Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2017

#ehunetahogei. Herria

Herriko txoko politetatik pasatzen...

Apirilak 30. ... urtebetetze bisita egiteko.

#ehunetahemeretzi. Erosketetan

Arratsalde pasa Iruñean amarekin, erosketak egiten.

Apirilak 29. Asteburu luzea


#ehunetahemezortzi. Album ilustratuak

Beste bi liburu ipuin eta liburu ilustratuen bildumarako: Mainamikirri eta Nemo kapitainaren azken bidaia. Bi liburuen idazlea Castillo Suarez, eta gaur elkarrizketatu dut. Lan honek askotan gauza on asko ditu.

Apirilak 28. Kazetari baten istorioak.

#ehunetahamazazpi. Post oporrak

Opor ondorengo astea: egina.

Lanetik bueltako paisaiak: Nafarroako erdialdea, Lizarraldea.

Apirilak 27. Ostiral zaporeko ostegunak.

#ehunetahamasei. Hondartzaren memoriak

Conileko hondartza. Hondarrara iristeko pasarela luze batzuetatik pasa behar da.

Apirilak 26. Argazki zaharra.

#ehunetahamabost. Cadiz

Oporretara itzuli nahi dut. Cadizera itzuli nahi dut. Eta haren paseoetatik ibili, haren biziz beteriko kaleetatik galdu.

Apirilak 25. Errutina

#ehunetahamalau. Maitagarri

😻 (erasotzeko prest dago).

Apirilak 24.

#ehunetahamahiru. Cadizeko ilunabarra

Indarra hartzeko begiratuko dudan argazkia oporren ondoren. Benetan bukatu dira?

Apirilak 23. Asteleheneko argazkia, oraindik paradisuan geundenean.

#ehunetahamabi. Gure etxetxoa

Gure oporretako "etxetxo"-an ilunbarra itxoiten. Lehenengo egunean ilunabarra ikustera joan ginen, baina beranduegi egin zitzaigun eta eguzkia oso goiz izkutatu zen. Hortaz, bigarren aldian dena oso ongi prestatu genuen.

Apirilak 22. Cadizera itzuli nahi dut.

#ehunetahamaika. Katutxoa

Oporretako argazkiak alde batera utziko ditut gaur, katu eder bat ikustea iruditu zait-eta.

Apirilak 21. Baratza eguna.

#ehunetahamar. Cadizeko zoru politak

Ustekabean aurkitzen dituzun zoru politak. Hau Mirador del Estrecho tabernan dago, Itsastartearen Parke Naturalean.

20 de Abril. Eta sandaliak... Hurrengo abisura arte gordeak daude jada.

#ehunetabederatzi. Agur, Cai.

Hurrengora arte. Ilunabarra ikusten.

Apirilak 19. Argazki zaharra.

#ehunetazortzi. Cai bidean

Conil Cai bidean dago, herriko dendatxo batek dioen bezala: Caminito de Cai. Conileko kaleetatik galdu gara, atezarrak eta andaluziar patioak ikusten.

Apirilak 18. Oporrak amaitzen ari dira.

#ehunetazazpi. Estrecho

Gibraltargo itsastartea eta Afrika, urrunean, begiratzen Gibraltargo Itsastartearen Parke Nazionalean.

Apirilak 17. Tarifan egun pasa.

#ehunetasei. Cadiz

Apirilak 16. Cadizeko hiriburura bisita, Cadiz.

Deskripzio gehiago behar duten argazkiak.


#ehunetabost. Cala del Aceite

Campingetik paseatzen Conileko Cala polit honetara iristen gara.

Apirilak 15. Hegoaldetik abentura hasten da.

#ehunetalau. Bidaia

Penintsula osoa goitik behera, iparraldetik hegoaldera, zeharkatzen pasatu dugu eguna.

Apirilak 14. Orain bai, Oporrak!

#ehunetahiru. Pazko egunetako txokolatea

Torrijak, pazkoko txokolatezko irudiak... dieta, zer dieta?

Amaren oparia; jateak pena ematen du.

Apirilaren 13. Egun bat!

#ehunetabi. Oporrak

Hamaika eguneko oporrak ofizialki mustuta gelditzen dira 🌵

Apirilak 12. Laster bagoaz! 🌴

#ehunetabat. It's my birthday!

Urtearen 101. eguna da gaur, egun polita urteak betetzeko, kuriosoa. Opariak eta sorpresak ♡ izan dira.

Gainera, zure urtebetetzea oporrak hartu aurretiko egunean denean... zer gehiago eskatu daiteke?

Apirilaren 11. Hogeitaguztiak ditut ja.

#ehun. Erkuden

Erkuden Erkuden (ermita)-n. Erkuden ber bi. 28 urte bete nitueneko eguneko argazkia, hogeitaguztiak beteko ditudan aurreko egunean.

Apirilak 10. Urteko ehungarren eguna.

#laurogeitahemeretzi. Korrika amaitu da

Korrika Lodosatik pasa eta Korrika Txikia ospatu genuen eguneko argazkia. Ibaialde Ikastolak antolatuta, institutko euskara ikasleek eta eskolako haurrek parte hartu genuen. Lasterketaren bigarren egunean ospatu genuen gure jai txikia.

Apirilak 9. Gaur Iruñean amaitu da Korrika.

#laurogeitahamazortzi. Laberitoan

Edozein leku abenturak bizitzeko egokiak izan daiteke, leku normalean bada ere. Pisu bateko ganbara, kasu, laberinto bat bailiran galdutak.

Apirilak 8. Larunbata ezberdinak.

#laurogeitahamazazpi. Zinema

Zinema gaua amarekin. Elizondo bisitatzeko gogo izugarriak sartu zaizkit 'El Guardian invisible' pelikula ikusi ondoren. Dolores Redondo trilogiaren lehenengo nobelan oinarrituta dago eta Baztanen gertatzen dira bertan kontatzen diren istorioak, Elizondon, hain zuzen ere. Nafarroako zonalderik politenetarikoa da, politena dela ez esateagatik.

Apirilak 7. Zinema ostiralak, gero eta ohikoagoak.

#laurogeitahamasei. Marrubiak

Straberry fields foreber. Ez zait fruta gustatzen. Jaten dudan bakarra, batidoan, marrubia da.

Apirilak 6. Horregatik ere da hain polita udaberria.

#laurogeitahamabost. Egun luzea

Egun luzea Lodosan.

Apirilak 5. Irakasle baten istorioak eta bilera amaigabeak.

#laurogeitahamalau. Bi herri arratsalde batean

Sakanako bi herri bistatu ditut gaur bi elkarrizketa oso ezberdin egiteko. Bueno, egia esan, herri eta erdian egon naiz: lehenengo Etxarri-Arantzeko industri gunean egon naiz eta, gero, Lakuntzan.

Apirilak 4. Kazetari freelance baten istorioak.

#laurogeitahamairu. Dantzaren eguna

Datorren apirilaren 29 Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta gure koreografa eta dantza irakaslea Irantzuk eguna aurreratu du eta gaur ospatu dugu. Dantzarimak erritmo afrikarrak dantzatuz ospatu dugu.

Argazkia Fernando Morenorena da, beti bezala, primerakoa.

Apirilak 2. Dantza egitea beti ona da, urteko edozein eguna dela ere.

#laurogeitahamabi. Dantza aurretik

Lasaitasuna dantza egin aurretik. Behintzat, ez du euririk egin.

Apirilak 2. Ia igandero hemendik pasatzen naiz. Eta fondo polita iruditzen zait, gainera, eguzkia ere argazkirako jarri dela dirudi.

#laurogeitahamaika. Korrika Lodosan

Atzo arratsaldean Korrika Lodosatik pasa zen eta dena prest zuten.

Apirilak 1. Hilabetea bukatzeko modu polita. Gaur beste bat hasten dugu, oso berezia niretzako.