Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2017

Afrika begien bistan

Kondairak dio Hercules, haren hamargarren lanean eta Eritrea uhartera iristeko asmoarekin -Cadizeko San Fernandotik hurbil kokatuta, Europa eta Afrikako lurrak bere eskuekin banatu zituela. Gizakiak ezagututako mundu amaierako sinbolo bezala bi aldeetan bi zutabe jarri zituen: Kalpe eta Abylo. Iparraldeko zutabea, Kalpe, Gibraltalgo Haitzean kokatu zuen. Abyloren kokapenaren inguruan hainbat teoria daude: batzuk diote Hacho Mendian jarri zuela, Ceutan, eta, beste batzuek, Marokoko Musa Mendian kokatzen dute. Itsasrtetik haratago ezer ez zegoen, munduko amaiera zen.

Elezaharraren arabera Herkulesek sortu zuen Itsastartea Gibraltarko itsasartea da gaur egun. Itsasarte honek bi kontinente banatzen ditu: Afrika eta Europa, eta bi ur elkartzen ditu: Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo Itsasoa. Itsasarteak 15 kilometro ditu. Tarifan, Itsasarteko Parke Nazionaleko Itsasarteko Begiratokitik elezaharrak aipatzen duen zutabeetako bat ikusi daiteke ia osotasunean: Musa Mendia.