Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: January, 2018

Kolner Dom, Alemaniako harribitxia

Koloniako Katedrala edo K├Âlner Dom zentzua kendu duten eraikin horietako bat. Dorrek zerua ukitzen dute, eta eraiki zutenean munduko eraikin altuena zen. Gaur, eraikin gotiko altuena izateko ohorea du. Fatxadako milioi detaileak begirada non jarri ez jakiteak eragiten du, jakin badakizulako artelan bakar baten aurrean zaudelako, eta The Pillars of the Earth nobelako garaiara eramaten zaitu.

Tenplu gotikoa da, eta eraikuntzak sei mende iraun zuen. Aurrekontuetan izandako gorabeherek, katedralako eraikitzen 1248 urtean hasi ziren eta 1880 urtean mustu zuten. Hau da, 630 urte artelan hau egiteko. Zimenduetan beste eraikinetako aztarnak aurkitu zituzten, IVmendeko erromatarren tenplu bat eta IX. mendeko eliza bat. Eliza erre zenean, haren ordez katedral erraldoi hau eraiki zuten.

Tarifa

Bi kontinenteen artea. Bi itsaso eta bi haizeen artean. Tarifa Europear kontinentearen hegoaldeen dagoen azken hiria da. Afrika ukitzen dago, eta bertatik arnasten du. Anbiente bohemioak eta surferoak, modernoak eta hippiak, bisita espero ez zenuen esperientzia bihurtzen du.

VIII. mendean Tarf-en tropek iberiar penintsulara egndako lehenengo bisitan Isla de las Palomasera iritsi ziren lurraldea ikertzeko asmoz. Gaur egun irla errepide batez penintsula bihurtzen da. Tropa arabiar hauek Al Yarizat Tarit edo Isla de Tarif deitzen diote. Handik gutxira gaur egungo hiria sortu zuten Tarifa izenarekin.

Bi mila eta hamazazpi

Urte bakoitiak gorroto ditut. Baina gorrotoa da. Positiboa izaten saiatzen naiz eta urte baten zenbakiaren bukaerak nire gauzetan eraginik ez izatea, baina gauza batengatik edo bestegatik gaizki joaten zaidan urteak dira. Beraz, urtea bukatzeko gogoak nituen.

Dena dela, iazko urte bukaera beste modu batean hartu dut, filosofia handiarekin eta ez diot eman nahi garrantziarik urte amaitzeari. Beste urte bat amaitzeak ez du esan nahi nire bizitzaren zirkustantzak aldatuko direnik, beraz ez dut dramatizatu behar. Urtea aldatzen da, bizitzako beste urte bat. Bada oso ongi.

Baina, bai, ongietorri 2018. Gainera, zortzian amaitzen da, nire zenbaki gogoekoenetarikoa. Hala ere, egiari zor, zazpian itxaropen txiki bat neukan normalean zortea eman didan zenbakia izan delako. Baina ez da hala izan. Baina ez dut gehiegi dramatizatuko ere.