Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2017

Hilchenbach ezagutzen

Eguerdiro, ordu batetan gutxi gora behera, Marktplatzeko eraikin bateko kanpaintxoek abesti bat jotzen dute. Plaza zabalgune handi bat da eta etxeak ia berdinak dira. Etxe txikiak, gehienez hiru solairukoak, txuriak eta egur iluneko estruktura ikusten dela. Hilchenbacheko etxe hauetako asko XVII. mendekoak dira eta mendeetan zehar mantentzea lortu dute. Plazaren goikaldean, muino txiki batean, eliza protestantea dago. 

Ez da lehenengo aldia Hilchenbachez hitz egiten dudala. Gure egote lekua izan zen Alemaniara egin genuen bidaia, abenduan. Hilchenbach Ipar-Renania-Westfaliako estatu federalean dago Siegerland barrutian. Hilchenbach hamabi herriz edo barrutiz osatuta dago, eta guztira 16.000 biztanle inguru ditu: Allenbach, Dohlbruch, Grund, Hadm, Helberhausen, Lutzel, Müsen, Obendorf, Oechechausen, Ruckersfeld, Vormufld eta Alf Hilchenbach edo Hilchenbacheko herri zaharra. Herri hauen batasuna 1969 egin zen eta sinbolo bezala Marktplatzean hamabi txorrota dituen iturri bat dago. Haue…

Gazteluen artean Siegenen

Kondeen, printzipe eta printzesen eta Gaztelu eta elizen jabetasunagatik familiaren arteko borroken istoriak. Bonbek txikitutako hiri bat eta ondoren berreraikia. Hiri industriala eta meatzaria, zonaldeko ekonomi motorra. Hemen eskola flamenkaren artista ospetsuenetariko bat jaio zen, nahiz eta Amberes eta Colonia hiriek ohorea kendu nahi zioten. Siegen Sieg ibaiaren izena hartzen du, hiria zeharkatzen baitu.

Siegen Ipar-Renania-Westfaliako hegoaldean dago, Arnsbergo euskaldean, Alemanian. 100.000 bat biztanle ditu. Gaur egun unibertsitate-hiri garrantzitsua delako da ospetsu, urtero hamar mila baino ikasle gehiago hartzen ditu. Baina Siegeneko historia zaharragoa da.

Weihnachtsmarkt

Düsseldorfeko Marktplatzan sarztea izan zen eta dena argitzen zuten argiak ikustea, egurrezko etxetxoak artisautza eta etxeko janariz beteak, gabonetako musika, anbientea, hainbeste ezin zela urrats bat aurre egin, eta gabonekiko sentimendu handi bat sartu zitzaidan. Dena hain polita zen, hain izugarria eta horren esperientzia berria ez nekiela ere zer egin. Ez nuen amaitzea nahi.

Aurretik bagenekien. Alemaniak abenduan zerbait polita badu, Gabonetako Azokak edo Weihnachtsmarkt-ak dira horiek. Hotzari aurre egiteko zerbait egon behar zen. Izan ere, hiri txiki hauetako kaleetan hotza desagertzen da, ez dakit ardo beroagatik, pontxeagatik edo bertatik ibiltzen den jendearengatik den. Baina egia da Azoka hauetan sartzen zarenean Gabonetako herrixkan sartzea bezala dela. Ume garaira itzultzen zara eta bost zentzumenekin disfrutatzeaz bakarrik arduratu behar zara.

Hilchenbacherako maleta prestatzen: bidai gida

Hilchenbach Ipar Renania-Westfaliako herri bat da, Alemanian. Siegen Wittgeisen barrutiaren barnean dago eta, aldi berean, beste hamabi barrutiz edo auzoz osatuta dago. Hamabi barruti hauen sinboloa herriko Martkplatzen dagoen hamabi txorreten iturria da. 
Bidaiaren alde txarra egin zigun hotza izan zen. Ez zen oso normala horren hotza egitea, izan ere, bi aste jarraian termometroa ez zen 0 gradutik igo. Eta horietako aste batean han egon ginen. Hotzak bisitak eragozten zituen kalean egotea eta leku berrian ezagutzeko gogoak handiak ziren arren, ez zen kalean egon bi ordu baino gehiagoz.