Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2016

Udako solstizia

San Joan gau magikoa. Urteko gau motzena, desio guztiak bete daitekeen gaua, sute baten inguruan biltzen garen gaua gauza txarrak erretzeko eta urtaro berria zorte onarekin hasteko.
Suekin eguzkiari ongietorria ematen diogu eta urtaro berrirako indarra ematen diogu. Beroaren urtaroa, oporrena, festak, ilargiaren argiaren pean pasatzen ditugun gauena, bidaiena, hondartzarena... Uda da! Nahiz eta zientifikoki solstizioa 20 eta 21 bitarteko gauan izan, San Joan gauan ospatzen dugu udaren etorrera.

Itsasoko ermita

Gaztelugatxe
100. 200. 220. 240 eta 241 eskailera igo ondoren Gaztelugatxeko Donibane ermita dagoen irlara iristen gara. Kantauri itsasoaren gainean dagoen ermita. Lurrara bide txiki batek batzen du. Mirari hau ikusteko esfortsu txiki bat egin behar da. Zerura doazela diruditen eskaileratatik igo behar da, baina, goian, sariak merezi du.

Iruñeko bost txoko

Iruñea baskoien hiriburua izan zen. Ondoren, erromatarren koskistarekin Pompaelo deitzera pasatu zen. Harresiek hiria babestu zuten Erdi Arotik aurrera ere. Garai horretan Iruñea hiru burgoek osatzen zuten: Nabarreria, San Cermin eta San Nicolas. Carlos III eregeak burgoen gatazkak gelditu zituen hiri bakar bat sortuz. Horretarako Udaletxea eraiki zuen. Gaztelak konkistatu ondoren hiria defentsarako gehiago prestatu zuten. Harresiek hiriaren garapena oztopatzen zuten eta, horregatik, asko bota zituzten. Beste batzuk denbora eta gerrateei aurre egin die gaur egun arte.