Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: August, 2016

Ainsarako Maleta prestatzen

Kondairak dioenez Hercules heroiak Pirinioak sortu zituen Pyrenne bere maitalea politaren irudiarekin. Errealitatez Pirinioak naturak sortu zituen duela milioika urte. Mendizerra hauetako zenbait gailurrek 3.000 metroko altura hartzen dute. Aneto 3.404 metrorekin Pirinioetako altuena da. Ondoren Monte Perdidok 3.355 metro ditu eta Maladetak 3.309, besteak beste. Gailur hauek Aragoiko Pirinioetan daude.
Aragoiko Pirinioa Huesca probintziako iparraldean dago. Mendi handi hauetan sortzen diren ibaiek lurraldeko pirinioetako haranak sortu dituzte. Cinca ibaia ezagutzen dugu gehien, Pineta Haranan sortzen da, Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalan, eta Ainsara iristen da. Hemen Ara ibaiarekin elkartzen da eta Medianoko urtegia sortzen dute. Maladeta mendizerran Esera ibaia sortzen da. Anetoren glaziarretik hartzen du ura. Benasqueko harana sortu du ibaiak. Ez dira haran bakarrak, baina bai guk ezagutzen ditugunak.

Hasierak. Iraila

Iraila hasieren hilabetea da. Irailan eskola hasten da, institutua, unibertsitatea, lanera itzultzeko garaia da jende askorentzat, udako hilabeteen ondoren egunerokotasunera iristeko momentua... Urte berri bat hasiko balitz bezala da. Baina uda oraindik ez da amaitu, eta horregatik ere berriz martxan jartzea gehiago kostatzen da. Gero eta jende gehiagok aukeratzen du irailaren lehenengo astea oporretarako joatea: prezio hobeagoak, jende gutxiagoa eta oraindik eguraldi ona. Kontran esan dezaket udaren bukaera gero eta nabarmenagoa dela, izan ere, lehenago iluntzen du. Baina, animo! 'Ikasturte' berria indartsu hasi behar da.

Añanako Gatz Harana

Duela milioi urte Añanako lurrak, Araban, itsasoak bustitzen zituen. Urteekin itsasoa atzera bota zen baina manantialetan altxor mineralak utzi zituen. Ur gazia lurreko zirrikituetatik pasatzen da bertako egoera geologikoaren ondorioz eta gatza kanpora ateratzen da. Gizakiak bestea egiten du. Milaka erazko terrazek Europan paisai bakana egiten dute. Gatza protagonista da Añanako Gatz Haranan.

Paisai hau duela milaka urte sortu zuten, 6.500 urte inguru, lehenengo gizakiek produktu honen botereaz jabetu zenean. Ondoren erromatarrak iritsi ziren eta Haranako paisaia guztiz aldatu zuten terrazen gainean erak sortu zituztelako gatza ekoiztu ahal izteko. Haiek bidea egi zuten gatzaren ekoizpenaren urrezko urteak iritsi ziren arte. Gatza oso produktu berezia en eta horregatik Erdi Aroan erregeek ekoipenaren boterea izan nahi zuten. Añanako Gatz Haranan ikusi daitekena Lurrari lotutako historia, gatza ekoizpenaren tradizioari lotuta, artisautza, eta, bereziki, gatzari lotutako historia bat d…

Oportorako Maleta prestatzen

Eraikinak apaintzen dituzten berezko baldosek aire bohemioa eta artistikoa ematen diote Portori. Duero ibaiaren ertzean dagoen hiria da Porto eta lehenengo momentutik maitemintzan zaitu. Portora behin joaten bazara berriz itzuliko zarela diote, eta ez da harritzekoa. Ibaiak banatzen du hiria, baina, aldi berean, elkartuta dago. Ibaia Ribeira auzoaren eta hiriaren izena duen ardoaren upeltegien lekukoa da ibaia.
Hiru egun nahikoak dira hiraren zapore bohemio eta dekadentea ezagutzeko, kaleetan barna galtzeko; baina ez dira nahikoak merezi duen bezala ezagutzeko. Bidai hau hiru egunetan antolatu genuen. Baina, hau, hasiera baino ez da izan. Saudade, Porto. Volveremos.