Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2016

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Bi urte!

Gaur blogaren bigarren urteurrena ospatzen dugu! Bi urte oso pozgarriak izan dira, nahiz eta lan betetako urteak izan ere. Benetan bi urte pasa dira?

Lehenengo urtemugan esan bezala, bloga sortu nuenean ez nituen objektibo konkretuak pentsatu. Xede nagusia gure bidaiak erakustea zen, eta argazkiak ordenagailuko karpetetan ez geratzea. Ikaskuntza bi urte izan dira, bloga garatu nahian, bloga ahalik eta osatuagoa egiteko, politagoa egin nahian... Eta horregatik gaur diseinua aldatzeko egun aproposena da! Pixkanaka photoshoparekin trebeagoa bihurtu naiz, diseinuan eta sare sozialetan, bloga beste mundu batera irekiz.

Merke bidaiatzeko bost aukera

Bidaiatzeko modu asko daude. Bidaiatzeko orduan nola bidaiatu nahi dugun eta zenbat gastatu dezakegun begiratu behar dugu. Gehienetan bidaiatzeko aurrekontu oso txikia dugu, hortas, bidaietan ahalik eta gehien aurreztea saiatzen dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da ditugun aukeren artean bilatzea. Asko bilatu eta alderatu behar da. 
Ostatua bidaiaren aurrekontuaren gastu garrantzitsua izan ohi da. Aukera merkeenetarikoa CouchSurfing eigtea da, probatu ez du dudan ostatu hartzeko mota. Munduan zehar pertsonek haien etxeetan jendea hartzen dute, eta jende hori, aldi berean, bere etxea uzten dute. Hori da CouchSurfing-a. Kasu honetan, anfitrioia bere etxean dago eta bere etxea utzi ez ezik hiria, herria etabar erakusten laguntzen du.

San Pedro, ehun urtetik gorako hariztian dagoen ermita

Año de setezientos y diezi siete a veinte de henero en esta iglle de San Pedro de la Valle de Burunda fue electo i ungido por primer Rei de Navarra, Garcia Ximenez y esta eleccion confirma el mesmo año el Papa Gregorio segundo como parece por su bu- la, que latiene la dicha valle ensu archivo, fue reedifi- cada esta Yglesia el año 1647
Eguzkia bilatzen bihurritzen diren haritzak leku ikaragarri honen protagonistak dira. Mendetako lekuko paregareak izan dira. Leku honetan jentilak bizi ziren ere, dolmenak eta menirak egiten zituzten izaki handiak. Garcia Ximenez Nafarroako lehenengo Erregea leku honetan koroatu zuten, ermitaren sarreran dagoen inkripzioaren arabera. Duela urte pila bat santuaren omenez erromeriak eta dantzak ospatzen dira ermitaren ondoan: San Pedro. Leku honengatik ondoan dauden bi herri erdi haserre daude oraindik ere. Ermita bi herrien artean banatuta dago, ermita eta santua elkarbanatzen dute herriek. Kondairaz beteriko ermita bat da eta historia gelditu dela diru…