Saltatu eta joan eduki nagusira

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 


Zugarramurdiko Lezea. Leze Haundiaren atzeko irekiera
2016-01-27

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. Edertasun zoragarria eta magikoa gordetzen duten herriak dira, eta denbora gelditu dela dirudi, izan ere, herri hauetara iristea ez da batere erraza. Horregatik ohiturak lurrari eta naturari lotutak zeuden eta haien festak paganoak ziren. Ezagutzen zituzten Jainko bakarrak Amalurra eta haren alabak Ekhi, eguzkia, eta Ilargi ziren. Mari naturaren izpirituak ere laguntza eskaintzen zien, Aker, egunerokotasunean laguntzen zuten beste hainbat izaki mitologikoekin batera: Sugar, Mariren ezkontidea; lamiak urez arduratzen ziren izakiak; Basajauna, basoen jauna; Jentil erraldoiak, dolmenak egiten zituztenak; eta beste. Lurra hauek kontrabandoarekin harremana izan zuten ere, mende askotan zehar muga irreal batean zehar ibiltzen baitziren baso hostotsuen artean, gauzak gordetzeko leku paregabea izanik.

Zugarramurdi
2016-01-27

Baina dudarik gabe Zugarramurdiko lezea lekuaren historia idatzi du. Bertan emakumeek Akelarreak egiten zituzten. Akelarren Aker eta larre hitzatik dator eta naturari eskertzeko emakumeek egiten zituzten bilkurak ziren. Lezearen barruan biltzen ziren lezeak Amalurraren barrukiak zirelako, Amalurraren umetokia, dena hasten zen lekua. Kristautasunak bilkura hauek erritual satanikoetan bihurtu zituen eta Akerra, hantza denez, Mariren errepresentazio beala eramaten zutenak, deabruaren errepresentazioa bihurtu zuten. Hortaz, emakume hauek Amalurrak eskaintzen zituen produktuas eskerrak emateko biltzen ziren, haiek ezagutzen zituzten senda belarrak, janaria... baina sorgin maltzurrak bihurtu zituzten, Akelarreetan deabruari otoitz egin eta orgiak egiten zituztela salatu zuten, larreak kutsatu egiten zituztela, animaliak pozoitu, etabar. Garai horretan Eliza Katolikoak bere dotrinarekin bat egiten ez zituzten ospakizun, kultura eta sinboloak zigoritu behar ziren.


Zugarramurdiko Lezea


Leze Haundiaren irekiera nagusia
2016-01-27

Zugarramurdiko Lezea herritik 300 metrora dago. Infernuko errekak kaustiar barrunbe osoa zeharkatzen du, mendeen ondorioz sorturiko zuloa. Uraren soinuak bisita osoan zehar laguntzen du eta beste hainbat soinuekin elkartzen da atmosfera magikoa bihurtuz. Bertan egiten zituzten haien ospakizunak sorginek, eta badirudi bisitarien urratsak gertutik kuxkuxeatzera itzuli direla. Bi ate erraldoiek ematen dute hasiera naturaren ikuskizun izugarri honi.

Leze Haundia
2016-01-27

Zugarramurdiko Lezearen sarrera bi ibilbide banatzen dira. Sarreran gomendatu ziguten eskuineko bidetik joatea, bertan dagoelako begiratoki bat eta garai batean senda belar bezala erabiltzen zituzten landareak ikusteko aukera dago. Gomendazioa jarraitu genuen eta ongi egin genuen, ezkerreko bideak zuzenean Leze Haundira eramaten zaituelako eta bertan lezean sartuta, egia da atzeko aldetik goitik itzultzeko aukera dagoela, baina ez atzera egitea da. Horrela, bide hau jarraituz, Saratik, frantziar estatuan, Zugarramurdi eta Urdazubira, Nafarroan, etorritako kontrabandistek erabiltzen zuten bidetik pasatzen zara eta lezearen sarrea handi batera iristenz ara, sorpresa azken unera arte mantenduz.

Zugarramurdi Lezearen bisitaren hasiera

Leze Haundiaren irekiera goiko bidetik

Ibilbidean zehar

Begiratokia

Zugarramurdi begiratokitik
2016-01-27

Lezeako ibilbidea bisitarientzako guztiz prestatuta dago. Behera egiten du bideak baina egiteko erraza da eskailerak daudelako. Baina, umeen gurpidun aulkiekin edo mugimendu murriztua duten pertsonentzako ez da batera gomendagarria. Eskailerak dauden arren, kontu handiarekin ibili behar da irristagarria delako, hare gehiago gu bezala hostoek lurrean manta bat sortu badute. Hostoak oso iriskorrak dira. 





Hainbat eskailera jaitsi ondoren Infernuko errekara iristen gara. Hemen lezera joateko bidea eta kontrabandistek erabiltzen zuten bidea elkartzen dira. Paraleloan pasatzen den bide batetik Xareta ibilbidearen pottoka urdinak ikusi daitezke. Zenbat istorio bizi dizuten bide hauek, zenbat sekretu gordeko dituzte zuhaitzek, zenbat ibiltarik lagunduko zituen ura hauek.

Infernuko erreka

Infernuko errekaren gainetik pasatzen den zubia, Xareta bidearen paraleloan

Xareta ibilbidea Lezearen ibilbidearen paraleloan
2016-01-27

Kontrabandoa leku hauen ekonomia aldetik oso garrantzitsua zen. Sara eta Ainhoa, Akitanian, frantziar estatuan, eta Zugarramurdi eta Urdazubi, Nafarroan, espainiar estatuan, inguratzen dituzten basoek hostotsuak dira eta ezinbestekoak beratik pasatu eta ez ikusteko. Beraz, kontrabandistek mugaren bestaldean debekatuta edo lortzea posible ez ziren hainbat produktu ekartzen zituzten. Zuhaitzen artean igarotzen ziren bide hauek herri ezberdinetako sorginek erabiltzen zituzten ere, Zugarramurdiko lezera Akelarreak osapatzera joaten zirenean. Pottoka urdinak bide ontatik zoazela erakusten dizu. Zugarramurdi eta Sararen arteko bideari sorginen bidea bezala ezagutzen da ere. Gaur egun Sara, Ainhoa, Zugarramurdi eta Urdazubi elkartzen dituen bidea Xareta bezala ezagutzen da, eta Sara, Zugarramurdi eta Urdazubiko lezeak oinez elkartzen ditu.


Kontrabandoaren inguruko kartela eta bidea
2016-01-27

Bidea jarraituz kontuz ibili behar da, gehien bat euria egin badu lokatza dagoelako eta bidea zertxobait estutzen delako. Bideak errekaren emaria jarraitzen du eta pixkanaka uraren soinua ezberdintzen dela konturatzen gara. Hotza ere hezeagoa bihurtzen da eta zerbait handiaren aurrean konturatzen gara. Beste zubi bat pasatu ondoren, hor dago lezearen ate handia.


Bi aukera daude, Leze Haundira joan edo galerietako batera igotzea
2016-01-27

Naturaren ikuskizun honen 'errukia' gaur egun bere lana egiten duen erreka txikia da. Zugarramurdiko zonaldean, duela milioi urte, itsasoa zen eta gaur egun lezearen barruan dauden hainbat arrezife. Itsasoak atzera egin zuen gaur egungo Kantauriar itsasoa sortu artea, eta geratu ziren ibaitxoak bestea egin zuten. Horrela sortu ziren lezearen ubide eta forma ezberdinak.

Leze Haundia atzeko irekieratik
2016-01-27

Sarrera handian kartel batek lezearen historia geologikoa azaltzen digu eta bertatik ibaiak sortutako ubide eta maila ezberdinak ikustea gomendatzen digu. Leze Handiaren panoramika ikusi dezakegu, baita galeria txikietan mendeen ondorioz sortutako formak ere.

Lezearen eraikuntzaren inguruko kartela
2016-01-27

Lezeak 120 metro luzera du eta 22 eta 26 metro bitarteko zabaltasuna ekialdeko zonaldean eta 12 metro mendebaldeko atean. Lezearen bataz besteko altura 10eta 12 metrotakoa da.

Errekak lezearen barruan egiten den ibilbidean zehar laguntzen du atmosfera magikoa sortuz. Harrietan iragazten den ur tantek figura berriak sortzen dituzte eta bizirik dagoen tokia dela konturatzen zara.


Leze Haundiaren barruan
2016-01-27

Lezearen erdialdean eskenatoki bat dago. Bertan Akelarreak, kontzertuak eta dantza ikuskizunak, besteak beste. Bisitarientzako lezearen barrundiaren panoramika izugarria eskaintzen du. Zer gehio egin zuten eskenatoki honetan?

Leze Haundiaren barruan, eskenatokian
2016-01-27
Las brujas de Zugarramurdi filmaren sorginek hemen ospatzen dute haien Akelarrea. Alex de la Iglesiak hemengo historietan oinarritu zen filma hau egiteko, baina zerikusi gutxi dute hemengo sorginekin, egia esan. Baina Lezean egiten den Akelarrearen eszena oso ona da. Zubi batean filmaren datuak eskaintzen digute, izan ere, Nafarroako Erresuma Turismo batzordeak filmetan agertzen den Nafarroa promozionatu nahi du. Errealitateak fikzioa gailentzen du.



Leze Haundia eskenatokiarekin las Brujas de Zugarramurdi filmari buruz informazioa ematen duen kartelan
2016-01-27

Ibilbidearekin jarraituz Leze Handiaren bi galerietako bat gertutik ikustera joan ginen. Galeria hautan izkutatzeko lekuak dituen pasadizoak daude, lezearen barruan dauden leze txikia eta, esan bezala, urak lana egiten jarraitzen du. Lezean denbora daramagu eta soinuak ahalik eta ezagunagoak egiten zaizkigu. Eskaintzen zaigun espektakuluaren aurrean disfrutatzen dugu. Eta, bapatean, gure arbasoek aguertzera etorri bailiran bezala, Akelarrean dagoen sorgin bat agertzen zaigu. Ez gara erotu, itzal bat besterik ez zen, baina benetan dantzan zegoen pertsona bat zirudien. Oilo ipurdia. Eta benetan hainbat argazki atera nituela, eta ez da bat ere ongi atera.


Leze Haundiaren eskuin goikaldean dagoen galeria
2016-01-27

Leze Haundiatik atera eta lurran zegoen hutsune bat ikusi geneun. Leze Txikia da. Metro gutxi dira baina nahiko estua da.

Leze Txikia

Leze Txikiaren barruan
2016-01-27

Leku bat bisitatzea gelditzen zitzaigun: Akelarrearen lezea. Festak egiteko biltzen ziren lekua. Leze honetara iristeko ezkerraldean dagoen bidea hartu behar da eta zubitxo bat zeharkatu. Lezearen sarrera txikia da eta haundiarekin konparatuz zabalgunea ere txikia da. Erdialdean altare bat dirudien harri bat dago. Leze honetan sartuz gero, Leze Haundia goitik ikusi daiteke, naturaren ikusizun honen beste ikuspegi bat emanez.

Akelarrearen Lezeara bidea

Akelarrearen Lezearen sarrera

Akelarrearen Lezearen barnealdea
2016-01-27



❧ Bisita


Zugarramurdiko Lezearen sarrera
2016-01-27

Ordu eta laurden egon ginen lezea bisitatzen, gutxi gora behera. Bakarrik egon ginen praktikoki ibilbide osoan, bikote batekin elkartu ginen baina ateratzen ari ziren jada eta joaten ginenean beste bikote bat ikusi genuen. Agian astean zehar joan ginelako izan zen. Sarrera 4 eurokoa da helduentzako eta tiketa sorginen museoan erakutsiz euroko deskontua egingo dute eta alderantziz. Museoaren prezioa 4,5 euro, baina deskontuarekin 3,5.



Lezeak ordutegi ezberin ditu urtearen garaiaren arabera. Horregatik aurretik kontsultatzea gomendatzen dut. Gu joan ginenean, urtarrilaren 27an, 11:00etatik 18:00etara zegoen irekita. Azken sarrera 17:30 egin zitekeen. Museoak antzeko ordutegia zeukan baina, irakurri dudan arabera, eguna iluntzearen arabera aldatuz doa. Joan ginenean 18:00ak arte irekita zegoen, baina azken bisita 17:15etan onartzen zuten.

Sorginen museoa


Sorginen museoaren sarrera
2016-01-27
Museoa herritik lezearako bidean dago. Herrigunearen azken etxea da, lezeetatik 300 bat metroetara. Etxezar bat da, garai batean ospitalea izandakoa, eta 2007an eraberritu zutena museoa egiteko. Museoaren xedea memoria historikoa berreskuratzea zen eta erakustea nolako zen garai hartako bizitza. Literatura, zinema eta telebistaren sorgin maltzurraren irudiarekin amaitu nahi da, eta erakustea nolakoak ziren haren festa paganoak, Eliza Katolikoari gustatzen ez zitzaien festa horiek.

Sorginen museoa, erdian dagoen etxezar txuria, Lezeara doan bidetik
2016-01-27

Ez genuen museoa bisitatu baina ehuneko ehunekoak gomendagarria da.


Historia


Zugarramurdiko historia tristea XVII. mendean hasi zen herriko gazte batek ametsetan hegan egiten zuela eta Akelarreak ospatzen ikusi zuela esan zuenean. Dena apaizaren laguntzarekin konpondu ahal zen, baina Inkisizioak horren berri izan zuen, antza denez Urdazubiko abadeak salatu omen zuelako. 53 pertsona salatu eta atxilotu zituzten sorginkeri, deabruarekin orgiak egitez, animaliak pozoitzeaz, etabarrez leporatuta. Susmo eta isiltasun uneak izan ziren, jendeak ez zuen ezer egiten ezta esaten ere, edozein izan zitekeelako sorgina izateagik salatuta.

Pertsona hauek LogroƱora eraman iztuzte beste 64 herrietako hainbat pertsonekin batera. Hauetako asko bidean eta kartzelan hil ziren. 1610eko azaroaren 7an egindako Fede Autoan Zugarramurdin atxilotutako 53 pertsonetatik 21 delitu txikiak egotzi zitzaien eta beste 21ek egindako onartu zuten. Kanporatu zituzten. Hamaika pertsonei, aldiz, sutea hiltzera zigortu zituzte: sei gorputzean eta bost haiek irudi eta gorpuarekin, izan ere, aurretik hil ziren.

Europa osoan zehar epaiketa honek izan zuen oihartzuna eta gizartean izandako dimentsioa dela eta Zugarramurdi Sorginen herria izena irabazi zuen.

Zugarramurdi, sorginen herria


Zugarramurdi herri  oso polit bat da. Txikia, eraikin zaharrekin eta denboran iraun duena. Oso lasaia da eta hemen gelditzen naizela esatera derrigortzen zaitu.

Zugarramurdi
2016-01-27

Zugarramurdira joateko bidaia zertxobait luzea egiten da. Gu Irunetik joan ginen, pentsatuz motzagoa egingo zitzaigula, baina azken zatia errepide nazionala da bai ala bai. Sarara joan behar da eta hortik Zugarramurdira benetako kontrabandistak bezala. Bueltan NA-131tik joan ginen eta oso ongi joan ginen.

Zugarramurdira doan errepidea
2016-01-27

Saratik etortzen, herriaren sarreran, aparkaleku handi bat dago oso ongi seinalizatuta. Herria bisitatzeko eta lezeara joateko kotxea utzi daiteke hemen arazorik gabe. Gainera, bertan jatetxe bat dago, frontoia, herrirako bidean merenderoa eta komunak, beraz, oso ongi dago. Parkinatik lezeara, gehienez, 500 metro egongo dira. Ez dut gomendatzen lezeara edo museora eramatea. Museoan ez dago lekua aparkatzeko eta lezean bat edo bat badago, baina oso gutxi.

Zugarramurdiko aparkalekua

Zugarramurdiko aparkalekua

Zugarramurdiko aparkalekuaren merenderoan dagoen mahai bitxia
2016-01-27

Parkinetik herrira errepideatik igotzen, horma handi batera iristen zara. Bi bidetan banatzen da. Erdialdean iturri bat dago. Eskuineko bidea hartu behar da. Ongi seinalizatuta dago.

❧ Bitxikeriak

↣ Bidaian hainbat etxeetako lorategiak eta lursailak isteko harri handiak zeuden. Leku askotan erabiltzen dute apaingarri hau, eta, egia esan, oso polita gelditzen da.

↣ Iparraldeko herriak izugarri politak dira.

↣ Aurretik, duela urte pila bat, Urdazubi-Zugarramurdi bidea egin nuen institutuarekin Aste Berdera joan ginenean. Zugarramurdiko lezean egon nintzen baina oso bisita motza izan zen, eta horregatik berriz joan nahi nintzen. Ez nuen asko gogoratzen, baina uste dut aldaketa nagusiena bisitentzako gauzak askoz hobe jarri dituztela da.

Zugarramurdiko Lezea
2003ko maiatza


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.