Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2016

Ekainak uda usaina du

Ekaina iristen da, uda hasten den hilabetea, eta harekin batera eguraldi hobeagoa, eta, pixkanaka, oporrak iristen dira ere; festa egun eta gauak, mundua konpotzeko 'terrazeoak', hondartza eta igerileku egun lasaiak, bidaiak... Ekainan urte erdiari puntua jartzen zaio, ikasturtea amaitzen da eta uda pasata jarraiera emango diogu.

Txintxeta

Iruñeako Alde Zaharreko leku altuena
Iruñeko Udaletxe plazatik San Francisco plazarako bidean, San Saturnino eliza inguratzen, Campana eta Ansoleaga kaleen artean marka txiki bat dago, ia ikusezina den metalezko txapa bat lurrean itxasita, ohiturak dioenez nafarroako hiriburko Alde Zaharreko punturik altuena markatzen duena. 

San Saturnino eliza handiak, hiriko patroiak, txintxeta 'txikiaren' bidea markatzen du. San Saturnino elizaren atea izen bereko kalean dago, baina eliza bi kaleen artean dago: Campana eta Florencio de Ansoleaga.

Marinaleda, herri utopikoa

Utopia zerbait ezinezkoa edo irudikatua bezala definitzen da. Uhtopus hitz latindarratik dator. Thoma More De Optimo Republicae Statu deque Nova Insula Utopia obran irla bat Utopia deitzen du. Irla honen antolakuntza politikoa, ekonomikoa eta kulturala ideala dira eta, horregatik, egiteko oso zailak. Historian zehar hainbat filosofoek, politikoek eta soziologoek -Plato, Agustin de Hipona, Charles Fourier, Saint-Simon...- gizarte utopikoak eraikitzen saiatu dira. Eta horegatik, utopikoak direlako, ez dira aurrera eraman. Baina Sevillako herri txiki batean, Estepan, duela 40 urte inguru utopia errealitate bihurtzen ari dira. Herri bat non antolakuntza politikoa, ekonomikoa eta kulturala berdintasunetik oso gertu dago. Marinaleda da, Bakera doan Utopia -gazteleraz, Una Utopia hacia la paz-. 

Udaletxean banderarik ez dagoen herri batek gauza onak baino ezin ditu izan. Armarrian ere ez da kororik agertzen, errepublikarrak direlako, hortaz, ez da ulertzen koro bat izatea. Armarriaren berde…