Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: November, 2017

Nafarroako Tronua, Erriberriko Jauregia

Printzesa eta herensugeetako ipuinetakoa izan zitekeen, edo herensugeen amarena. Gaztelu bat ez den gaztelua. Tronu-Joko etxeetako edozeinetako egoitza izan liteke, baina egitan Erriberriko Jauregia Nafarroako Erregeen bizilekua izan zen, Gaztelako konkista izan arte. Gaur egun Nafarroako multzo historiko-artistiko garrantzitsuenetako bat da.

Garaiko jauregi handi eta luxuzkoena dela diote. Nafarroako Errege Carlos III. Prestuak eraiki zuen XIV. mendearen amaieran. Carlos III.-ak kulturagatik miresmena zuen eta jauregian luxuzko bizitza izatea gustatzen zitzaion. Horregatik, garaikok eraikin goraipatuena zan. Haren dinastia Frantzitik zetorren, eta Frantziar ukituak zituen Jauregiak. Jauregitik pasatzen ziren kronikalarien esanetan, gelak urrez eta luxuz betetak zeuden.