Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2016

Maiatzeko Feriak

Maiatza festa eta ferien garaia da. Kalera atera eta eguraldi onaz disfrutatzeko unea. 
Maiatzako egutegirako oso flamenkoa da. Hegoaldean inpiratu naiz, Andalucian, non udaberrian haien feriak ospatzen dituzte. Eta Cordoban, maiatzaren bukaeran, aurten 21etik 28ra, feria ospatzen dute. Arenalean inspiratu naiz, haien trajetetan, bolanteetan eta sevillanetan; hortaz, lunareak, lunare asko.


Milurteko santuarioa, Aralarko Mikel Donea

Sakana ia osotik Artxueta mendian, Aralarko mendizerran, Mikel Donea edo San Miguel santutegia ikusi daiteke. Santutegi soila eta apaindurik gabea da. Barrenean altxor bat gordetzen du, Mikel Donea irudiarekin batera. Zenbait hilabetez Mikel Donearen irudia Nafarrotik ibiltzen da herriak eta zelaiak bedeinkatzen. Historia eta kondairak beteriko mila urte baino gehiago santutegi bat da.

Kondairak dio Teodosio Goñikoa Mikel Donearen ohorezko santutegia eraikitzen hasi zela, haren penitentziaren salbatzailea izan baitzen. Iruñeako Erregeen garaia baino lehen Goñiko haranan Teodosio bizi zen, lur horietako buruzagia zena. Ezkondu ondoren musulmandarren kontra borrokatzera joan behar izan zen. Etxera itzultzen zenean Basajaunarekin elkartu zen, jakin gabe deabrua mozorratuta zela. Honek esaten dio bere emaztea morroiarekin oheratu zela. Teodosio haserre etxera joan eta ohean zeuden bi pertsonak erahiltzen ditu. Etxetik ateratzean emaztearekin elkatzen da eta jakin zuen benetan hil zituen p…

Ebro ibaiaren beste ertzan

Miranda de Ebroko Alde Zaharra edo Aquende auzoa
Ebro ibaiak Miranda de Ebro bitan banatzen du. Ibaia eta eskuinaldeko ibaietzean dagoen mendixka Mirandaren sorkuntzarako ezinbestekoak izan ziren, hemen sortu baitzen hiria. Laister ibaia zeharkatu zuen. Bi auzo sortu ziren ondorioz: Aquende eta Allende. Aquende, Alde Zharra, ibaiaren eskuin aldean, mendeetan zehar gordetutako xarma mantentzen du; Allende, ezkerreko aldean, trenak ekarritako modernitate aldaketak jasan ditu. Mendixkaren gainean XV. mendean Gaztelua dago. Miranda de Ebroko familiaren historian paseatu ondoren Carlos III zubia zeharkatu genuen Alde Zaharreko kale estuetatik ibiltzeko. 

Trenbidearen eraikuntzarekin batera Miranda de Ebro handitu zen, bai biztanleriaz baita hiri bezala handitu zen ere. Keller Zabalgunea eraiki zuten orduan. Hala ere, zabalgunean eraiki aurretik Miranda de Ebro hainbatetan handitu zen. Miranda de Ebro La Picota mendixkan sortu zen, Ebro ibaiaren eskuinaldeko ertzean. Laister handitu zen ib…

Erkuden, hustutako herriaren ermita

Erdi Aroan, gaur egun Altsasuko hirigunea denaren gertu, Elkuren edo Eturen herrixka zegoen. XIV. medean herria hutsik gelditzen da Gaztelaren kontrako gerra eta garaiko epidemiak zirela eta. Biztanleak herrixka handiagoenetara mugitzen dira, defentsa eta seguritate hobeago baten bila. Baina herria ez zen guztiz desagertu, eliza txiki zutik gelditu baitzen, gaur egun ermita handi bat dena; Erkudengo Ama Birjinaren ermita.

Erkudengo ermita Ulaiar dermioan dago, Altsasuko hirigunetik lau kilometroetara gutxi gora behera eta desgertutako Elkuren herrixkan. Desagertutako herrixkaren izena urteen poderioz fonetikoki aldatuz joan zen gaur egungo izendapena sortu arte: Erkuden. Ermitak Erkudengo irudi ez originala gordetzen du; Altsasuko herriaren ama birjina da eta bere ohorezko koplak dionez klimatologiaren gainean botereak zituen: "esku batean eguzkia, beste eskuan euria".

Familiaren historiara bidaia, Miranda de Ebro

Miranda de Ebro hiriaren hedapena bai biztanle, baita hiri hedapenari begira ere, trenaren etorrerak eragin zuen. Altsasurekin elkarbanatzen duen gertaera historikoa, bi herri hauek elkartzen dituen trenbidea batzen dituen bezala. Bi herri hauek handitu, modernizatu eta industrializatu ziren arrazoi berdinagatik. Eta elkarbanaketa hau da, gainera, amaren famliak bi herri hauek batzen dituena. Trenaren ondorioz Miranda de Ebro eta Altsasuren artean bizi izan ziren. Berrogehita hamar urte ondoren amona eta bere ahizpa Miranda de Ebrora itzuli ziren, jaio ziren herria. Bizirik dagoen historiaren liburuaren orrialdeetatik bidaiatu genuen, eta ikusi ahal izan genuen Miranda de Ebroren Zabalgunean denborak zer egin duen. 
Alde berria, Zabalgunea edo Allende Auzoa
Miranda de Ebro Burgosko probintzian dago, Arabako mugatik gertu, eta bere kokapen geografiko estrategikoari esker, La Rioja, Euskal Herria eta Gaztela-Mantxaren ondoan dago, historikoki komunikabide garrantzitsua izateak eragin du…