Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

Lanzarotera maleta prestatzen

Sumendien irlak ezin zuen goitizen hobeagorik izan. Lur lehorra, gorria, gogorra, arkaitzen artean bizitza egon daitekeenik gezurra dirudi. Baina badago. Horrela irudikatzen dut nik Marte, planeta gorria. Lanzaroteko errepide infinituetan gidatzen beste planeta batera bidaia egiten duzulako.
Atlantiar Ozeanoan greziarrek zorioneko irlak deitutakoak daude. Haien artean Kanariar irlak zeuden. Lanzarote zorioneko irla horietako bat da, lurazpiko magma kanpora ateratzean sortua. Hots, sumendiek sortua. Gran Canaria Autonomi Erkidegoaren irla bat da, eta Kanarietako hirugarren poblatuena. Jose Saramagoren bizitoki eta atseden tokia izan zen ere, nire idazle kutsunetariko bat. Eta Saramago ez da okertzen, beraz, bizitzeko Lanzarote aukeratu bazue bere lurra zela esanez, zerbaitengatik izango zen.

Nafarroako Tronua, Erriberriko Jauregia

Printzesa eta herensugeetako ipuinetakoa izan zitekeen, edo herensugeen amarena. Gaztelu bat ez den gaztelua. Tronu-Joko etxeetako edozeinetako egoitza izan liteke, baina egitan Erriberriko Jauregia Nafarroako Erregeen bizilekua izan zen, Gaztelako konkista izan arte. Gaur egun Nafarroako multzo historiko-artistiko garrantzitsuenetako bat da.

Garaiko jauregi handi eta luxuzkoena dela diote. Nafarroako Errege Carlos III. Prestuak eraiki zuen XIV. mendearen amaieran. Carlos III.-ak kulturagatik miresmena zuen eta jauregian luxuzko bizitza izatea gustatzen zitzaion. Horregatik, garaikok eraikin goraipatuena zan. Haren dinastia Frantzitik zetorren, eta Frantziar ukituak zituen Jauregiak. Jauregitik pasatzen ziren kronikalarien esanetan, gelak urrez eta luxuz betetak zeuden.

Krakow-era Maleta prestatzen

Krakow-eko sinbolo eta nortasun-ezaugarria herensugea da. Elezahar baten arabera, garai baten leku honetan bizi zen Lechitians tribuaren animaliak desagertzen hasi ziren. Arrazoia ibaitik gertu zegoen kobazulo batean bizi zen herensungea zen. Krak-ek, tribuaren buruzagiak, laguntza eskatu zuen eta herensugearekin bukatzen zuenak erreinuaren lurren erida izango zuela hitzeman zuen. Zapatari batek akatu zuen herensugearekin eta Krak-ek, Krakow-eko hiriko fundatzaileak, bere zorra bete zuen.
Krakow ikaragarria da eta haren bereizgarri nabarmena Merkatuko plaza. Egun bat nahikoa da Stare Miastoa ezagutzeko.

Cadiz, mendebaldeko hiri zaharrena

Puerta de tierra, hiriko alde zaharra inguratzen duen harresietako atea, edo, behintzat, haietatik gelditzen dena, alde zaharrera sartzeko atea da. Zilar-katilutxoa bezala ezagutzen da Cadiz, zonalde hau, batik bat. Izan ere, eguzkitako izpiek distira berezia dute hiri honetan, hare gehiago Atlantiar Ozeanoren uretan. Cadiz mendebaldeko hiri zaharrena da. Eta itsasoak zilarra dirudi. 

Cadizek mendebaldeko hiririk zaharrena izateko ohorea du, gainera, Europan hegoaldeen dagoen hiriburua da. Feniziarrek aurkitu zuten kokatzeko haitz hau. Atlantikoko ura basatiak badian lasaitzen dira. Horregatik pentsatu zuen zibilizazio zaharrak leku egokia izan litzatekeea hemen hiri bat egiteko. Harrezkero, Cadizeko harrietatik historia ateratzen da, hirian egon ziren zibilizazioek utzitako aztarnak arnasten baita.

Gipuzkoako txokoak

Gipuzkoan bisitatzeko lekuak


Bizkaiko txokoak

Bizkaian bisitatzeko lekuak

Arabako txokoak

Araban bisitatzeko lekuak

Afrika begien bistan

Kondairak dio Hercules, haren hamargarren lanean eta Eritrea uhartera iristeko asmoarekin -Cadizeko San Fernandotik hurbil kokatuta, Europa eta Afrikako lurrak bere eskuekin banatu zituela. Gizakiak ezagututako mundu amaierako sinbolo bezala bi aldeetan bi zutabe jarri zituen: Kalpe eta Abylo. Iparraldeko zutabea, Kalpe, Gibraltalgo Haitzean kokatu zuen. Abyloren kokapenaren inguruan hainbat teoria daude: batzuk diote Hacho Mendian jarri zuela, Ceutan, eta, beste batzuek, Marokoko Musa Mendian kokatzen dute. Itsasrtetik haratago ezer ez zegoen, munduko amaiera zen.

Elezaharraren arabera Herkulesek sortu zuen Itsastartea Gibraltarko itsasartea da gaur egun. Itsasarte honek bi kontinente banatzen ditu: Afrika eta Europa, eta bi ur elkartzen ditu: Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo Itsasoa. Itsasarteak 15 kilometro ditu. Tarifan, Itsasarteko Parke Nazionaleko Itsasarteko Begiratokitik elezaharrak aipatzen duen zutabeetako bat ikusi daiteke ia osotasunean: Musa Mendia.

Conil Hiribildua

Conil de la Frontera Cadiz kostaldeko herri bat da eta, ondorioz, arrantza eta itsas-tradizio handiarekin. Urtero jasotzen dituen milaka bisitariak izan arren, marinel-hiribilduen zaporea gordetzen jarraitzen du. Agian atentzio gehien deitzen duena da bere kaleetako eta hegoaldeko eguzkitatik pentsatutako bere eraikinetako zuritasuna da. 

Hirigintza andalusi, etxe zuriak eta bizitzaz betetako patio andaluziar itzelak. Bere kaleak estu, labirintiko, zuri eta, kasu batzuetan, loreez betetak dira. Conil de la Frontera ezagutzeko formarik onena bere kaleetan galtzea da eta, horrela, nabarmentzen diren lekuak aurkitzen joatea. Baita herri babesteko arkitektura ere. Conilek ustekabean harrapatu gintuen, ez genuen horrelakorik espero.

Eunate misteriotsua

Garesera iritsi aurretik, Nafarroako erdialdean, larre baten erdian bakarrik, Santa Maria Eunatekoa dago. Ermita soila, bakarra eta misterioz beteta. Donejakue Bideko eliza politenetarikoa dela diote, eta ez da gutxirako.

Bere izenaren jatorriaren misterioa, ehun ate, haren geometria enigmatikoa, eta erakinaren jatorriaren miesterioak direla eta, edozein eliza erromanikoarekin ezberdindu egiten ditu. Donejakue Bidean ez daude eliza asko planta oktogonalarekin: bi eliza, eta Jerusalemeko Santo Sepelcroa. Miragarri arkitektoniko hau monumentu nazionala izendatu zuten.

Ilunabarra Roche Itsasargiaren Kalatik

Lasaitasun osoko bost minutu. Askatasun eta deskonexio sentsazioa. Ez ziren bost minutu ere izan. Eguzkia pixkana-pixkanaka izkutatzen da, geldo, Atlantiko Ozeanoak sortzen duen zerumugan. Baina akto hori, aldi berean, oso azkarra da; begiak klisktasuz gero galdu dezakezu. Nire bizitzako bost minutu luze eta motzenak izan dira, naturarekin erabateko harremanetan. Momentu magikoa eta errepikaezina.

Herrira joateko errepideaz konfunditzea Cadizen ikusiko genuekeen lekurik politeneterikoa erakutsi zigun. Eskuinera joan beharrean, ezkerreruntz joan ginen, eta nahi gabe, Conileko kaian geunden. Eta hortik oso gertu, Roche urbenizazio exklusibora iritsi baino lehen, Roche itsasargia zegoen Roche lurumuturrean. Mendeak darama Ozeanoa bigilatzen. Lehen helburu militarrak zituen, eta, gaur egun, itsas-xedeak ditu.

#ehunetahogeitahamazazpi. Bizio

Bizio txar bar bihurtzen ari da duela bi hilabete inguru ezagutu nuenetik Lodosako taberna batean.

Gaiaz aldatuz. Gaur homofobia eta transfobiaren aurkako eguna da eta nire ahizpak gauza oso polit bat idatzi du, elkarbanatu behar dudana (gaztelaniaz): (...) No tengas miedo de querer, sea quien sea y sea como sea... No tengas miedo de ser quien eres por miedo al que dirán. Hablarán igual de ti. Por lo menos, dales motivos. 🌈

Holako gauza politak irakurri nahi izanez gero, jarraitu Facebookeko orri hau:Reflexión en reflexión.

Maiatzak 17. Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna.

#ehunetahogeitahamasei. Ardiak

Zeinen gustora bizi diren ardiak haien bizi sinpleekin.

Maiatzak 16. Argazki zaharra

#ehunetahogeitahamabost. Ume bat bezala

zapatila berriekin. Udaberri-uda denboraldirako zapatilak estrenatzen ditut.

Maiatzak 15. Ea zenbat irauten duten.

#ehunetahogeitahamalau. Igandea

Aste berri baten hasiera.

Maiatzak 14. Zenbait igandetan bazkaldu ondoren lorategira atera eta ardiak ikusten ditugu.

#ehunetahogeitamahiru. Etorkizuna

Horrela dago nire bizitza momentu honetan, gutxi gora behera.

Maiatzak 13. Herritik paseoa

#ehunetahogeitahamabi. Udaberria

Urbasa mendia berde dago. Berde esperantza izatea espero dut.

Maiatzak 12. Aldaketak

#ehunetahogeitahamaika. Asteburuaren atean

Ostirala: aste luzea izan da, eta, gainera, asteburua lanpetuta izango dut. Badakit egitan ez dela ostirala, baina nire lan jarduna osteguna arte denez, niretzako gaur ostirala da!

Maiatzak 11. Lau hilabete lanean.

#ehunetahogeitahamar. Grisa

Horrela egon da egun osoa; aspektu ia guztietan. Batzuetan ez dut gizakia ulertzen, nola egon daiteke horren gaiztakeria.

Maiatzak 10. Ekaitza dakartzaten hodei beltzak.

#ehunetahogeitabederatzi. Dantza

Eguna amaitzako: dantza

Maiatzak 9. Eta urtebetetze ospakizuna.


#ehunetahogeitazortzi. Basoa

Zuhaitzak paseoan; basoa N-1 errepidearen inguruan. Donostiara joateko errepide bakarra zenean trafiko etengabea zegoen, bai ibilgailu txikiak bai handiak ere. Gaur egun ia ez da trafiko gurpilduna pasatzen, baina Erkudengo ermitaraino doan paseo txiki eta atsegina egiteko balio du. 

Maiatzak 8. Atzoko argazkia, paseoan.

#ehunetahogeitazazpi. Iturria

N1 errepide zaharrean, paseoa ematen.

Maiatzak 7. Igande planak.

#ehunetahogeitasei. Argazki zaharra

Maiatzak 6. Larunbata

#ehunetahogeitabost. Ostirala

Serieak eta zinea (El Bar).

Argazki zaharra da, oporretakoa: Roche Itsasargiaren Kalatik ilunabarra.

Maiatzak 5. Bihar (igual) Alde Zaharreko Jaiak.

#ehunetahogeitalau. Hamahiru arrazoi

Thirteen reasons why seriea bitan ikusi ondoren, liburua irakurri behar nuen. Liburua jaso berri dut. Irakurtzen ari naizen bukatuko dut honekin hasteko.

Maiatzak 4. Oso frikia naiz.

Conilera Maleta prestatzen

Cadizeko kostaldeko herriei buruz hitz egiten dugunean txuria datorkit burura. Txuria eta kolore honek transmititzen duen purutasun eta bakea. Conil de la Frontera ez da salbuespena. Urtero milaka turista hartzen duen herri bat bada ere, arrantzaleen herritxoen xarma mantentzea jakin izan du. Hirigintza andalusiaren adierazle da: etxe txuriak teilatuan terrazak dutela, eta oso erraza galtzen zaitezkeen kale estu-estuak.
Eta zeinen polita den kale hauetatik galtzea eta herria ahalik eta gehien disfrutatzea. Conil de la Frontera Cadizko hiriburutik, Cadiz, 40 kilometrotara dago, gutxi gora behera, eta 21.900 herritar bizi dira bertan. Hondartzak dira lekuko erakargarrietako bat. Kostalde osotik banatzen dira hondartzak eta kalak. 14 kilometroko baino gehiagoko are txuria eta ur urdintxoa.

#ehunetahogeitahiru. Look aldaketa

Abdukzio extralurtarraren emaitza: look aldaketa.

Maiatzak 3. Atzoko argazkia

#ehunetahamabi. Extralurtarra

Ordu pare batetan extralurtarra izan naiz. Gero lurrara itzuli naiz lagun bati elkarrizketa egiteko, Zergatik liburua argitaratu duelako.

Maiatzak 2. Egun luzea gaurkoa

#ehunetahogeitabat. Maiatzaren Lehena

Gaur, Maiatzaren 1a, Langileen Eguna da. Baina, nik gaur larunbatean Dantzaren eguna izan zela gogoratzen dut. Izan ere, Dantzariman hilaren hasieran ospatu genuen, eta ahaztuta neukan. Beraz, Zorionak munduko langile eta dantzari guztiei.

Argazkia guaixe.eus-rena da.

Maiatzak 1. Eta bihar, lanera...

#ehunetahogei. Herria

Herriko txoko politetatik pasatzen...

Apirilak 30. ... urtebetetze bisita egiteko.

#ehunetahemeretzi. Erosketetan

Arratsalde pasa Iruñean amarekin, erosketak egiten.

Apirilak 29. Asteburu luzea


#ehunetahemezortzi. Album ilustratuak

Beste bi liburu ipuin eta liburu ilustratuen bildumarako: Mainamikirri eta Nemo kapitainaren azken bidaia. Bi liburuen idazlea Castillo Suarez, eta gaur elkarrizketatu dut. Lan honek askotan gauza on asko ditu.

Apirilak 28. Kazetari baten istorioak.

#ehunetahamazazpi. Post oporrak

Opor ondorengo astea: egina.

Lanetik bueltako paisaiak: Nafarroako erdialdea, Lizarraldea.

Apirilak 27. Ostiral zaporeko ostegunak.

#ehunetahamasei. Hondartzaren memoriak

Conileko hondartza. Hondarrara iristeko pasarela luze batzuetatik pasa behar da.

Apirilak 26. Argazki zaharra.

#ehunetahamabost. Cadiz

Oporretara itzuli nahi dut. Cadizera itzuli nahi dut. Eta haren paseoetatik ibili, haren biziz beteriko kaleetatik galdu.

Apirilak 25. Errutina

#ehunetahamalau. Maitagarri

😻 (erasotzeko prest dago).

Apirilak 24.

#ehunetahamahiru. Cadizeko ilunabarra

Indarra hartzeko begiratuko dudan argazkia oporren ondoren. Benetan bukatu dira?

Apirilak 23. Asteleheneko argazkia, oraindik paradisuan geundenean.

#ehunetahamabi. Gure etxetxoa

Gure oporretako "etxetxo"-an ilunbarra itxoiten. Lehenengo egunean ilunabarra ikustera joan ginen, baina beranduegi egin zitzaigun eta eguzkia oso goiz izkutatu zen. Hortaz, bigarren aldian dena oso ongi prestatu genuen.

Apirilak 22. Cadizera itzuli nahi dut.

#ehunetahamaika. Katutxoa

Oporretako argazkiak alde batera utziko ditut gaur, katu eder bat ikustea iruditu zait-eta.

Apirilak 21. Baratza eguna.

#ehunetahamar. Cadizeko zoru politak

Ustekabean aurkitzen dituzun zoru politak. Hau Mirador del Estrecho tabernan dago, Itsastartearen Parke Naturalean.

20 de Abril. Eta sandaliak... Hurrengo abisura arte gordeak daude jada.

#ehunetabederatzi. Agur, Cai.

Hurrengora arte. Ilunabarra ikusten.

Apirilak 19. Argazki zaharra.

#ehunetazortzi. Cai bidean

Conil Cai bidean dago, herriko dendatxo batek dioen bezala: Caminito de Cai. Conileko kaleetatik galdu gara, atezarrak eta andaluziar patioak ikusten.

Apirilak 18. Oporrak amaitzen ari dira.

#ehunetazazpi. Estrecho

Gibraltargo itsastartea eta Afrika, urrunean, begiratzen Gibraltargo Itsastartearen Parke Nazionalean.

Apirilak 17. Tarifan egun pasa.

#ehunetasei. Cadiz

Apirilak 16. Cadizeko hiriburura bisita, Cadiz.

Deskripzio gehiago behar duten argazkiak.


#ehunetabost. Cala del Aceite

Campingetik paseatzen Conileko Cala polit honetara iristen gara.

Apirilak 15. Hegoaldetik abentura hasten da.

#ehunetalau. Bidaia

Penintsula osoa goitik behera, iparraldetik hegoaldera, zeharkatzen pasatu dugu eguna.

Apirilak 14. Orain bai, Oporrak!

#ehunetahiru. Pazko egunetako txokolatea

Torrijak, pazkoko txokolatezko irudiak... dieta, zer dieta?

Amaren oparia; jateak pena ematen du.

Apirilaren 13. Egun bat!

#ehunetabi. Oporrak

Hamaika eguneko oporrak ofizialki mustuta gelditzen dira 🌵

Apirilak 12. Laster bagoaz! 🌴

#ehunetabat. It's my birthday!

Urtearen 101. eguna da gaur, egun polita urteak betetzeko, kuriosoa. Opariak eta sorpresak ♡ izan dira.

Gainera, zure urtebetetzea oporrak hartu aurretiko egunean denean... zer gehiago eskatu daiteke?

Apirilaren 11. Hogeitaguztiak ditut ja.