Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2016

Udaberria...

Ez. Ez naiz erotu... baina otsaila bukatzen ari da. Egia esan oso azkar pasatu zait. Ez dakit hilabete motzena delako, nahiz eta aurten egun bat gehiago duen, edo zergatik baina nahiko azkar pasatu zait. Eta martxoan sartzen gara, udaberria hasten den hilabetea, eta, zortearekin, eguraldi ona. Mendiak berdez janzten dira, fosforitoa izan ohi den berdea, gainera, eta zelaiak lorez betetzen dira. Dena dela, ez dugu negu oso gogorra izan; baina udaberria beti ongietorria da.

Irati ibiaren indarra: Irunberriko arroila

Irati ibaiak milioika urteko lanaren ondoren naturaren ikuskizun izugarrietako bat sortu du. Gezurra dirudi ura lasai hauek ikusita miragarri honen egilea izatea. Irati basoetatik egurrak garraiatzen zituzten almandiazainak izan ziren naturaren obra hau disfrutatu zuten lehenak. XX. mendean Zangoza eta Iruñea elkartu zituen trenari esker publikoari ireki zen. Gaur egun tren honek egindako bidea jarraitzen du bisitariak Irunberriko arroila bere osotasunean ikusteko. Baina ezin dugu ahaztu lur hauetan gonbidatuak baino ez garela, izan ere gure anfitrioiak Europako sai arre kolonia handienetarikoa da.

Irunberriko arroila ehun metrotako hormez osatutako zintzurra estu eta sakon bat da. Irati ibaiak Mediterranear isurialdera egiten duen bidaia kareharrian sortutako naturaren obra izugarria da. Pirinieoetako urek bustitzen dute Nafarroako lur hauek, baina prezipitazio eskasak, eguzkiak eta lur lehorrak leku beroagoekin erlazionatzen ditugu, Pirinio hotzekin baino.