Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2017

Ilunabarra Roche Itsasargiaren Kalatik

Lasaitasun osoko bost minutu. Askatasun eta deskonexio sentsazioa. Ez ziren bost minutu ere izan. Eguzkia pixkana-pixkanaka izkutatzen da, geldo, Atlantiko Ozeanoak sortzen duen zerumugan. Baina akto hori, aldi berean, oso azkarra da; begiak klisktasuz gero galdu dezakezu. Nire bizitzako bost minutu luze eta motzenak izan dira, naturarekin erabateko harremanetan. Momentu magikoa eta errepikaezina.

Herrira joateko errepideaz konfunditzea Cadizen ikusiko genuekeen lekurik politeneterikoa erakutsi zigun. Eskuinera joan beharrean, ezkerreruntz joan ginen, eta nahi gabe, Conileko kaian geunden. Eta hortik oso gertu, Roche urbenizazio exklusibora iritsi baino lehen, Roche itsasargia zegoen Roche lurumuturrean. Mendeak darama Ozeanoa bigilatzen. Lehen helburu militarrak zituen, eta, gaur egun, itsas-xedeak ditu.

#ehunetahogeitahamazazpi. Bizio

Bizio txar bar bihurtzen ari da duela bi hilabete inguru ezagutu nuenetik Lodosako taberna batean.

Gaiaz aldatuz. Gaur homofobia eta transfobiaren aurkako eguna da eta nire ahizpak gauza oso polit bat idatzi du, elkarbanatu behar dudana (gaztelaniaz): (...) No tengas miedo de querer, sea quien sea y sea como sea... No tengas miedo de ser quien eres por miedo al que dirán. Hablarán igual de ti. Por lo menos, dales motivos. 🌈

Holako gauza politak irakurri nahi izanez gero, jarraitu Facebookeko orri hau:Reflexión en reflexión.

Maiatzak 17. Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna.

#ehunetahogeitahamasei. Ardiak

Zeinen gustora bizi diren ardiak haien bizi sinpleekin.

Maiatzak 16. Argazki zaharra

#ehunetahogeitahamabost. Ume bat bezala

zapatila berriekin. Udaberri-uda denboraldirako zapatilak estrenatzen ditut.

Maiatzak 15. Ea zenbat irauten duten.

#ehunetahogeitahamalau. Igandea

Aste berri baten hasiera.

Maiatzak 14. Zenbait igandetan bazkaldu ondoren lorategira atera eta ardiak ikusten ditugu.

#ehunetahogeitamahiru. Etorkizuna

Horrela dago nire bizitza momentu honetan, gutxi gora behera.

Maiatzak 13. Herritik paseoa

#ehunetahogeitahamabi. Udaberria

Urbasa mendia berde dago. Berde esperantza izatea espero dut.

Maiatzak 12. Aldaketak

#ehunetahogeitahamaika. Asteburuaren atean

Ostirala: aste luzea izan da, eta, gainera, asteburua lanpetuta izango dut. Badakit egitan ez dela ostirala, baina nire lan jarduna osteguna arte denez, niretzako gaur ostirala da!

Maiatzak 11. Lau hilabete lanean.

#ehunetahogeitahamar. Grisa

Horrela egon da egun osoa; aspektu ia guztietan. Batzuetan ez dut gizakia ulertzen, nola egon daiteke horren gaiztakeria.

Maiatzak 10. Ekaitza dakartzaten hodei beltzak.

#ehunetahogeitabederatzi. Dantza

Eguna amaitzako: dantza

Maiatzak 9. Eta urtebetetze ospakizuna.


#ehunetahogeitazortzi. Basoa

Zuhaitzak paseoan; basoa N-1 errepidearen inguruan. Donostiara joateko errepide bakarra zenean trafiko etengabea zegoen, bai ibilgailu txikiak bai handiak ere. Gaur egun ia ez da trafiko gurpilduna pasatzen, baina Erkudengo ermitaraino doan paseo txiki eta atsegina egiteko balio du. 

Maiatzak 8. Atzoko argazkia, paseoan.

#ehunetahogeitazazpi. Iturria

N1 errepide zaharrean, paseoa ematen.

Maiatzak 7. Igande planak.

#ehunetahogeitasei. Argazki zaharra

Maiatzak 6. Larunbata

#ehunetahogeitabost. Ostirala

Serieak eta zinea (El Bar).

Argazki zaharra da, oporretakoa: Roche Itsasargiaren Kalatik ilunabarra.

Maiatzak 5. Bihar (igual) Alde Zaharreko Jaiak.

#ehunetahogeitalau. Hamahiru arrazoi

Thirteen reasons why seriea bitan ikusi ondoren, liburua irakurri behar nuen. Liburua jaso berri dut. Irakurtzen ari naizen bukatuko dut honekin hasteko.

Maiatzak 4. Oso frikia naiz.

Conilera Maleta prestatzen

Cadizeko kostaldeko herriei buruz hitz egiten dugunean txuria datorkit burura. Txuria eta kolore honek transmititzen duen purutasun eta bakea. Conil de la Frontera ez da salbuespena. Urtero milaka turista hartzen duen herri bat bada ere, arrantzaleen herritxoen xarma mantentzea jakin izan du. Hirigintza andalusiaren adierazle da: etxe txuriak teilatuan terrazak dutela, eta oso erraza galtzen zaitezkeen kale estu-estuak.
Eta zeinen polita den kale hauetatik galtzea eta herria ahalik eta gehien disfrutatzea. Conil de la Frontera Cadizko hiriburutik, Cadiz, 40 kilometrotara dago, gutxi gora behera, eta 21.900 herritar bizi dira bertan. Hondartzak dira lekuko erakargarrietako bat. Kostalde osotik banatzen dira hondartzak eta kalak. 14 kilometroko baino gehiagoko are txuria eta ur urdintxoa.

#ehunetahogeitahiru. Look aldaketa

Abdukzio extralurtarraren emaitza: look aldaketa.

Maiatzak 3. Atzoko argazkia

#ehunetahamabi. Extralurtarra

Ordu pare batetan extralurtarra izan naiz. Gero lurrara itzuli naiz lagun bati elkarrizketa egiteko, Zergatik liburua argitaratu duelako.

Maiatzak 2. Egun luzea gaurkoa

#ehunetahogeitabat. Maiatzaren Lehena

Gaur, Maiatzaren 1a, Langileen Eguna da. Baina, nik gaur larunbatean Dantzaren eguna izan zela gogoratzen dut. Izan ere, Dantzariman hilaren hasieran ospatu genuen, eta ahaztuta neukan. Beraz, Zorionak munduko langile eta dantzari guztiei.

Argazkia guaixe.eus-rena da.

Maiatzak 1. Eta bihar, lanera...