Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2016

Urrian hostoak erortzen dira

Udazkenarkein batera basoek kolore marroi, okre eta gorrixkak hartzen dituzte. Hostoak erortzen hasten dira bideak alfonbrak bihurtuz eta zuhaitzak negua pasatzeko biluzik utziz. Urria naturaren magia hau gertatzen den hilabetea da.

Boltaña, Aragoiko Pirinioetako Alde Zahar handiena

Boltañako Gaztelu zaharraren aztarnak San Martin menditik Aragoiko Pirinioko herritxo historia begiratzen dute. 1000 biztanle inguru ditu Boltañak eta erromatarren garaian dagoeneko jendea bizi izan zen bertan. Boletania deitu zioten lur hauei. Ondoren, arabiarrak iritsi ziren eta Boltaña gotorleku bihurtu zuten. Mendez mende, zibilizazioz zibilizazioa, Boltaña herri pintoresko bat bihurtu zuten. Historia arnestan da kale estu eta aldapatxu bakoitzean. Horregatik Aragoiko Pirinioko Alde Zahar handiena bezala ezagutzen da. Baina herri honek ez du beti garai onak bizi. Gaztelua da adibide hoerena, orain historia eta kondaira magikoekin harremantzen zaiona.


Musulmanen gotorlekua izan zen Boltaña, eta kristauek ez gailentzen saihesten zuten. X. mendean Nafarroako Garcia Sanchez I Iruñeko Erregearena zen Boltaña. Mende beranduago Nafarroako Sancho Garces IIak Boltañako plaza Jimeno Garcesi eman zion. XII. mendean Ainsak ospea irabazi zuen eta Boltañak galdu. Hare gehiago, Boltaña Ainsako …

Warszawarako Maleta prestatzen

Hiriaren sorrera arrantzale baten bizkiekin erlazionatuta dago. Eta Sirena batekin. Baina, batez ere, Vistula ibaiarekin. Hiriko kondaira guztien hasiera eta bukaera. Wars eta Zawa umeen aitak ezin zuen bataioa ordaindu. Egun batean Casimiro erregeak arrain gozo baten usaia nabaritu zuen eta etxola batera joan zen jatera. Esker moduan bataioa ordaindu zion, berak izendatzearen baldintzapean. Gainera, Vistula ibai ertzeko lurren jabea egin zuen. Ibai honetan, gaur egun Hiri Zaharra dagoen tokia, Sirena bat kanpora atera zen. Lekua gustatu eta bertan bizitzen gelditu zen. Bertako arrantzaleek zerbait arraroa zegoela nabaritu zuten, baina haren ahots izugarria entzun ondoren, bakean utzi zuten. Behin, merkatari batek, Sirena harrapatu eta etxola batean itxi zuen. Arrantzale baten semeak laguntza entzun zuen eta askatu zuen. Eskertzeko bertan geldituko zela zin egin zuen, eta hiritarrak edozein arerioz babestuko zituela. Ordutik, Sirena espada eta eskudoa eskuetan duela hiria babesten du…

Oporto Vintage

Oporto Portugaleko hiri zaharrenetarikoa da. Azken urteetan izandako eraldatzearen arren, aire zahar, bohemio eta pintoreskoa du oraindik ere eta hamar mendeetan zehar sortua. Gaur egungo Oporto kosmopolita eta mugitua dekadentzia eta bohemia apur batekin elkartzen da eta hare pintoreskagoa egiten du. Hiriaren taupadak sentitzeko haren zainetan sartu behar zara. Aldapadun kale estuak.

Oraindik ere lehengo kutsu ilun eta melankolia gordentzen du. Baina pinzelada txiki bat baino ez da, pintoreskagoa egiten duena. Dekadentzia edertasuna bihurtu da eta fatxadetako arlaizak arte obrak dira. Horrexegatik Unescok 1996an Gizadiaren Ondarea izendatu zuen Oportoko Alde Zaharra. Aurreko mendetako eraikinak modernoagoekin bat egiten dute, art deco estilokoak, urte hobeagoak bizi izan dutenak ere. Alde Zaharreko kale estuek Avda. de los Aliadosen ikusten dute argia.

Hondartza eguna Porton

Istorio hau izendatu zitekeen Portoko hondartzara joan nahi izan genuenean, eta ia Kontxara iristen gareneko eguna. Noski, exagerazioa da, baina une batez ez genekien nola aterako ginen egoera horretatik. Matosinhosko kartela zeruan ireki zen harte eta gure abenturaren amaiera ikusi nuen.

Matosinhos Oportoko distritoaren barruan dagoen hiri independiente bat da. Bere hondartzetatik da ezaguna. Hasiera batean hondartza eguna Foz do Douron pasatzea erabaki genuenez arren, Portotik gertuago, itsas-herri turistiko batera iritsi ginen, hondartza pareko apartamentu turistikoekin, jatetxeekin, itsas-pasealekua, uda pasatzera joandako jende asko eta, bereziki, kotxe asko. Atlantikoko ur izoztuak probatzeko aukera izan genuen ere.