Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March, 2017

#laurogeitahamar. Korrika Txikia Lodosan

Korrika Goi Erribera eta Erribera zeharkatzen ari da gaur. Lodosan goizean Korrika Txikia ospatu dugu, eta arratsaldean Korrika pasa da. Une politak eta hunkigarriak Nafarroa osoan euskara aldarrikatzen.

Martxoak 31. Hilabetea bukatzeko modu polita. Lan honek ematen dituen gauza politak.

#laurogeitabederatzi. Egun librea

Lana egin behar ez dudanean lan egiten dudan egun horietako bat da bihar.

Martxoak 30. Gaur Korrika Otxandion haste da eta bihar arratsaldean Lodosatik pasako da. Goizean Korrika Txikia ospatuko dugu.

#laurogeitazortzi. Errepidean

Egunaren zati handi bat errepidean pasatzen dut. Errepide lodosarriak deitzen diet, eta, minimoki bada ere, Estatu Batuetako errepide luzeen antza ikusten diet. Oraindik esatzeko plazerra izan ez dudan horiek, hain zuzen.

Martxoak 29. Irakasle interina baten istorioak. Egunero 200 km baino gehiago.

#laurogeitazazpi. Paisaiak

Bidaiko paisaiak.

Martxoak 28. Udaberriak berdea ekarri du.

#laurogeitasei. Ordu aldaketa

Ordu aldaketak gauza onak ditu ere, argia beranduago joaten da, eguna luzeagoa da.

Martxoak 27. Argazki zaharra.

#laurogeitabost. Bazkari familiarra

Urtero bezala data hauetan Urtebetetze, bikoitza, bazkari familiarra izan dugu.

Martxoak 26. Eta urte askotarako.

#laurogeitahiru. Elurra martxoan

Elurra egin du! Ez asko, baina bai nahikoa teilatuak zuritzeko.

Martxoak 25. Ez zen arraroa izango gauden data gaudelako; dagoeneko udaberrian sartuta.

#laurogeitahiru. Udaberri irregularra

Dirudienez udaberri irregularra izango dugu, eguraldiari dagokionez.

Martxoak 24. Gaur relax eguna izan da.

#laurogeitabi. Egun berezia

Martxoak 23. Egun berezia familian amonaren urtebetetzea delako. Eta bere bizitzan trenak leku garrantzitsua izan duenez, argazki ezin hobea da trenbidea. Astebururantz eramaten gaituen trenbidea, gainera.

#laurogeitabat. Udaberria

Argi dago ez dela udaberri irudi tipikoena, non eguzki izpiak ikusten diren. Baina udaberria ere bada hau, euria eta ezegonkortasuna. Dena dela, uste dut oraingoan pixka bat pasatu dela.

Martxoak 22. Ez dugu udaberria oso argi ikusten.

#laurogei. Eta udaberria?

Atzo udaberria hasi zen baino ez genuke esango eguraldia begiratzen badugu. Oso eguraldi txarra.

Martxoak 21. Argazkia atzokoa da, goizean eguraldi ona egin zuen baina gero lainotu zen eta... horrela gaur arte.

#hirurogeitahemeretzi. Kazetari 'freelance' baten istorioak

Gaur eguna librea neukan eta aspertuko nintzela pentsatuta... lana egin dut.

Kazetari 'freelance' baten istorioak, gaur, Izurdiagan.

Martxoak 20. Zubia 'ospatzeko' modu polita.

Memoriaren Parkea

Sartaguda herria, Nafarroan, 'alargunen herria' bezala ezagutzen da. Izengoiti triste bat 1936ko kolpe militarraren eta ondorengo Espainiako Gerraren errepresio latzaren ondorioz jaso zuena. Nafarroan ez zen froten edo batailarik izan, baina heriotza hasko egon ziren. Erahilak askatasunean eta errepublikan sinesteagatik izan ziren. Nafarroa 3.000 baino gehiago fusilatu dira, gehienak gizonak. Urte luzez, laurogei bat, erahilketa hauek isildutak izan dira. Senide bat galtzearen tristeziari, gainera, haren gorpuaren norakoa ez jakitea gehitu behar zaio; izan ere, fusilatutako gorpu horiek simetan botatzen zituzten, fosa komunetan ehortzen zitzuten, bide ertzeetan...

Izenik gabe, gogoratuak izateko eskubidea kenduta, memoria kolektiboan leku bat gabe. Hamarkadaz senideek ezin izan dituzte zauriak itxi, ezin izan dute doluarekin amaitu, hildakoei negar egiteko leku bat ez dutelako izan ere. Baina isiltasun urte askoren ondoren Nafarroako Fusilatu eta Desagertutako Senideen Elkart…

#hirurogeitahemezortzi. Udaberri irudia

Gero lainotu da, baina oso eguraldi ona egin du.

Martxoak 19. Bihar udaberria hasiko da.

Titaniozko erraldoia, Guggenheim

Iritsi zenetik Bilbo aldatu zen. Hiri industriala, itsusia eta beltza, garai horretan ezagutu zutenen hitzetan, hiri berri, modernoa eta burgestuan bihurtu zen, mundura zabalik eta bisitariak eta turistak hartzeko prest. Bilboko Guggenhein museoa hiri berriaren sinboloa bihurtu zen.

Eta, izan behar zen bezala, enblema bihurtutako Guggenheim museoa, hiriko beste sinbolo baten ertzean dago: itsasadarra. Elkarrekin hiriko irudi politinetarikoa osatzen dute. Lekua ez zen zortera erabaki: begiratzen tokitik begiratzen dela, Guggenheim museoa ikusiko da. Frak O. Gehry arkitektoaren obra da, eta berez artelan bat da.