Saltatu eta joan eduki nagusira

Bi mila eta hamazazpi

Urte bakoitiak gorroto ditut. Baina gorrotoa da. Positiboa izaten saiatzen naiz eta urte baten zenbakiaren bukaerak nire gauzetan eraginik ez izatea, baina gauza batengatik edo bestegatik gaizki joaten zaidan urteak dira. Beraz, urtea bukatzeko gogoak nituen.



Dena dela, iazko urte bukaera beste modu batean hartu dut, filosofia handiarekin eta ez diot eman nahi garrantziarik urte amaitzeari. Beste urte bat amaitzeak ez du esan nahi nire bizitzaren zirkustantzak aldatuko direnik, beraz ez dut dramatizatu behar. Urtea aldatzen da, bizitzako beste urte bat. Bada oso ongi.

Baina, bai, ongietorri 2018. Gainera, zortzian amaitzen da, nire zenbaki gogoekoenetarikoa. Hala ere, egiari zor, zazpian itxaropen txiki bat neukan normalean zortea eman didan zenbakia izan delako. Baina ez da hala izan. Baina ez dut gehiegi dramatizatuko ere.
Hiru sei bost

2017ko urtarrilaren 1ean Instagramen eta blogean proiektu edo erronka bat hasi nuen. Egunero argazki bat igoko nuen urte osoan zehar. Abenduaren 31aren 12ak pasatak zeudela igo nuen azken argazkia, 365.

Proiektu hau egiteko helburu nagusia sare sozialei "beldurra" kentzea zen, edo, hobe esanda, Instagrami beldurra kentzea. Izan ere, lotsa ematen zidan sare sozial honetan agertzea, eta derrigorrezko bezala hartzen banuen, nahita nahi ez azkenean agertu beharko nintzen. Hasieran aurpegiaren zati bat izkutatzen nuen, edo urrutitik ateratzen nintzen, baina gero selfiei gustua hartu nien eta beldurra edo lotsa kendu nion..

Irakasle baten istorioak

Urtearen lehenengo zatia nahiko ongi joan zen, itxaron nezakeena kontuan hartuta. Urtea hasi eta gutxira irakasle bezala lan egiten hasi nintzen, aurretik hainbat hilabete telebistan lan egiten egon ondoren. Horregatik eman zidan baxoi pixka bat, izan ere, nire ogibidean lan egin ondoren irakaskuntzara itzultzea atzera joatea bezala zela uste nuen. Hala ere, esan behar dut asko gustatzen zaidan lana dela, baina ez da nik ikasi dudana, nahiz eta zerikusi handia duen, izan ere, irakastea eta heztea garatzen ari den pertsonei dakizuna komunikatzea da.


Alde txarra Lodosaraino joan behar nintzela zen, etxetik 90 kilometroetara. Ez neukan beste aukerarik. Lehenengo astea zaila izan zen hainbat arrazoiengatik, baina gero oso gustora egon nintzen. Oso. Horren gustora nengoen, hurrengo ikasturtean norakoa hautatzeko aukera banuen hartuko nuela, izan ere, jardunaldi erdia zen eta bitartean Masterra ikasteko aukera izango nuen.


Lodosan ezagutu dudan jendea, bai irakasleak bata ikasleriaren zati handi bat, kursi izanda, bihotzean eramango ditut. Alde onak eta txarrak izan zituen, lana, estresa... baina hilabete onak izan ziren, eta ez nuen bukatzea nahi.

Ikasturtea amaitzen ari zela Nafarroako Gobernuari bururatu zitzaion ideia ona izango zela erresoluzio bat ateratzea non Masterra ez geneukan jendea zerrendetatik at geldituko ginela, ordura arte nahitanahizkoa ez izan arren. Hau da, ikasturtea amaituta, berriz lanik gabe egongo nintzen. Oraindik borrokatzen ari gara.

Pixkat derrigorrez, pixkat garaia zelako, DBHko eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzetako irakasle izateko formazio Masterra ikasten hasi naiz. Diru asko, asko, ordaindu dut. Hilabete zailak izan dira gauza asko bateratu behar genituelako, eta, gainera, ahaztuta neuka ikastea zer zen, baina nahiko ongi joan zait. Horrenbeste esfortsuren ondoren behin betiko aukera iristea espero dut.


Nekazal bizitza

Kalean gelditu nintzen garai horretan berri txar bat jaso genuen familian. Oso gertuko senide bati gaixotasun bat diagnostikatu zioten. Abuztuan ebakuntza egingo zioten eta ondoren errekuperazioa izango zuen. Gauza da senide horrek baratza bat daukala, eta baserri txiki bat du. Beraz, eriondokoa osatzen zen bitartean norbaitek zaindu behar zuen baserria: nik. Bitxoengatik baserrira joatea gorrotu zuen urbanita izatetik, benetako nekazara izatera pasa naiz.



Lagun min asko egin ditut eta hoberena urrian iritsi zen nire txikitxoak jaio zirenean.





Abenduan elurra egin zuen eta dena txuri bihurtu zen bi egunez. Aurreikusi bazuten ere, nahiko sorpresa izan zen aspaldi ez zuelako horrela elur egiten. Gainera, negua oraindik ez zegoen hasita.


Kazetari baten istorioak

Bitartean, noizbehinka kazetari lanak egin ditut kolaboratzen dudan komunikabidean. Hainbat ekimen aurkeztu ditut, esaterako, herriko emakume kirolarien ekimena Emakumeen Bilguneak non emakume kirolarien presentzia eragotzea helburua zuen Martxoaren 8aren harira. Gure Esku Altsasuren bideoaren aurkezpena aurkeztu nuen ere. Bideo horretan herriko hainbat eragile eta pertsona ateratzen zen hurrengo egunetan egingo zen bozkaketan parte hartzeko animatzeko.


Ferietan animazio lanak edo speaker izan nintzen plazan. Zirudienez lan nahiko erraza zen, baina niretzako errespontsabilitate handia zen eta feriak leku pribilegiatu batetik ikusteko aukera eman zidan. Amaitzeko, duela gutxi Emakumeen Bilguneko 25 urteurren festa aurkeztu nuen eta laneko lankide ohi batekin 25 urteak laburbiltzen zuen bideo bat egin genuen.


Hortaz aparte hainbat elkarrizketa, erreportai eta artikulo idatzi ditut jende asko ezagutzeko aukera eman didatenak. Lan honek duen alde oso ona da: beste modu batean ezagutuko ez nituen pertsonak eta historiak ezagutzen ditudala.

Dantza arimarekin

Dantzarima nire izaeraren eta nire bizitzaren parte da. Ez dakit nola egon nazen horren denbora dantza egin gabe, orain dut gogoratzen dantzatzen ez nuen garaia. Herri Inauterietan dantza egin genuen berriz ere, sorginak bihurtu ginen, urteko egunik xarmangarrienetarikoa da dudarik gabe. Zaila da azaltzea egun hori zer den guretzako egun hori eta dantzar horietan dantza egitea. Dantza baino gehiago da.


Konpainiako txikienak jaunartzea egin zuen eta dantza txiki bat eskaini genion.


Urte amaieran Izar hautsa egin genuen berriz. 2016an estreinatu genuen obra eta berriz egiteko gogoak geneuzkan. Jantzi berriekin eta zenbait dantza hobetuekin Iortia bete genuen.


Egunero entsaiatzeak dakartzan etresarekin, urduritasunagatik sortzen diren eztabaidagatik eta hainbat azken orduko gertaerak sortzen diren arren, ez dut ezerrengatik aldatzen.

Bidaiak

Urte bakoiti batek ez ditu gauza handirk... Bidaiak ez dira gutxiago izango. Bi bidai handi urte osoan: Cadiz.


Eta Lazarote. Espero 2018ak bidai askoz gehiago ematea.


Bidai handiak egin ez ditugun arren gertuko txokoak bisitatu ditugu, Eunate, esaterako.



Sartagudako Oroimenaren Parkea.



Erriberriko Jauregia.



edo Urbasako Pilatosen Balkoia.


Eta urtero bezala ezin da falta Donostiako Zurriola hondartzara bisita. Aurten uda txarra egin duenez behin baino ez gara joan.


Nire bizitzaren oroimen guztiak galdu ditut

Horrela izan da. Kanpo-disko gogorra apurtu zait. Martxoan edo izan zen eta ordura arte gertutako guztia ezabatu zait. Dagoeneko ez da existitzen. Beno, bai, bana horretarako diru asko ordaindu behar dut. Beraz, momentuz ez da existitzen. Dena: bidaien argazkiak, lanak, irudiak... Oraindik ez dut onartu. Pixkanaka hemendik eta hortik bilatzen eta blogari esker hainbat gauza berreskuratzea lortu dut. Baina gehienak galdu ditut.

Urtea amaitu dezan

Benetako kolpea urtea amaitzen ari zela irtsi zen. Senide bat galdu genuen ezusteko modu batean. Argazkia argitaratu ez nuen egun bakarra, ez nekielako zer erakutsi, ez nuelako ezer esateko. Ezin nuen.

Zer izango du zortzi zenbakiak

Urte hau berezia izango da harremanaren hamar urteurrena ospatuko dugulako. Azkar esaten da. Gainera, 30 urte betetzen ditut.


Beraz, bakarrik gelditzan zait esatea... Ongietorri 2018! Zugan konfidantza handia dut (bikoitia dela).

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.