean harriak jarri zituen. Heroiak pasio handiz lan egin zuen eta horrela lortu zuen harrizko mendi handiak sortzea. Pyrene bezalako politak ziren mendiak.
Kondairak dio Pyrenneren heriotzaren minaren ondorioz sortu zituela Herculesek Pirinioak haren maitalearen edertasunari men eginez. Tubal, Olinpoko jainkoaren alaba gogoratzeko leku izugarria.

Mendi hauetatik ibiltzen naturarekin harreman zuzenean zaude eta aire freskoa arnasten duzu. Gizakiaren eskua ia ez da nabaritzen leku honetan, eski estazioak izan ezik. Arkaitzezko gailurren artean dauden txokoak, haranak babesten dituzten horma handiak, Paradisuaren antza dituzten lekuak, animaliak libreki jaten duten leku harrigarriak. Mendi hauen orografiak, gainera, herritxoak garai…

Igarobidea, Orreaga

Bidearen hasiera
Baskoien hiriburua, Iruñea, suntsitu ondoren Carlomagno bere 5000 zaldunekin, 10000 peoiekin eta erretaguardia etxera itzultzen ziren, Frantziara. Pirinioetako paso naturalatik pasatzea erabaki zuten, Orregatik, Ibañetako portua pasata. Bertan, ezkutatuta, Baskoiak zeuden. Carlomagnoren zaldun hoberenarekin akabatu zuten, Roldan. Bataila hau eta frantziar 'heroiaren' heriotzak kondaira sortu zuten, eta harekin Chanson de Roldan. Erdi Aroko eresia da eta Carlomagnoren ejerzitoaren nondik norakoak eta Orreagako bataila kontatzen da.
Orreaga Pirinioetako igarobide naturala da. Horregatik Europatik iberiar penintsulara sartzen zirenentzako komunikabide garrantzitsua zen. Xakobeo ibilbidearen europako atea bihurtu zen ere. Europatik zetozen peregrinoak Orreagan atseden hartu zezaketen meni igoera gogorraren ondoren.

Itsasoaren mailatik 960 metroetara Orreaga dago. Pirinioetako larre laua bat da. 33 biztanlez osatutako herrixka txiki bat da. Bertan peregrinoentzako…