Saltatu eta joan eduki nagusira

Weihnachtsmarkt

Düsseldorfeko Marktplatzan sarztea izan zen eta dena argitzen zuten argiak ikustea, egurrezko etxetxoak artisautza eta etxeko janariz beteak, gabonetako musika, anbientea, hainbeste ezin zela urrats bat aurre egin, eta gabonekiko sentimendu handi bat sartu zitzaidan. Dena hain polita zen, hain izugarria eta horren esperientzia berria ez nekiela ere zer egin. Ez nuen amaitzea nahi.


Coloniako Gabonetako Merkatuaren sarrera
2016-12-06

Aurretik bagenekien. Alemaniak abenduan zerbait polita badu, Gabonetako Azokak edo Weihnachtsmarkt-ak dira horiek. Hotzari aurre egiteko zerbait egon behar zen. Izan ere, hiri txiki hauetako kaleetan hotza desagertzen da, ez dakit ardo beroagatik, pontxeagatik edo bertatik ibiltzen den jendearengatik den. Baina egia da Azoka hauetan sartzen zarenean Gabonetako herrixkan sartzea bezala dela. Ume garaira itzultzen zara eta bost zentzumenekin disfrutatzeaz bakarrik arduratu behar zara.

Barraka Düsseldorfeko Gabonetako Azokan
2016-12-04

Weihnachtsmarkt-ak edo Gabonetako Azokak Alemaniako tradizio oso zahar bat da. Erdi Arotik ospatzen dira eta jatorria neguan ospatzen ziren feria eta azoketan dago. Azoka hauek jendea hotzatik babesteko asmoz ospatzen ziren eta XIV. mendean artisauei, jostailu egileei, tejedoreei eta goxogileei postuak jartzea utzi zitzaien. Horrela, jendeak umeei Gabonetan oparitzeko gauzak erosi zezaketen. Ordutik, Alemaniako hirietan atmosfera berezi bat hedatzen da.

Guztira 150 azoka baino gehiago ospatzen dira Alemanian. Gehienak hirietako plaza edo leku irekietan ospatzen dira, nahiz eta herrietan ere azoka txikiak ospatzen dira, baina asteburuetakoak izaten dira. Gabonetako apaingarriek atentzioa deitzen dute. Egurrezko etxetxoak oso ongi apainduta daude, izei adarrekin eta argiek dena hartzen dute. Etxola hauetan mota guztietako eskulanak eta artisautza saltzen dute, gehiena gabonekin zerikusia dutenak.

Artisautza Düsseldorfeko Gabonetako Azokako postu batean
2016-12-04

Gabonetako Azokak Gabon hiri txikitxoak dira non, artisautza piezak ikusi eta erosi ez ezik, jan eta edan egin daiteke ere. Azokan sartuz gero, ateratzea kostatuko zaizu. Janari postu hauetan alemaniako edo eskualde bakoitzeko janari tradizionala jan daiteke: txanpiak, haragia, patata tortak sagar purearekin eta, nola ez, saltxitxa. Gabonetako gailetak daude, baita goxoki mota asko ere. Edateko eta beroan sartzeko, hala esaten dute behintzat,Glühwein, Feuerzangenbowlea, tea ronarekin edo garagardoa.

Gure anfitrioiak Gabonetako Azokena kontatu zigunean sentimendu kontraesankorrak izan nituen. Alde batetik , ilusio handia egin zidan alemaniako tradiziozko feria hauek ezagutzea, baina beste aldetik gabonetako hiritxo txiki horietan pentsatzen nuenean argiz beteta, gabonetako apainketak, gabonetako abestiak... Ez dakit ilusi handia egiten zidan. Dena den, pentsatzen nuen ez zela hainbesterako izango.

Düsseldorfera iritsi ginenean Alemanian ilunduta zegoen dagoeneko. Gure anfitrioia iritsi orduko aireportuan itxoiten zegoen hirigunera joateko asmoz. Zorte bat da bertan bizi duen norbaitekin egotea, izan ere, lekua primeran ezagutzen du eta gida bezala aritzen da. Zentrura bidean pixkanaka ikusten joan ginen Düsseldorfek eman behar ziguna, izan ere, noria handi bat gure begiradaren erdian jarri zen. Gero Azokan sartu ginen eta oso harrituta nengoen, ezin nuen erreakzionatu.

Düsseldorfeko noria Rhineko riberatik

Düsseldorfeko azokako postua. Ez da  💕
2016-12-04

Nahigabe irribarrea ateratzen zitzaidan. Hainbeste jende elkarrekin eta leku txiki batean ikusi arren, inguruan zegoen guztia oso polita zen, oso alaitsua, eta irribarre baino ezin nuen egin. Hainbeste argi, hainbeste anbiete, hainbeste dibertimendua, hainbeste janaria... Amets bat bezalakoa zen. Une horretatik gabonetako izpiritua sartu zitzaidan, aspaldi sentitzen ez nuen sentsazioa.

Nire akats handiena: ez nuen kamara hartu! Baina argazkia txarra bada ere, Düsseldorfeko anbientea ikusten da...
2016-12-04

Düsseldorfeko Gabonetako Azoka Heinrich-Heine-Platzatik Udaletxe plazara edo Marktplatzarahedatzen da eta Kongsalle kale ospetsua inguratzen du. 250 etxola edo postuez osatuta dago, sei azoka ezberdinetan.

Düsseldorfeko udaletxea argistuta, izeia eta azokako postuak

Königsalle kale ondoko azoka
2016-12-04

Gauean azoka hauek haien une gorenean daude, izan ere, momentu horretan pizten dira argiak eta jendea lanetik ateratzen da eta azokara joaten dira etxetxo-tabernetan zerbait hartzera. Siegen Hilchenbachetik gertuen dagoen hiri handi xamar da eta horregatik bi aldiz bisitatu genuen hango azoka: lehenengoa hiria bisitatzera joan ginenean eta bigarrena azokara zerbait hartzera joan ginenean.

Siegeneko Gabonetako Azoka
2016-12-05

Düsseldorfekin alderatuta Siegeneko Azoka askoz txikiagoa da baina hiritik hedatzen da ere. Txoko ezberdinetan gabonetako produktuen edota oparietarako postuak aurkitzen dira. Etxola-tabernak handiagoak dira eta argi ikusten dira bertan sartu daitekelako eta horrela hotzatik hobe babestu. Dena dela, ez diote hotzari asko erreparatzen, jendea taberna hauetako terrazetan egoten da Glülwein edo ardo beroa taza eskuetan dutela. Hortaz, trukoa dago, terraza hauetan berogailuak egoten baitira.


Siegeneko Gabonetako Azoka
2016-12-05

Siegeneko Gabonetako Azokan azoka hauetan hartzen den pontxe tipikoa hartu genuen, okertzen ez banaiz, Feuerzangenbowle deitutakoa. Pontxe hau beroa hartzen da eta oso goxoa da baina alkohola asko nabaritzen da. Bainilazko batido bat alkohol fuerte batekin gogoratzen zidan. Ez zegoen txarra, baina pixka bat edadnda nabaritzen zenuen alkohola bururaino zuzenean joaten zela. Gainera, natarekin eskatu daiteke ere. Bonba bat izan behar da hori. Edan genuen nire bikotekideak eta biok, eta garagardo bat. 'Umeentzako' eskatzeko aukera dago ere, hau da, alkoholik gabekoa.


Bebiendo Feuerzangenbowle en el Mercado de Siegen
2016-12-07

Ardoa ez genuen frogatu. Azoka hauetan dagoen ardo usainarekin bakarrik atzera botatzen zigun. Garagardoa nahiago dugu, eta, gainera, pontxea frogatu genuenez, nahikoa iruditu zitzaigun. Ardoa edota pontxea edan ondoren taza etxera eramateko aukera dago edo itzuli daiteke. Holako espezialitate bat eskatzen duzunean, ontzia ordaintzen duzu, beraz, itzuliz gero edalontziagatik ordaindutakoa berreskuratzen duzu, 2 edo 3 euro. Tazak souvenir edo oroigarri polita izan daitezke. Gehien bat opari bat bada.

Weihnachtsmarkt an Kölmer Dom izan zen bisitatu genuen hirugarren Gabonetako Azoka, hau da, Kölneko Katedralaren beheko Gabonetako Azoka. Coloniara joan ginenean derrigorrezkoa zen Katedraleko plazako Gabonetako Azokan sartzea. Sarrera handiak gabonetako apaingarriekin eta argiekin aditzera ematen dizu beste mundu batean sartuko zarela. Azoka hauetan galtzea erraza da. Kale guztiak berdinak dira, etxolak berdinak dira eta, gainera, hauetako batzuetan objektu ia berdinak saltzen dituzte. Eta jende asko dago. Lau sarrera daude: nagusia edo Domportal, Roncalliportal, Altstadportal eta baita Erromatar-Germaniar museoko aldetik sartu daiteke ere.

Domportar sarrera  Weihnachtsmarkt an Kölmer Dom-era


Weihnachtsmarkt an Kölmer Dom
2016-12-06

Coloniako Gabonetako Azoka ezaguneterikoa eta bisitatuenetarikoa da. Katedral gotikoari esker politenetarikoa da ere. Dena dela, ez da hirian dagoen azoka bakarra; guztira zazpi dira hirian zehar banatzen diren azokak. Baina plaza honetan bakarrik 150 postu daude izei erraldoi baten inguruan eta argitxoen argipean.

Roncalliportal sarrera Weihnachtsmarkt an Kölmer Dom

Gabonetako beste Azoka txiki bat Katedralaren ondoan

Belena Katedralaren Gabonetako Azokaren gertu
2016-12-06

Coloniako merkatu honetan patata tortak frogatu genituen. Patata purezko torta frijitu batzuk dira, eta egia esan gozoak zeuden baina asko betetzen zuten. Sagar purearekin eskatu daiteke ere. Hiru euroko prezioa zuten, hiru torta. Behin azokan sartzen zarenean, ez dakizu noiz aterako zaren eta horregatik bertan eguna pasatzeko beharrezkoa dago: janaria, edaria, postreak, goxokiak... Gainera, azoka honetan ere kontzertuak ematen dituzte. Ekimen egitarau han di bat dute azarotik azoka irekitzen dutenetik abenduan ixten duten arte.


Patata torta
2016-12-06

Plano del mercado de Colonia

Asko errepikatzen naiz baina azoka hauetan irribarre egiten nuen etengabe. Bertan usaintzen zen gabonetako anbiente eta sentimenduak barruraino sartu zitzaidan, hare gehiago, Gabonak amaitu izana pena ematen dit. Behin eta berriz entzuten ziren gabonetako abestiak entzuten nituen eta guzti; bueno, ez zen hainbesterako. Eta hori Coloniako azoka egunez ezagutu genuela. Gauez benetan magikoa izan behar da.


Weihnachtsmarkt an Kölmer Dom
2016-12-06

Ezin izan genuen Hilchenbacheko Gabonetako Azokaz disfrutatu justu itzultzen ginen asteburu horretan ospatzen zelako. Baina azoka asteburu bakar batean ospatzen zen arren, Gabonak laster zirela kaleko edozein txokotan ikusi zezakeen. Alemanian Gabonak modu berezian bizi dituzte. Dena apaintzen atmofera bakarra sortuz. Kale guztiak, etxeak, dendak, tabernak... dena, apainduta dago. Magikoa da.

Hilchenbach gabonetako argiekin argituta
2016-12-05

Hilchenbacheko Gabonetako Azoka prestatzen, asteburu horretan ospatu behar zen
2016-12-08

Kindelsbergko tabernako gabonetako apaingarria
2016-12-06

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.