Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2016

Urte Berri On!

Urte Berri On! Ongietorri 2017!
Maleta zaharra blogetik urtezahar gaua eta urte berriari ongietorri zoriontsua opa dizuet!

Hilchenbacherako Maleta prestatzen: bidaia

Hilchenbach-i buruz hitz egiten badut gutxi batzuk jakingo dute zeri buruz ari naizen. Alemaniako herri hau deskribitzeko ipuin batean barneratzea bezala dela esan dezaket, denboran bidaia egitea eta ipotxak ateratzea itxoitea. Exagerazioa izan daiteke, baina ez da horrenbeste. Hilchenbach-ek denboran zehar zonaldeko xarma eta esentzia denboran zehar gordetzean jakin izan du; etxetxo txiki txuriak, fatxadan egurrezko estruktura ateratzen dela eta elurraz babesteko arbelezko teilatu beltzak. 
Elurra ez genuen izan, baina bai hotza. Zonalde hau abenduan bisitatzearen ondorioak. Termometroa ez zen 0 graduetatik igo bertan egondako azken egunak arte. Eta igo zenean 5-6 graduetara igotzeko izan zen. Gainera, hotzari goiz iluntzen zela gehitu behar genion. Arratsaldeko lauretan iluntzen hasten zen. Baina edozertara ohitzen zara, hare gehiago bidaia batean zaudenean.

Bost egun Alemanian

Hilchenbach Ipar Renania-Westfaliako herri bat da, Alemanian. Hamabi herritxoz osatuta dago eta 12.000 biztanle inguru ditu. Etxeak txuriak dira egurrezko estrukturarekin, arbelazko teilatu beltzak dituzte eta kale txikiek Gabonetako Ipuin batera eramaten zaitu. Gabonak modu berezian ospatzen dituzte eta kale eta etxeak argiekin eta apaingarriekin apaintzen dituzte. Gainera, Gabonetako azokak ospatzen dituzte ere.


Zorionak!

Maleta zaharra blogetik Gabon zoriontsuak opa dizuet!

Bilboko itsasadarra

Oraindik gogoratzen dut Bilbo beltza, zikina eta itsusia dela esaten zutenean. Horregatik, orain, hiri handi honi buruz hitz egiten denean, asko aldatu dela esaten da, haren eraberritzeari buruz hitz egiten da. Eraberritze horretan zerikusi handia izan du itsasadarrak. Itsasadarrak hiria bitan banatzen du. Itsasadarrak ere lana ematen zuen, Bilbo hain beltza bazen, itsasontzitegie eta fabrikengatik zen. Ezkerraldean zeuden lantegi hauek. Eta horietako asko gaur egun Bilbo erdialdea dena zeuden. Itsasadarraren ertzean pasealeku erraldoiak eraiki dituzte, baita Bilboko enblema bihurtu dena ere: Guggenheim museoa.

Itsasadarraren ertzean zeuden lantokien handien artean, agian, ezagunena Astilleros Euskalduna izan zen. Astillerose-ko langileen borroka 1980ko hamarkadan langileriaren borrokan sinboloa bihurtu zen. Gaur egun bertan egondakoaren oroitzapenerako Euskalduna Jauregia eraiki zuten. Bilboren eta bere itsasadarraren eraberritzearen beste enblema bat. 

Urgaineratzen den Dorrea: Mediano

Medianoko urtegia atentzioa deituko nahi balu bezala Asuncion elizaren dorrea urgaineratzen da. Dorrea ur azpian gertau ziren herriko hastanetatik berragertu nahi dela dirudi. Mediaonoko historia tristea da. Sobrarbeko herri hontako biztanleak dena utzi eta alde egin behar izan zuten ura oinetan zutela. Injustizia beteriko historia dorrea inoiz ez ahazten arduratzen dena. 

Medianoko urtegiaren historia luzea da, oso luzea. Geldiune askoren ondoren 1969 urtean Mediano herri zaharreko biztanleek haien etxeak utzi behar izan zituzten, haien ondasunak, eta, orokorrean, haien bizitzak, uraren azpian. Hiru egunez euria egin zuen. Gainera, eraiki berria zen presaren ateak itxitak zeuden. Herria urez bete zen eta pertsonek ahal izan zuten moduan ihes egin zuten ura etxeetan sartzen zenean. Dorrea da herri zahar horretatik geratzen den bakarra, Aragoiko urtegien historia tristearen lekuko. Zentzurik gabeko uretan ito zen beste herri bat. Urgaineratzen den dorrea nostalgia areagotzen du.