Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2016

Urte Berri On!

Urte Berri On! Ongietorri 2017!
Maleta zaharra blogetik urtezahar gaua eta urte berriari ongietorri zoriontsua opa dizuet!

Hilchenbacherako Maleta prestatzen: bidaia

Hilchenbach-i buruz hitz egiten badut gutxi batzuk jakingo dute zeri buruz ari naizen. Alemaniako herri hau deskribitzeko ipuin batean barneratzea bezala dela esan dezaket, denboran bidaia egitea eta ipotxak ateratzea itxoitea. Exagerazioa izan daiteke, baina ez da horrenbeste. Hilchenbach-ek denboran zehar zonaldeko xarma eta esentzia denboran zehar gordetzean jakin izan du; etxetxo txiki txuriak, fatxadan egurrezko estruktura ateratzen dela eta elurraz babesteko arbelezko teilatu beltzak. 
Elurra ez genuen izan, baina bai hotza. Zonalde hau abenduan bisitatzearen ondorioak. Termometroa ez zen 0 graduetatik igo bertan egondako azken egunak arte. Eta igo zenean 5-6 graduetara igotzeko izan zen. Gainera, hotzari goiz iluntzen zela gehitu behar genion. Arratsaldeko lauretan iluntzen hasten zen. Baina edozertara ohitzen zara, hare gehiago bidaia batean zaudenean.

Bost egun Alemanian

Hilchenbach Ipar Renania-Westfaliako herri bat da, Alemanian. Hamabi herritxoz osatuta dago eta 12.000 biztanle inguru ditu. Etxeak txuriak dira egurrezko estrukturarekin, arbelazko teilatu beltzak dituzte eta kale txikiek Gabonetako Ipuin batera eramaten zaitu. Gabonak modu berezian ospatzen dituzte eta kale eta etxeak argiekin eta apaingarriekin apaintzen dituzte. Gainera, Gabonetako azokak ospatzen dituzte ere.


Zorionak!

Maleta zaharra blogetik Gabon zoriontsuak opa dizuet!

Bilboko itsasadarra

Oraindik gogoratzen dut Bilbo beltza, zikina eta itsusia dela esaten zutenean. Horregatik, orain, hiri handi honi buruz hitz egiten denean, asko aldatu dela esaten da, haren eraberritzeari buruz hitz egiten da. Eraberritze horretan zerikusi handia izan du itsasadarrak. Itsasadarrak hiria bitan banatzen du. Itsasadarrak ere lana ematen zuen, Bilbo hain beltza bazen, itsasontzitegie eta fabrikengatik zen. Ezkerraldean zeuden lantegi hauek. Eta horietako asko gaur egun Bilbo erdialdea dena zeuden. Itsasadarraren ertzean pasealeku erraldoiak eraiki dituzte, baita Bilboko enblema bihurtu dena ere: Guggenheim museoa.

Itsasadarraren ertzean zeuden lantokien handien artean, agian, ezagunena Astilleros Euskalduna izan zen. Astillerose-ko langileen borroka 1980ko hamarkadan langileriaren borrokan sinboloa bihurtu zen. Gaur egun bertan egondakoaren oroitzapenerako Euskalduna Jauregia eraiki zuten. Bilboren eta bere itsasadarraren eraberritzearen beste enblema bat. 

Urgaineratzen den Dorrea: Mediano

Medianoko urtegia atentzioa deituko nahi balu bezala Asuncion elizaren dorrea urgaineratzen da. Dorrea ur azpian gertau ziren herriko hastanetatik berragertu nahi dela dirudi. Mediaonoko historia tristea da. Sobrarbeko herri hontako biztanleak dena utzi eta alde egin behar izan zuten ura oinetan zutela. Injustizia beteriko historia dorrea inoiz ez ahazten arduratzen dena. 

Medianoko urtegiaren historia luzea da, oso luzea. Geldiune askoren ondoren 1969 urtean Mediano herri zaharreko biztanleek haien etxeak utzi behar izan zituzten, haien ondasunak, eta, orokorrean, haien bizitzak, uraren azpian. Hiru egunez euria egin zuen. Gainera, eraiki berria zen presaren ateak itxitak zeuden. Herria urez bete zen eta pertsonek ahal izan zuten moduan ihes egin zuten ura etxeetan sartzen zenean. Dorrea da herri zahar horretatik geratzen den bakarra, Aragoiko urtegien historia tristearen lekuko. Zentzurik gabeko uretan ito zen beste herri bat. Urgaineratzen den dorrea nostalgia areagotzen du.  

Abendua

Horrela, ia konturatu gabe, urteko azken hilabetea iritsi da.



Autobus turistikoan esperientzia, Porto perspektiba berezi batetik

Bidai egiten duzunean, hiria ezagutzeko modurik hoberena kaleetatik paseatzea eta ibiltzea da. Are gehiago Portoko hiri bezalakoak direnean. Alde Zaharrean xarma berezi bat arnasten da. Baina denbora gutxi duzunean, eta, hala ere, osorik ezagutu nahi duzunean, Autobus Turistikoak irtenbide egokia izan daiteke.

Porton, hiri pintoreska honen txoko guztiak ezagutu ez ezik, bidaiaren eskaintzan busean joateko tiketa zetorren, beraz, aukera aprobetxatu genuen ibilbide osoa jaitsi gabe hartzeko. Jaitsi ez bagina ez zen ez genuelako nahi izan edo interesik ez zuelako; azkenengo bidaia hartu genuen, eta ezin ginen jaitsi gero ez genuelako nola itzuli.

Ainsako elizako dorrean

Erromanikoaren artelana denaren erakusle Ainsako elizaren elementurik nabarmenena soiltasuna eta xumetasuna da. XI. mendearen bukaeran eraikitzen hasi eta XII. mendearen bigarren zatian amaitu zuten. Haren leku estrategikoa eta alturari esker, elizako dorreak bi helburu zituen: erlijioduna eta militarra. Sobrarbeko tenpluetako nabarmenena da. 

Ainsako Santa Maria eliza herriko harrizko eraikinen artean nabarmentzen da. Dorrearen altueragatik teilatuetatik gailentzen da. Dorreak meza orduez jakinarazteaz gainera, defentsarako erabiltzen zen. Arkitektura erlijioso-militarra oso ohikoa da Sobrarben. Ainsako dorrearen zonalde altuenatik herri osoa ikusi daiteke, baita Sobrarbea ere.

Urteko azkenaurreko hilabetea

Urteko azkenaurreko hilabetean sartzen gara. Erlojuaren ordua aldatzen dugu, egunak geroz eta motzagoak egiten dira eta pixkanaka negurako prestatzen hasten gara.

Zubitik zubira

Arrábida, Dom Luiz I, Infante, María Pía, Sao Joao y Freixo. Porton Duero ibaiaren bi ertzeak batzen dituzten sei zubi daude. Zubi hauek rabelo batean egindako bidaitxo batean ezagutu daitezke. Sei zubiak aro ezberdinetan eraiki ziren, arazo ezberdinei erantzuna emateko. Txalupa rabelo bat da, upelak mahastetatik Vila Nova de Gaiako Oportoko ardoa egiten den upeltegietara eramaten zuten txalupa tradizionalak. 

Sei zubien gurutzaldia Duero ibaiatik bidaiatzen da eta, izenak dioen bezala, Porton ibaiako bi ertzeak batzen dituen zubietatik pasatzen da: Arrabida zubitik Freixo zubira Dom Luiz I, Infante, Maria Pia eta Sao Joao zubietatik pasatzen. Paseotxo lasai eta atsegina Duero ibaiatik. Sei zubi ikaragarrien handitasuna eta bereizgarriak ikusteko aukera paregabea.

Samitiergo Gaztelua

Tontor bateko arkaitzean zizelkatuta egongo balitz bezala Samitiergo Gaztelua dago. Sobrarbeko muga izandako gaur egun eskualdeko begiratokitik politena da. Erdi Aroko multzoan monje-soldadu komunitate bizi izan zen eta herriak defendatzeko helburuarekin eraiki zuten. Dorrearen ondoan Emeterio eta Celedonio Donei omenezko ermita dago.

Samitiergo Gaztelua eta San Emeterio eta San Celedonio multzo erlijioso-militarra osatzen dute. Eraikin erromanikoak dira, Sobrarbeko zaharrenak. XI. mendean eraikia defentsa dorre eta ermitaz osatuta zegoen. Emeterio eta Celedonio Doneak santu medikoak ziren. Lekuaren izena, hain zuzen, San Emetier esaeratik dator.

Vielharako Maleta prestatzen

2.000 metroko altuera duten mendi berdeen artean dauden harantxoak. Lleidako Pirinioko haranetan denbora pasatu ez den herriak daude. Mendiak muga naturalak izan dira eta herriek mendien esentzia eta ohitura gordentzen dute. 
Lleidako Pirinioa Lleidako probintziako iparraldean dago, Catalunyan. Hainbat eskualdek osatzen dute: Val d' Aran, Pallas Sobirá, Alto Ribagorça, Pallars Jussà, Alt Urgell, Solsories y Cendanya. Lleidako Pirinioan ere Parc Nacional d' Agüestortes i Estany d' Sant Maurici dago, Catalunyako parke nazional bakarra, eta Alt Pirineu parke naturala. Natura benetako egoera agertzen da. Ehunka ibilbide eta bide kilometro daude naturaren mirariak ikusi ahal izateko. Gizakia ez da hemendik apenas pasatu. Pirinio osoan galtzeko leku bat aukeratu behar badut, Vielha eta Val d' Aran izango zen.

Ribeira auzoa

Duero ibaiak Ribeira pintoreskaren koloreak islatzen ditu. Portoko hiriaren zonalderik zaharrena da, ibaiaren ertzean eraikia eta arrantzaleen etxe zaharrak ikusi daitezke bertan. Ez da beharrezkoa kaletxoetatik barneratzea hiriari ematen dion esentzia pekuliar hori nabaritzeko.

Arrabida zubitik Dom Luiz I zubira Ribeira auzo deigarria dago. Duero ibaiaren ertzean dagoen paseo interesgarria da, non aipanduta harlauzezko eraikin asko aurkitzen diren. Bizitza duen auzo koloretsua da, iragana eta etorkizunera begiratzen duena.

Urrian hostoak erortzen dira

Udazkenarkein batera basoek kolore marroi, okre eta gorrixkak hartzen dituzte. Hostoak erortzen hasten dira bideak alfonbrak bihurtuz eta zuhaitzak negua pasatzeko biluzik utziz. Urria naturaren magia hau gertatzen den hilabetea da.

Boltaña, Aragoiko Pirinioetako Alde Zahar handiena

Boltañako Gaztelu zaharraren aztarnak San Martin menditik Aragoiko Pirinioko herritxo historia begiratzen dute. 1000 biztanle inguru ditu Boltañak eta erromatarren garaian dagoeneko jendea bizi izan zen bertan. Boletania deitu zioten lur hauei. Ondoren, arabiarrak iritsi ziren eta Boltaña gotorleku bihurtu zuten. Mendez mende, zibilizazioz zibilizazioa, Boltaña herri pintoresko bat bihurtu zuten. Historia arnestan da kale estu eta aldapatxu bakoitzean. Horregatik Aragoiko Pirinioko Alde Zahar handiena bezala ezagutzen da. Baina herri honek ez du beti garai onak bizi. Gaztelua da adibide hoerena, orain historia eta kondaira magikoekin harremantzen zaiona.


Musulmanen gotorlekua izan zen Boltaña, eta kristauek ez gailentzen saihesten zuten. X. mendean Nafarroako Garcia Sanchez I Iruñeko Erregearena zen Boltaña. Mende beranduago Nafarroako Sancho Garces IIak Boltañako plaza Jimeno Garcesi eman zion. XII. mendean Ainsak ospea irabazi zuen eta Boltañak galdu. Hare gehiago, Boltaña Ainsako …

Warszawarako Maleta prestatzen

Hiriaren sorrera arrantzale baten bizkiekin erlazionatuta dago. Eta Sirena batekin. Baina, batez ere, Vistula ibaiarekin. Hiriko kondaira guztien hasiera eta bukaera. Wars eta Zawa umeen aitak ezin zuen bataioa ordaindu. Egun batean Casimiro erregeak arrain gozo baten usaia nabaritu zuen eta etxola batera joan zen jatera. Esker moduan bataioa ordaindu zion, berak izendatzearen baldintzapean. Gainera, Vistula ibai ertzeko lurren jabea egin zuen. Ibai honetan, gaur egun Hiri Zaharra dagoen tokia, Sirena bat kanpora atera zen. Lekua gustatu eta bertan bizitzen gelditu zen. Bertako arrantzaleek zerbait arraroa zegoela nabaritu zuten, baina haren ahots izugarria entzun ondoren, bakean utzi zuten. Behin, merkatari batek, Sirena harrapatu eta etxola batean itxi zuen. Arrantzale baten semeak laguntza entzun zuen eta askatu zuen. Eskertzeko bertan geldituko zela zin egin zuen, eta hiritarrak edozein arerioz babestuko zituela. Ordutik, Sirena espada eta eskudoa eskuetan duela hiria babesten du…

Oporto Vintage

Oporto Portugaleko hiri zaharrenetarikoa da. Azken urteetan izandako eraldatzearen arren, aire zahar, bohemio eta pintoreskoa du oraindik ere eta hamar mendeetan zehar sortua. Gaur egungo Oporto kosmopolita eta mugitua dekadentzia eta bohemia apur batekin elkartzen da eta hare pintoreskagoa egiten du. Hiriaren taupadak sentitzeko haren zainetan sartu behar zara. Aldapadun kale estuak.

Oraindik ere lehengo kutsu ilun eta melankolia gordentzen du. Baina pinzelada txiki bat baino ez da, pintoreskagoa egiten duena. Dekadentzia edertasuna bihurtu da eta fatxadetako arlaizak arte obrak dira. Horrexegatik Unescok 1996an Gizadiaren Ondarea izendatu zuen Oportoko Alde Zaharra. Aurreko mendetako eraikinak modernoagoekin bat egiten dute, art deco estilokoak, urte hobeagoak bizi izan dutenak ere. Alde Zaharreko kale estuek Avda. de los Aliadosen ikusten dute argia.

Hondartza eguna Porton

Istorio hau izendatu zitekeen Portoko hondartzara joan nahi izan genuenean, eta ia Kontxara iristen gareneko eguna. Noski, exagerazioa da, baina une batez ez genekien nola aterako ginen egoera horretatik. Matosinhosko kartela zeruan ireki zen harte eta gure abenturaren amaiera ikusi nuen.

Matosinhos Oportoko distritoaren barruan dagoen hiri independiente bat da. Bere hondartzetatik da ezaguna. Hasiera batean hondartza eguna Foz do Douron pasatzea erabaki genuenez arren, Portotik gertuago, itsas-herri turistiko batera iritsi ginen, hondartza pareko apartamentu turistikoekin, jatetxeekin, itsas-pasealekua, uda pasatzera joandako jende asko eta, bereziki, kotxe asko. Atlantikoko ur izoztuak probatzeko aukera izan genuen ere.

Ainsarako Maleta prestatzen

Kondairak dioenez Hercules heroiak Pirinioak sortu zituen Pyrenne bere maitalea politaren irudiarekin. Errealitatez Pirinioak naturak sortu zituen duela milioika urte. Mendizerra hauetako zenbait gailurrek 3.000 metroko altura hartzen dute. Aneto 3.404 metrorekin Pirinioetako altuena da. Ondoren Monte Perdidok 3.355 metro ditu eta Maladetak 3.309, besteak beste. Gailur hauek Aragoiko Pirinioetan daude.
Aragoiko Pirinioa Huesca probintziako iparraldean dago. Mendi handi hauetan sortzen diren ibaiek lurraldeko pirinioetako haranak sortu dituzte. Cinca ibaia ezagutzen dugu gehien, Pineta Haranan sortzen da, Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalan, eta Ainsara iristen da. Hemen Ara ibaiarekin elkartzen da eta Medianoko urtegia sortzen dute. Maladeta mendizerran Esera ibaia sortzen da. Anetoren glaziarretik hartzen du ura. Benasqueko harana sortu du ibaiak. Ez dira haran bakarrak, baina bai guk ezagutzen ditugunak.

Hasierak. Iraila

Iraila hasieren hilabetea da. Irailan eskola hasten da, institutua, unibertsitatea, lanera itzultzeko garaia da jende askorentzat, udako hilabeteen ondoren egunerokotasunera iristeko momentua... Urte berri bat hasiko balitz bezala da. Baina uda oraindik ez da amaitu, eta horregatik ere berriz martxan jartzea gehiago kostatzen da. Gero eta jende gehiagok aukeratzen du irailaren lehenengo astea oporretarako joatea: prezio hobeagoak, jende gutxiagoa eta oraindik eguraldi ona. Kontran esan dezaket udaren bukaera gero eta nabarmenagoa dela, izan ere, lehenago iluntzen du. Baina, animo! 'Ikasturte' berria indartsu hasi behar da.

Añanako Gatz Harana

Duela milioi urte Añanako lurrak, Araban, itsasoak bustitzen zituen. Urteekin itsasoa atzera bota zen baina manantialetan altxor mineralak utzi zituen. Ur gazia lurreko zirrikituetatik pasatzen da bertako egoera geologikoaren ondorioz eta gatza kanpora ateratzen da. Gizakiak bestea egiten du. Milaka erazko terrazek Europan paisai bakana egiten dute. Gatza protagonista da Añanako Gatz Haranan.

Paisai hau duela milaka urte sortu zuten, 6.500 urte inguru, lehenengo gizakiek produktu honen botereaz jabetu zenean. Ondoren erromatarrak iritsi ziren eta Haranako paisaia guztiz aldatu zuten terrazen gainean erak sortu zituztelako gatza ekoiztu ahal izteko. Haiek bidea egi zuten gatzaren ekoizpenaren urrezko urteak iritsi ziren arte. Gatza oso produktu berezia en eta horregatik Erdi Aroan erregeek ekoipenaren boterea izan nahi zuten. Añanako Gatz Haranan ikusi daitekena Lurrari lotutako historia, gatza ekoizpenaren tradizioari lotuta, artisautza, eta, bereziki, gatzari lotutako historia bat d…

Oportorako Maleta prestatzen

Eraikinak apaintzen dituzten berezko baldosek aire bohemioa eta artistikoa ematen diote Portori. Duero ibaiaren ertzean dagoen hiria da Porto eta lehenengo momentutik maitemintzan zaitu. Portora behin joaten bazara berriz itzuliko zarela diote, eta ez da harritzekoa. Ibaiak banatzen du hiria, baina, aldi berean, elkartuta dago. Ibaia Ribeira auzoaren eta hiriaren izena duen ardoaren upeltegien lekukoa da ibaia.
Hiru egun nahikoak dira hiraren zapore bohemio eta dekadentea ezagutzeko, kaleetan barna galtzeko; baina ez dira nahikoak merezi duen bezala ezagutzeko. Bidai hau hiru egunetan antolatu genuen. Baina, hau, hasiera baino ez da izan. Saudade, Porto. Volveremos.

Aloha, Abuztua!

Aloha Hawaiiko herriak agurtzeko eta bendeikatzeko erabiltzen duten hitza da. Ez du itzulera zehatza; Aloha edertasuna, bakea, ongietorri... izan daiteke. Baina Aloha agurtzeko modu bat baino askoz gehiago ere bada. Bizimodu oso bat da, Aloha Izpiritua, motibazioa, poztasuna, atsegintasuna eta laguntzari buruz doana. Eta Aloha Izpiritua abuztuan izan ohi dugun izpiritua da, konturatu gabe gurekin dagoena, Hawaii bisitatu gabe duguna; nahiz eta, noski, joateak asko lagunduko zuen ;).

Pirinioetako haitzartetan abentura

Cañón del Añisclo
Erraldoiek mendia banandu balute bezalako ebakiak agertzen dira lurran. Harrizko horma erraldoiek iluntasun azpimundu bat sortzen dute, baina, aldi berean edertasun betea. Milioika urteko higaduraren ondorioz sortu diren pasabideak, nahiz eta ausartentzako bideak izan.

Urak eguneroko higadura lanaren ondorioz harria nahi zuen bezala birrindu zuen. Denborarekin horma izugarri handiak sortu ditu. Haitzarte hauetan sartuz, lurraren erdialdera joango zarela dirudi, iluntasunak hartzen zaitu, eta ekosistema bakarra da. Gizakiak gutxitan bisitatzen duen lekua, eta, horregatik, aberastasun propioa gortzen dute.

Basoko urtegia, Lareo

Gipuzkoako pagadi handienaren artean paseo bat. Maizi ibaiaren soinuaren laguntzarekin zoaz. Jentilek arkaitza zulatzen pixkanaka egindako tunel bat izan zitekeenetik pasatuz. Eta, bukaeran, atseden hartzeko urtegi txiki bat. Lareo urtegia Aralar mendizerran aurkitu dezakegun miragarrietako bat da.

Lizarrusti Parketxea, Mikeleten kuartel zaharra, ibilbide errazaren hasiera da. Helmuga, aldiz, goi-mendikoa izan zitekeen. Urtegira iristeko jarraitu behar diren markak txuriak eta berdeak dira. Aralar Parke Naturalaren Interpretazio Zentruaren eraikinaren atzeko bidea hartu behar da ibilbidearekin hasteko.


Iruñeako Alde Zaharra

Edozein hiri edo herritako Alde Zaharretik paseatzea leku hori ezagutzeko modu hoberena da. Bertan gordetzen da lekuaren esentzia eta historia, jatorria eta garapena. Iruñeko Alde Zaharreko jatorria hiru burgoetan dago, hiru hiri txiki XV. mendean ezberdintasunak alde batera uztea lortu zutela eta hiri bakar bat eraiki zuten. 

Kale estuak, etxadi irregularrak, eraikin estu eta altuak, altuera desberinekoak eta kolorekoak. Gaur egun ez da erraza hiru burgoak ezberdintzea. 1423 arte hiri bananduak izan ziren Carlos III bizilagunen arteko liskarrekin amaitzea erabaki zuenean eta Udala eraiki zuenean Batasun Pribilegioari esker. Ordutik Nabarreria, San Zermin eta San Nikolas hiri bakar bat bihurtu ziren. Hiri berriarentzat bandera eta armarri bat sortu zuten. 1890 urtera arte Iruñeko Alde Zaharra hiriaren zabalkunde osoa zen, Errotxapea auzoa izan ezik; gaur egun Alde Zaharreko panoramika politenetarikoa lortu daitekeen auzoa. Iruñeko alde zaharrena Arga ibaiaren gaineko meseta batean dag…

Abangoardiaren santutegia, Arantzazu

Urbiako kanpen oinetan, Elgea, Aitzkorri eta Aloña mendizerren artean eta Oñatitik 10 kilometroetara, Gipuzkoan, baso eta lurjauzien artean Arantzazuko santutegia dago. XX. mendeko artista garrantzitsuenetarikoek eraiki zuten obra hau. Kondairak dioenez, ama birgina XV. mendean ikusi zuten, dena dela, basilika berria 1950ko hamarkadan eraiki zuten. Abangoardia nagusi zen garai artistikoa eta elizari bereziki gustatzen ez zitaiona. Ondorioa museo bat dirudien basilika bat da.

 Arantzazu izena arantza eta zu deklinaziotik dator; beraz, arantza asko dagoen tokia izan daiteke. Bertan aurkitu omen zuten ama birgina eta hortik jasotzen du bere izena. Baina ez da teoria bakarra. Dena dela, santutegia eraiki zuten lekuan agertu zela irudikatu daiteke.

Udako solstizia

San Joan gau magikoa. Urteko gau motzena, desio guztiak bete daitekeen gaua, sute baten inguruan biltzen garen gaua gauza txarrak erretzeko eta urtaro berria zorte onarekin hasteko.
Suekin eguzkiari ongietorria ematen diogu eta urtaro berrirako indarra ematen diogu. Beroaren urtaroa, oporrena, festak, ilargiaren argiaren pean pasatzen ditugun gauena, bidaiena, hondartzarena... Uda da! Nahiz eta zientifikoki solstizioa 20 eta 21 bitarteko gauan izan, San Joan gauan ospatzen dugu udaren etorrera.

Itsasoko ermita

Gaztelugatxe
100. 200. 220. 240 eta 241 eskailera igo ondoren Gaztelugatxeko Donibane ermita dagoen irlara iristen gara. Kantauri itsasoaren gainean dagoen ermita. Lurrara bide txiki batek batzen du. Mirari hau ikusteko esfortsu txiki bat egin behar da. Zerura doazela diruditen eskaileratatik igo behar da, baina, goian, sariak merezi du.

Iruñeko bost txoko

Iruñea baskoien hiriburua izan zen. Ondoren, erromatarren koskistarekin Pompaelo deitzera pasatu zen. Harresiek hiria babestu zuten Erdi Arotik aurrera ere. Garai horretan Iruñea hiru burgoek osatzen zuten: Nabarreria, San Cermin eta San Nicolas. Carlos III eregeak burgoen gatazkak gelditu zituen hiri bakar bat sortuz. Horretarako Udaletxea eraiki zuen. Gaztelak konkistatu ondoren hiria defentsarako gehiago prestatu zuten. Harresiek hiriaren garapena oztopatzen zuten eta, horregatik, asko bota zituzten. Beste batzuk denbora eta gerrateei aurre egin die gaur egun arte.  

Ekainak uda usaina du

Ekaina iristen da, uda hasten den hilabetea, eta harekin batera eguraldi hobeagoa, eta, pixkanaka, oporrak iristen dira ere; festa egun eta gauak, mundua konpotzeko 'terrazeoak', hondartza eta igerileku egun lasaiak, bidaiak... Ekainan urte erdiari puntua jartzen zaio, ikasturtea amaitzen da eta uda pasata jarraiera emango diogu.

Txintxeta

Iruñeako Alde Zaharreko leku altuena
Iruñeko Udaletxe plazatik San Francisco plazarako bidean, San Saturnino eliza inguratzen, Campana eta Ansoleaga kaleen artean marka txiki bat dago, ia ikusezina den metalezko txapa bat lurrean itxasita, ohiturak dioenez nafarroako hiriburko Alde Zaharreko punturik altuena markatzen duena. 

San Saturnino eliza handiak, hiriko patroiak, txintxeta 'txikiaren' bidea markatzen du. San Saturnino elizaren atea izen bereko kalean dago, baina eliza bi kaleen artean dago: Campana eta Florencio de Ansoleaga.

Marinaleda, herri utopikoa

Utopia zerbait ezinezkoa edo irudikatua bezala definitzen da. Uhtopus hitz latindarratik dator. Thoma More De Optimo Republicae Statu deque Nova Insula Utopia obran irla bat Utopia deitzen du. Irla honen antolakuntza politikoa, ekonomikoa eta kulturala ideala dira eta, horregatik, egiteko oso zailak. Historian zehar hainbat filosofoek, politikoek eta soziologoek -Plato, Agustin de Hipona, Charles Fourier, Saint-Simon...- gizarte utopikoak eraikitzen saiatu dira. Eta horegatik, utopikoak direlako, ez dira aurrera eraman. Baina Sevillako herri txiki batean, Estepan, duela 40 urte inguru utopia errealitate bihurtzen ari dira. Herri bat non antolakuntza politikoa, ekonomikoa eta kulturala berdintasunetik oso gertu dago. Marinaleda da, Bakera doan Utopia -gazteleraz, Una Utopia hacia la paz-. 

Udaletxean banderarik ez dagoen herri batek gauza onak baino ezin ditu izan. Armarrian ere ez da kororik agertzen, errepublikarrak direlako, hortaz, ez da ulertzen koro bat izatea. Armarriaren berde…

Maiatzeko Feriak

Maiatza festa eta ferien garaia da. Kalera atera eta eguraldi onaz disfrutatzeko unea. 
Maiatzako egutegirako oso flamenkoa da. Hegoaldean inpiratu naiz, Andalucian, non udaberrian haien feriak ospatzen dituzte. Eta Cordoban, maiatzaren bukaeran, aurten 21etik 28ra, feria ospatzen dute. Arenalean inspiratu naiz, haien trajetetan, bolanteetan eta sevillanetan; hortaz, lunareak, lunare asko.


Milurteko santuarioa, Aralarko Mikel Donea

Sakana ia osotik Artxueta mendian, Aralarko mendizerran, Mikel Donea edo San Miguel santutegia ikusi daiteke. Santutegi soila eta apaindurik gabea da. Barrenean altxor bat gordetzen du, Mikel Donea irudiarekin batera. Zenbait hilabetez Mikel Donearen irudia Nafarrotik ibiltzen da herriak eta zelaiak bedeinkatzen. Historia eta kondairak beteriko mila urte baino gehiago santutegi bat da.

Kondairak dio Teodosio Goñikoa Mikel Donearen ohorezko santutegia eraikitzen hasi zela, haren penitentziaren salbatzailea izan baitzen. Iruñeako Erregeen garaia baino lehen Goñiko haranan Teodosio bizi zen, lur horietako buruzagia zena. Ezkondu ondoren musulmandarren kontra borrokatzera joan behar izan zen. Etxera itzultzen zenean Basajaunarekin elkartu zen, jakin gabe deabrua mozorratuta zela. Honek esaten dio bere emaztea morroiarekin oheratu zela. Teodosio haserre etxera joan eta ohean zeuden bi pertsonak erahiltzen ditu. Etxetik ateratzean emaztearekin elkatzen da eta jakin zuen benetan hil zituen p…

Ebro ibaiaren beste ertzan

Miranda de Ebroko Alde Zaharra edo Aquende auzoa
Ebro ibaiak Miranda de Ebro bitan banatzen du. Ibaia eta eskuinaldeko ibaietzean dagoen mendixka Mirandaren sorkuntzarako ezinbestekoak izan ziren, hemen sortu baitzen hiria. Laister ibaia zeharkatu zuen. Bi auzo sortu ziren ondorioz: Aquende eta Allende. Aquende, Alde Zharra, ibaiaren eskuin aldean, mendeetan zehar gordetutako xarma mantentzen du; Allende, ezkerreko aldean, trenak ekarritako modernitate aldaketak jasan ditu. Mendixkaren gainean XV. mendean Gaztelua dago. Miranda de Ebroko familiaren historian paseatu ondoren Carlos III zubia zeharkatu genuen Alde Zaharreko kale estuetatik ibiltzeko. 

Trenbidearen eraikuntzarekin batera Miranda de Ebro handitu zen, bai biztanleriaz baita hiri bezala handitu zen ere. Keller Zabalgunea eraiki zuten orduan. Hala ere, zabalgunean eraiki aurretik Miranda de Ebro hainbatetan handitu zen. Miranda de Ebro La Picota mendixkan sortu zen, Ebro ibaiaren eskuinaldeko ertzean. Laister handitu zen ib…

Erkuden, hustutako herriaren ermita

Erdi Aroan, gaur egun Altsasuko hirigunea denaren gertu, Elkuren edo Eturen herrixka zegoen. XIV. medean herria hutsik gelditzen da Gaztelaren kontrako gerra eta garaiko epidemiak zirela eta. Biztanleak herrixka handiagoenetara mugitzen dira, defentsa eta seguritate hobeago baten bila. Baina herria ez zen guztiz desagertu, eliza txiki zutik gelditu baitzen, gaur egun ermita handi bat dena; Erkudengo Ama Birjinaren ermita.

Erkudengo ermita Ulaiar dermioan dago, Altsasuko hirigunetik lau kilometroetara gutxi gora behera eta desgertutako Elkuren herrixkan. Desagertutako herrixkaren izena urteen poderioz fonetikoki aldatuz joan zen gaur egungo izendapena sortu arte: Erkuden. Ermitak Erkudengo irudi ez originala gordetzen du; Altsasuko herriaren ama birjina da eta bere ohorezko koplak dionez klimatologiaren gainean botereak zituen: "esku batean eguzkia, beste eskuan euria".

Familiaren historiara bidaia, Miranda de Ebro

Miranda de Ebro hiriaren hedapena bai biztanle, baita hiri hedapenari begira ere, trenaren etorrerak eragin zuen. Altsasurekin elkarbanatzen duen gertaera historikoa, bi herri hauek elkartzen dituen trenbidea batzen dituen bezala. Bi herri hauek handitu, modernizatu eta industrializatu ziren arrazoi berdinagatik. Eta elkarbanaketa hau da, gainera, amaren famliak bi herri hauek batzen dituena. Trenaren ondorioz Miranda de Ebro eta Altsasuren artean bizi izan ziren. Berrogehita hamar urte ondoren amona eta bere ahizpa Miranda de Ebrora itzuli ziren, jaio ziren herria. Bizirik dagoen historiaren liburuaren orrialdeetatik bidaiatu genuen, eta ikusi ahal izan genuen Miranda de Ebroren Zabalgunean denborak zer egin duen. 
Alde berria, Zabalgunea edo Allende Auzoa
Miranda de Ebro Burgosko probintzian dago, Arabako mugatik gertu, eta bere kokapen geografiko estrategikoari esker, La Rioja, Euskal Herria eta Gaztela-Mantxaren ondoan dago, historikoki komunikabide garrantzitsua izateak eragin du…

Apirila

Aste Santuko oporretarako bost norako

Donibane Lohitzune, korsarioen herria

Itsasora ateratzea benetako abentura suertatu zenean eta baleak ehiztatzea lan zaila bihurtu zenean itsas-gizonek bizimodu berriak bilatu behar izan zituzte urak eta herriak defendatzen: korsarioak bihurtu ziren. Korsarioek arerioen itsasontziak hartzeko eskubidea eta Erregearen baimena zuten. Lortutako, beraz, Erregea, almirantea eta tripulazioaren artean banatzen zuten. Donibane Lohitzune itsasora begira bizi izan den herri bat da, bertatik baleak ehiztatzera ateratzen ziren eta XVII eta XVIII mendeetan zehar bipera kabia edo korsarioen lekua bihurtu zen ere. Itsasoarekiko duen harremanaren ondorioz portu hiri garrantzitsua bihurtu zen, eta, harekin batera, merkatal hiri garrantzitsua ere. Donibane Lohitzuneko kaleetatik arrantzaleak, saregileak, merkatariak, errege eta erreginak, eta korsario eta piratak pasatu dira. Etxezarrak eta lapurdiko arkitektura tradizionalako eraikinek itsasoarekiko duen harremana argi uzten dute. 

Hiri polit honetan paseatzean beste garai batera bidaiatz…

500 norako Iruñeatik atera gabe

Navartur
Fitur turismoaren Feria Handia da. Ez bakarrik espainiar estatuan, Nazioartean ere izugarrizko garrantzia du. Mundu osoan ezagutzen da eta herrialde ezberdinek parte hartu nahi dute Madrilen ospatzen den feria honetan. Baina joan ezin direnentzat beste hainbat turismoaren beste hainbat feria txiki ospatzen dira egiten diren lekuarekin bat egiten dutenak. Navartur-ren kasua da, urtero bisitak hobetzen dituen feria bat. Iparraldeko feria garrantzitsuenetarikoa da. Aurten 100 erakusle egon dira eta 500 norako aurkezten.

Estatuko norakoak, nazioarteko batzuk, kruzeroak, bidai agentziak, gertuko turismo, Autonomi Erkidegoak, gastronomi dastaketak, opariak... Otsailaren 26tik 28ko asteburuan Baluarte Kongresu Jauregian, Iruñean, Nafarroako Erresumako Turismo Nazioarteko Feria ospatu zen. Landa turismoaren feria nabarmenean da, eta gertuko eta Autonomi Erkidegoetako turismoan garrantzia handia du, ferian ikusten zen moduan. Nafarroa landa alojamenduan lehenengotarikoa izan zen, hor…

Udaberria...

Ez. Ez naiz erotu... baina otsaila bukatzen ari da. Egia esan oso azkar pasatu zait. Ez dakit hilabete motzena delako, nahiz eta aurten egun bat gehiago duen, edo zergatik baina nahiko azkar pasatu zait. Eta martxoan sartzen gara, udaberria hasten den hilabetea, eta, zortearekin, eguraldi ona. Mendiak berdez janzten dira, fosforitoa izan ohi den berdea, gainera, eta zelaiak lorez betetzen dira. Dena dela, ez dugu negu oso gogorra izan; baina udaberria beti ongietorria da.

Irati ibiaren indarra: Irunberriko arroila

Irati ibaiak milioika urteko lanaren ondoren naturaren ikuskizun izugarrietako bat sortu du. Gezurra dirudi ura lasai hauek ikusita miragarri honen egilea izatea. Irati basoetatik egurrak garraiatzen zituzten almandiazainak izan ziren naturaren obra hau disfrutatu zuten lehenak. XX. mendean Zangoza eta Iruñea elkartu zituen trenari esker publikoari ireki zen. Gaur egun tren honek egindako bidea jarraitzen du bisitariak Irunberriko arroila bere osotasunean ikusteko. Baina ezin dugu ahaztu lur hauetan gonbidatuak baino ez garela, izan ere gure anfitrioiak Europako sai arre kolonia handienetarikoa da.

Irunberriko arroila ehun metrotako hormez osatutako zintzurra estu eta sakon bat da. Irati ibaiak Mediterranear isurialdera egiten duen bidaia kareharrian sortutako naturaren obra izugarria da. Pirinieoetako urek bustitzen dute Nafarroako lur hauek, baina prezipitazio eskasak, eguzkiak eta lur lehorrak leku beroagoekin erlazionatzen ditugu, Pirinio hotzekin baino.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Bi urte!

Gaur blogaren bigarren urteurrena ospatzen dugu! Bi urte oso pozgarriak izan dira, nahiz eta lan betetako urteak izan ere. Benetan bi urte pasa dira?

Lehenengo urtemugan esan bezala, bloga sortu nuenean ez nituen objektibo konkretuak pentsatu. Xede nagusia gure bidaiak erakustea zen, eta argazkiak ordenagailuko karpetetan ez geratzea. Ikaskuntza bi urte izan dira, bloga garatu nahian, bloga ahalik eta osatuagoa egiteko, politagoa egin nahian... Eta horregatik gaur diseinua aldatzeko egun aproposena da! Pixkanaka photoshoparekin trebeagoa bihurtu naiz, diseinuan eta sare sozialetan, bloga beste mundu batera irekiz.

Merke bidaiatzeko bost aukera

Bidaiatzeko modu asko daude. Bidaiatzeko orduan nola bidaiatu nahi dugun eta zenbat gastatu dezakegun begiratu behar dugu. Gehienetan bidaiatzeko aurrekontu oso txikia dugu, hortas, bidaietan ahalik eta gehien aurreztea saiatzen dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da ditugun aukeren artean bilatzea. Asko bilatu eta alderatu behar da. 
Ostatua bidaiaren aurrekontuaren gastu garrantzitsua izan ohi da. Aukera merkeenetarikoa CouchSurfing eigtea da, probatu ez du dudan ostatu hartzeko mota. Munduan zehar pertsonek haien etxeetan jendea hartzen dute, eta jende hori, aldi berean, bere etxea uzten dute. Hori da CouchSurfing-a. Kasu honetan, anfitrioia bere etxean dago eta bere etxea utzi ez ezik hiria, herria etabar erakusten laguntzen du.

San Pedro, ehun urtetik gorako hariztian dagoen ermita

Año de setezientos y diezi siete a veinte de henero en esta iglle de San Pedro de la Valle de Burunda fue electo i ungido por primer Rei de Navarra, Garcia Ximenez y esta eleccion confirma el mesmo año el Papa Gregorio segundo como parece por su bu- la, que latiene la dicha valle ensu archivo, fue reedifi- cada esta Yglesia el año 1647
Eguzkia bilatzen bihurritzen diren haritzak leku ikaragarri honen protagonistak dira. Mendetako lekuko paregareak izan dira. Leku honetan jentilak bizi ziren ere, dolmenak eta menirak egiten zituzten izaki handiak. Garcia Ximenez Nafarroako lehenengo Erregea leku honetan koroatu zuten, ermitaren sarreran dagoen inkripzioaren arabera. Duela urte pila bat santuaren omenez erromeriak eta dantzak ospatzen dira ermitaren ondoan: San Pedro. Leku honengatik ondoan dauden bi herri erdi haserre daude oraindik ere. Ermita bi herrien artean banatuta dago, ermita eta santua elkarbanatzen dute herriek. Kondairaz beteriko ermita bat da eta historia gelditu dela diru…