Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2017

Kindelsbergturn

Siegerlandeko garagardo ezagun eta kontsumituetariko bat Krombacher da. Izenak dioen bezala Krombach herrian ekoizten da. Garagardoaren etiketan, logoan, irudi sinboliko bat agertzen da: bide bat pinuen artean dagoen dorre batean bukatzen dena. Dorre hori Kindelsbergturn da: Kinelsberg mendiko dorrea.

Aurten Kindelsberg Dorreak 110 urte beteko ditu. Kindelsberg mendia, dorrea dagoen tokia, Kreuztal udalerrian dago, Siegerlanden, Ipar Renanian-Westfalian (Alemania). Kreuztal hamabi herriz edo barrutiz osatuta dago, Krendenbach, Kreuztal, Krombach eta Oberhess, besteak beste.

Zazpi Kaleak

Bilboko lekurik gogokoenetarikoa zen. Hemen gelditzea gustatzen zitzaidan eta bat, bi, hiru, lau... zazpi arte. Bilboko Zazpi Kaleak. Bidegurutze honetan nire 'ibilaldiak' hasten ziren, bizi eta anbiente berezia duten kale hautan barrena. Kalean gora, kalean behera; Somera, Artekale, Dendarikale, Belostikale, Harategi Zahar, Barrenkale eta Barrenkale Barrena. Horrela ezagutu nuen Bilboko Alde Zaharra.

Kale hauetatik berriz ibiltzea, urte batzuren buruan, oso polita izan zen. Ezer aldatu ez balitz bezala, baina, aldi berea, dena ezberdina zen. Kale berdinetatik ibili ginen, ia banan banan, eta ibaietzeraino joan ginen Ribera Azoka dagoen tokira. Zazpi Kaleak ez da beste Alde Zahar bat. Xarma berezia da, deskribitzeko zaila den xarma; oso 'bilbotarra' den esentzia dauka.