Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2016

Aloha, Abuztua!

Aloha Hawaiiko herriak agurtzeko eta bendeikatzeko erabiltzen duten hitza da. Ez du itzulera zehatza; Aloha edertasuna, bakea, ongietorri... izan daiteke. Baina Aloha agurtzeko modu bat baino askoz gehiago ere bada. Bizimodu oso bat da, Aloha Izpiritua, motibazioa, poztasuna, atsegintasuna eta laguntzari buruz doana. Eta Aloha Izpiritua abuztuan izan ohi dugun izpiritua da, konturatu gabe gurekin dagoena, Hawaii bisitatu gabe duguna; nahiz eta, noski, joateak asko lagunduko zuen ;).

Pirinioetako haitzartetan abentura

Cañón del Añisclo
Erraldoiek mendia banandu balute bezalako ebakiak agertzen dira lurran. Harrizko horma erraldoiek iluntasun azpimundu bat sortzen dute, baina, aldi berean edertasun betea. Milioika urteko higaduraren ondorioz sortu diren pasabideak, nahiz eta ausartentzako bideak izan.

Urak eguneroko higadura lanaren ondorioz harria nahi zuen bezala birrindu zuen. Denborarekin horma izugarri handiak sortu ditu. Haitzarte hauetan sartuz, lurraren erdialdera joango zarela dirudi, iluntasunak hartzen zaitu, eta ekosistema bakarra da. Gizakiak gutxitan bisitatzen duen lekua, eta, horregatik, aberastasun propioa gortzen dute.

Basoko urtegia, Lareo

Gipuzkoako pagadi handienaren artean paseo bat. Maizi ibaiaren soinuaren laguntzarekin zoaz. Jentilek arkaitza zulatzen pixkanaka egindako tunel bat izan zitekeenetik pasatuz. Eta, bukaeran, atseden hartzeko urtegi txiki bat. Lareo urtegia Aralar mendizerran aurkitu dezakegun miragarrietako bat da.

Lizarrusti Parketxea, Mikeleten kuartel zaharra, ibilbide errazaren hasiera da. Helmuga, aldiz, goi-mendikoa izan zitekeen. Urtegira iristeko jarraitu behar diren markak txuriak eta berdeak dira. Aralar Parke Naturalaren Interpretazio Zentruaren eraikinaren atzeko bidea hartu behar da ibilbidearekin hasteko.


Iruñeako Alde Zaharra

Edozein hiri edo herritako Alde Zaharretik paseatzea leku hori ezagutzeko modu hoberena da. Bertan gordetzen da lekuaren esentzia eta historia, jatorria eta garapena. Iruñeko Alde Zaharreko jatorria hiru burgoetan dago, hiru hiri txiki XV. mendean ezberdintasunak alde batera uztea lortu zutela eta hiri bakar bat eraiki zuten. 

Kale estuak, etxadi irregularrak, eraikin estu eta altuak, altuera desberinekoak eta kolorekoak. Gaur egun ez da erraza hiru burgoak ezberdintzea. 1423 arte hiri bananduak izan ziren Carlos III bizilagunen arteko liskarrekin amaitzea erabaki zuenean eta Udala eraiki zuenean Batasun Pribilegioari esker. Ordutik Nabarreria, San Zermin eta San Nikolas hiri bakar bat bihurtu ziren. Hiri berriarentzat bandera eta armarri bat sortu zuten. 1890 urtera arte Iruñeko Alde Zaharra hiriaren zabalkunde osoa zen, Errotxapea auzoa izan ezik; gaur egun Alde Zaharreko panoramika politenetarikoa lortu daitekeen auzoa. Iruñeko alde zaharrena Arga ibaiaren gaineko meseta batean dag…

Abangoardiaren santutegia, Arantzazu

Urbiako kanpen oinetan, Elgea, Aitzkorri eta Aloña mendizerren artean eta Oñatitik 10 kilometroetara, Gipuzkoan, baso eta lurjauzien artean Arantzazuko santutegia dago. XX. mendeko artista garrantzitsuenetarikoek eraiki zuten obra hau. Kondairak dioenez, ama birgina XV. mendean ikusi zuten, dena dela, basilika berria 1950ko hamarkadan eraiki zuten. Abangoardia nagusi zen garai artistikoa eta elizari bereziki gustatzen ez zitaiona. Ondorioa museo bat dirudien basilika bat da.

 Arantzazu izena arantza eta zu deklinaziotik dator; beraz, arantza asko dagoen tokia izan daiteke. Bertan aurkitu omen zuten ama birgina eta hortik jasotzen du bere izena. Baina ez da teoria bakarra. Dena dela, santutegia eraiki zuten lekuan agertu zela irudikatu daiteke.