Saltatu eta joan eduki nagusira

Kolner Dom, Alemaniako harribitxia

Koloniako Katedrala edo Kölner Dom zentzua kendu duten eraikin horietako bat. Dorrek zerua ukitzen dute, eta eraiki zutenean munduko eraikin altuena zen. Gaur, eraikin gotiko altuena izateko ohorea du. Fatxadako milioi detaileak begirada non jarri ez jakiteak eragiten du, jakin badakizulako artelan bakar baten aurrean zaudelako, eta The Pillars of the Earth nobelako garaiara eramaten zaitu.


Koloniako Katedrala | 20161206

Tenplu gotikoa da, eta eraikuntzak sei mende iraun zuen. Aurrekontuetan izandako gorabeherek, katedralako eraikitzen 1248 urtean hasi ziren eta 1880 urtean mustu zuten. Hau da, 630 urte artelan hau egiteko. Zimenduetan beste eraikinetako aztarnak aurkitu zituzten, IVmendeko erromatarren tenplu bat eta IX. mendeko eliza bat. Eliza erre zenean, haren ordez katedral erraldoi hau eraiki zuten.

Koloniako Katedrala | 20161206

157 metroko altuera eta edertasuna. Zerura zuzenean eramaten zaituen katedrala. Argazki kamara normalek ez dute aukera bere osotasunean hartzeko. Lau urtez, Estatu Batuetan Wahingtoni monumentua egin zioten arte, muduko eraikin altuena izan zen. Gaur egun eraikin gotiko altuena da, ez dagoela gaizki. 1996 urtean Unescok Gizadiaren Ondarea izendatu zuen.

Koloniako Katedrala | 20161206

Bigarren Mundu Gerran hiria suntsituta geldtu zen, baina, zorionez, eta hainbat bonbaren inpaktua jaso bazuen ere zutik mantendu zen. Hala ere, denboraren arerioei aurre egin behar izan dio kotxeen kutsadura, uxue kakak eta harri mota erraz belzten dena. Horregatik ohikoa izan ohi da andamioak ikustea fatxadan, konpontzen egoten direlako.


Koloniako Katedrala | 20161206

Hamabi kanpaiek harribitxi perfektua osatzen dute, haietakao lau erdi arokoak. Zaharrena eta ezagunean hiru tonelada pisatzen duena katedralak izkutatzen duen altxorraren izena darama: Hiru Errege Magoen Kanpaia. Izan ere, alemaniako harribitxiak altxor bat izkutatzen du. Sinesdunentzako katedralaren barruan, eraikinaren pareko apainketaz aparte, Hiru Errege Magoen hezurrak daude munduko erlikario handienean. Ez ginen sartu.

Kolonia abenduan bisitatu genuenez, Gabonetako Azoka tradizionala prest zegoen. Gabonetako Azoka hau katedralaren azpian hare magiko eta bereziagoa bihurtzen da. 

Koloniako Gabonetako Azoka Katedralaren azpian

Koloniako Gabonetako Azokaren sarrera

Jaiotza Koloniako Katedralaren azpian | 20161206

Katedralaren bista politenetarikoa Rin ibaiaren beste ertzan da, Hohenzollen zubia lehen planoan dagoela. Koloniako bista politena da ere. 

Hohenzollen zubia eta atzean Katedrala eta Kolonia | 20161206

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.