Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: June, 2017

Conil Hiribildua

Conil de la Frontera Cadiz kostaldeko herri bat da eta, ondorioz, arrantza eta itsas-tradizio handiarekin. Urtero jasotzen dituen milaka bisitariak izan arren, marinel-hiribilduen zaporea gordetzen jarraitzen du. Agian atentzio gehien deitzen duena da bere kaleetako eta hegoaldeko eguzkitatik pentsatutako bere eraikinetako zuritasuna da. 

Hirigintza andalusi, etxe zuriak eta bizitzaz betetako patio andaluziar itzelak. Bere kaleak estu, labirintiko, zuri eta, kasu batzuetan, loreez betetak dira. Conil de la Frontera ezagutzeko formarik onena bere kaleetan galtzea da eta, horrela, nabarmentzen diren lekuak aurkitzen joatea. Baita herri babesteko arkitektura ere. Conilek ustekabean harrapatu gintuen, ez genuen horrelakorik espero.

Eunate misteriotsua

Garesera iritsi aurretik, Nafarroako erdialdean, larre baten erdian bakarrik, Santa Maria Eunatekoa dago. Ermita soila, bakarra eta misterioz beteta. Donejakue Bideko eliza politenetarikoa dela diote, eta ez da gutxirako.

Bere izenaren jatorriaren misterioa, ehun ate, haren geometria enigmatikoa, eta erakinaren jatorriaren miesterioak direla eta, edozein eliza erromanikoarekin ezberdindu egiten ditu. Donejakue Bidean ez daude eliza asko planta oktogonalarekin: bi eliza, eta Jerusalemeko Santo Sepelcroa. Miragarri arkitektoniko hau monumentu nazionala izendatu zuten.