Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2016

Urteko azkenaurreko hilabetea

Urteko azkenaurreko hilabetean sartzen gara. Erlojuaren ordua aldatzen dugu, egunak geroz eta motzagoak egiten dira eta pixkanaka negurako prestatzen hasten gara.

Zubitik zubira

Arrábida, Dom Luiz I, Infante, María Pía, Sao Joao y Freixo. Porton Duero ibaiaren bi ertzeak batzen dituzten sei zubi daude. Zubi hauek rabelo batean egindako bidaitxo batean ezagutu daitezke. Sei zubiak aro ezberdinetan eraiki ziren, arazo ezberdinei erantzuna emateko. Txalupa rabelo bat da, upelak mahastetatik Vila Nova de Gaiako Oportoko ardoa egiten den upeltegietara eramaten zuten txalupa tradizionalak. 

Sei zubien gurutzaldia Duero ibaiatik bidaiatzen da eta, izenak dioen bezala, Porton ibaiako bi ertzeak batzen dituen zubietatik pasatzen da: Arrabida zubitik Freixo zubira Dom Luiz I, Infante, Maria Pia eta Sao Joao zubietatik pasatzen. Paseotxo lasai eta atsegina Duero ibaiatik. Sei zubi ikaragarrien handitasuna eta bereizgarriak ikusteko aukera paregabea.

Samitiergo Gaztelua

Tontor bateko arkaitzean zizelkatuta egongo balitz bezala Samitiergo Gaztelua dago. Sobrarbeko muga izandako gaur egun eskualdeko begiratokitik politena da. Erdi Aroko multzoan monje-soldadu komunitate bizi izan zen eta herriak defendatzeko helburuarekin eraiki zuten. Dorrearen ondoan Emeterio eta Celedonio Donei omenezko ermita dago.

Samitiergo Gaztelua eta San Emeterio eta San Celedonio multzo erlijioso-militarra osatzen dute. Eraikin erromanikoak dira, Sobrarbeko zaharrenak. XI. mendean eraikia defentsa dorre eta ermitaz osatuta zegoen. Emeterio eta Celedonio Doneak santu medikoak ziren. Lekuaren izena, hain zuzen, San Emetier esaeratik dator.

Vielharako Maleta prestatzen

2.000 metroko altuera duten mendi berdeen artean dauden harantxoak. Lleidako Pirinioko haranetan denbora pasatu ez den herriak daude. Mendiak muga naturalak izan dira eta herriek mendien esentzia eta ohitura gordentzen dute. 
Lleidako Pirinioa Lleidako probintziako iparraldean dago, Catalunyan. Hainbat eskualdek osatzen dute: Val d' Aran, Pallas Sobirá, Alto Ribagorça, Pallars Jussà, Alt Urgell, Solsories y Cendanya. Lleidako Pirinioan ere Parc Nacional d' Agüestortes i Estany d' Sant Maurici dago, Catalunyako parke nazional bakarra, eta Alt Pirineu parke naturala. Natura benetako egoera agertzen da. Ehunka ibilbide eta bide kilometro daude naturaren mirariak ikusi ahal izateko. Gizakia ez da hemendik apenas pasatu. Pirinio osoan galtzeko leku bat aukeratu behar badut, Vielha eta Val d' Aran izango zen.

Ribeira auzoa

Duero ibaiak Ribeira pintoreskaren koloreak islatzen ditu. Portoko hiriaren zonalderik zaharrena da, ibaiaren ertzean eraikia eta arrantzaleen etxe zaharrak ikusi daitezke bertan. Ez da beharrezkoa kaletxoetatik barneratzea hiriari ematen dion esentzia pekuliar hori nabaritzeko.

Arrabida zubitik Dom Luiz I zubira Ribeira auzo deigarria dago. Duero ibaiaren ertzean dagoen paseo interesgarria da, non aipanduta harlauzezko eraikin asko aurkitzen diren. Bizitza duen auzo koloretsua da, iragana eta etorkizunera begiratzen duena.