Saltatu eta joan eduki nagusira

Lanzarotera maleta prestatzen



Sumendien irlak ezin zuen goitizen hobeagorik izan. Lur lehorra, gorria, gogorra, arkaitzen artean bizitza egon daitekeenik gezurra dirudi. Baina badago. Horrela irudikatzen dut nik Marte, planeta gorria. Lanzaroteko errepide infinituetan gidatzen beste planeta batera bidaia egiten duzulako.


Atlantiar Ozeanoan greziarrek zorioneko irlak deitutakoak daude. Haien artean Kanariar irlak zeuden. Lanzarote zorioneko irla horietako bat da, lurazpiko magma kanpora ateratzean sortua. Hots, sumendiek sortua. Gran Canaria Autonomi Erkidegoaren irla bat da, eta Kanarietako hirugarren poblatuena. Jose Saramagoren bizitoki eta atseden tokia izan zen ere, nire idazle kutsunetariko bat. Eta Saramago ez da okertzen, beraz, bizitzeko Lanzarote aukeratu bazue bere lurra zela esanez, zerbaitengatik izango zen.

Sumendien irla



Lanzarote Kanariar irletako irla bat da, hortaz, Afrikako ipar-mendebaldean dago, nahiz eta Espainiar estatukoak izan. Beraz, klima subtropikala da, urte osoan zehar tenperatura beroak izaten dira. Irlan zazpi herri daude: Teguise, Haria, San Bartolome, Tias, Tinajo, Yaiza, eta, hiriburua, Arrecife. Unecok 1993an irla osoa Biosferaren Erretserba izendatu zuen. Iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekildera 805 metro koadro daude: 62 kiloemtro iparraldetik hegoaldera eta 21 kilometro ekialdetik mendebaldera. 249 kilometro hondartzak dira.

Iraganean nekazaritza eta arrantza ziren jarduera ekonomiko nagusienak, gaur egun oraindik mantentzen diren ogibideak, hala ere, nabarmentzen den sektorea turismoa da. Nekazaritzari dagokionez ardogintzan irlako ardoek Jatorriko izendapena lortu dute.

△ Abentura bat

Egiari zor, Lanzarotera joan ginen kasualitatez. Gure intentzia irla batera joatea zen, eta, ohiturak jarraituz, oso berandu genbiltzan bidaia antolatzen. Beraz, Maltara joatea garestiegi ateratzen zen, Gran Canaria eta Tenerifera joateko ez zeuden nahi genuen datak eta, azkenean, Lanzarote agertu zen. Nora joaten ginen oso ongi jakin gabe, aurrera egin genuen.

Bidaia


Skyscanerren hegaldi merkeak bilatzen azkenean abuztuaren 17tik 24ra joateko aukera atera zen, zortzi gau eta bederatzi egun. Vueling-ekin bidaiatu genuen eta maleta edo mochila handi bat fakturatu genuen.

Hortaz, Bilboko aeroportutik 15:20etan atera ginen eta Lanzarote Guacimeta T1 aeroportura 17:20etan irlako orduan iritsi ginen, hau da, egitan hiru orduko hegaldia izan zen. Hegaldia ongi joan zen, lasaia, turbulentziaren bat bana larritzeko ezer. Buelta ez zen horren lasaia izan. Ez genuenez diru gehiago gastatu nahi hegaldiak oso berandu hartu genituelako, beti bezala, eserlekuak aleatorioki hartu genituen eta ez zitzaigun lehiatila tokatu. Ondoan ume bat eseri zen, oso jatorra, Lanzaroten bizi zena, eta hiru ordu luzeetan irakurtzen egon ginen eta gure liburuak komentantzen. 

Lurreratzea Lanzaroten | 20170817

Arrecifeko aeroportuaren T1 txikiegia iruditu zitzaigun hartzen duen jendea kontuan hartuz. Oso goiz irtsi ginen kotxea utzi behar genuelako eta jatetxe batean zerbait bazkaldu genuen. Gero, fakturazia irekitzeko zain gelditu gnen, eta konturatu orduko, hilara izugarria zen. Total, bukatu genuenean enbarkatzeko garaia zen, hare gehiago, azken deia zen. Konturatu ginen mostradoreen atzean jatetxe gehiago eta denda gehiago zeudela, eta enbarkatu gabe pasatzeko aukera zegoela.

T1 Aeropuerto de Arrecife | 20170824

Bueltan hegazkina 18:00tan hartu genuen eta 21:00 penintsulako orduan iritsi ginen Bilbora. Komandantearen hitzetan zertxobait lehenexeago iritsi behar ginen. Baina, Bilbora iristen ari ginenean, eguzkia izkutatzen ikusi genuela eta ilunduta zegoela, turbulentzien artean hegazkina lurreratzen hasten zen, baina ez zuen jaisten bukatzen. Bapatean argiak kendu zituzten eta tripulazoetik esan ziguten argiak kendu zituztela pilotoak ezin zuelako ongi ikusi kanpora ateratzen zen argiagatik. Ai ama! Baina beno, azkenean dena ongi joan zen. Hala ere, behin lurreratu genuela hegazkinean beharreko baina denbora gehiago egon ginen.

Lanzarotetik aireratzen

Aireratzean eta hegaldian | 20170824

 
Ordutegia

Ordu gutxiago bat Kanariar irletan

△ Garraioa

Irla txikitxoa izanda kotxe bat alokatzea pentsatu genuen. Lehenengo aldiz zen kotxe bat alokatuko genuela eta esperientzia positiboa izan zen nahiz eta kotxe merkeena izan eta gama baxuenetarikoa izan. Baina nahikoa zen. Skyscanner bidez haru genuen, TopCar konpainian. Kotxeak 100 euro kostatu zitzagun zortzi egunak, aeroportuan jaso genuen eta leku berean utzi genuen. 100 euro gehiago jarri genituen fiantza moduan, baina kotxea utzi genuenean berreskuratu genituen. Seguru bat hartu genuen ere 37 eurogatik. Kotxea Fiat Panda nahiko berria zen. Gasolinakoa. Hiru ateko kotxe bat hartu genuen eta bostekoa eman ziguten, beraz, hobe. Depositoa beteta utzi behar zen, aurkitu genuen bezala. Behin errepostatu genuen, itzuli aurretik.

Arrecifeko Aeroportuaren T1 sarrera. Kotxea utzi genuen parkina

Alokatutako kotxea "etxeko" atarian

Ostatua


Udako oporretarako Lanzarote aukeratzeko arrazoietako bat ostatuen prezio baxua izan zen beste irlekin alderatuz. Azkenean, beste edozein abenturan bezala, bi ostatuetan egon ginen, lehenengoa irlaren iparraldean eta bigarrena hegoaldean.

Booking-en apartamento pare bat aurkitu nituen, 200 eurogatik 8 egunak, ganga bat. Haien artean batek arretu deitu zidan, baina erreserbatzera joan nintzenean hartutako zegoen. Beraz, plan B-ra pasa nintzen eta ostatu merkeen artean Casa Mil Palmeras aurkitu nuen. Logela bat zen sukaldea erabiltzeko aukerarekin. Holako alberge batean egon ginen Polonian, eta ez zegoen gaizk. 160 eurogatik alokatu genuen. 

Casa Mil Palmeras Harian dago, irlaren barnealdean, iparraldean. Turismo gutxiko zonaldea da. Logela ongi zegoen, zuzena zen, baita sukaldea eta komunak, elkarbanatzen gentuenak ere -nahiz eta sukaldean inurriak aurkitu genituen enzimeratik ibiltzen-. Baina etxean edonon galduta zegoen. Hariako kanpoaldeko auzo batean zegoen. Iritsi ginenean harrigarria iruditu zitzaigun bertan ostatu turistiko bat egotean, eta hala zen, izan ere, etxe partikular bat zen, eta logelak alokatzen zituen. Hori bai, herriko bistak oso politak ziren. 

Haria ostatutik | 20170818

Holako "negozio" motara ez nago guztiz kontran. Baina horretarako uste dut Airbnb bezalako webgune edo aplikazioak daudela. Booking bezalako bilatzaileetan bilatzen dudanean, "legalki" hainbat betebehar betetzen dituen ostatuak aurkitu nahi dudalako da. Eta, esan bezala, lekua ongi zegoen arren, bertan jabea egoteak guri ez zitzaigun gustatu. "Bigilatutak" sentitu ginen. Gainera, zonalde oso lasaia zenez, ez zegoen ezer... Hiru egunetan ostatuz aldatzea erabaki genuen.

Booking-era deitu nuen, diferentzia itzuli ziguten, eta beste ostatu bat alokatu genuen, oraingoan zonalde turistikoago batean: Puerto del Carmen. Zorionez, eta aurrerago kontatuko dudan bezala zorioneko irlak ez ziren gurekin oso zorionekoak izan, bigarren ostatu hau hasieratik nahi izan genuena zen. Baina, bidai honetan edozerrek baina bat duelako, apartamentuko gestoreari deitu nonean esan zidan dataz okertu zela eta guk alokatutako apartamentua hurrengo egunean egongo zela libre. Beraz, egun horretarako beste batean egongo ginela. Eta egia esan lehenengoa bigarrena baino gehiago gustatu zitzaidan. Bigarrena ere oso ongi zegoen. Apartamento turistiko bat zen, urbanizazio batean: logela, komuna, egongela sukaldearekin eta terrazita bat itsasoa pixkatxo bat ikusten zena. Nahikoa.

Urbanizazioa

Terraza eta apartamentuaren bistak


Klima


Kanarietako klima subtropikala da, hortaz, urte osoan zehar tenperaturak beroak dira eta ia ez dira prezipitaziorik ematen. Gainera, Afrikako basamortutik datorren kalima tenperaturak igotzea dakar. Bueno, ba guk desberdintasun handia nabartu genuen iparraldea hegoaldearekin. Iparraldean lainoa jaisten zen eta ez zen 100 metrora ikusten, ilargian egongo baginaren antza ematen. Eta fresko egiten zuen. Txaketa beharrezkoa zen. Hegoaldean, aldiz, beroa egiten zuen. Batzuetan gehiegi. Beraz, ez ginen oso zorionekoak izan zorioneko irletan.

Beste datu batzuk


Kanariar irletan zor berezi bat dute eta erretzaileei modu positiboan laguntzen digu tabakoa nahiko merkea delako. Oso kuriosoa da ikustea dendak non saltzen duten bakarra tabakoa eta alkohola den. Hegazkinean bi kartoi eraman daitezke, gainera, tabernak ere merkexeagoak dira. Lekuaren arabera, leku guztietan bezala, baina, adibidez, Puerto del Carmeneko itsas pasealekuan garagardo handi bat bi euro ziren.

Zer egin Lanzaroten


Puntu honetan esan beharko nuke Lanzaroten Mirador del Rio bisitatu behar dela, edo Jameos del Agua ikaragarriak, edo Cueva Verde... Ongi. Iritsi ginen gure lehenengo bisita izango zenara, Jardín de los Cactus, nahiz eta beste bista bat planifikatuta izan seinalea ikusi geneun eta bidean genuenez joatea erabaki genuen, aparkatu genuen eta... atea Centros de Arte, Cultura y Turismoko langileak greban zeuden jakin genuen. Cesar Manriquek egindako gauzak gestiontzen ditu CACT-ak eta dena itxita zegoen. Ez zirudien greba azkar altxatuko zenik. Zortzi egunak pasa nintzen albisteak irakurtzen ea zortea geneukan. Baina ez genuen izan. Hala ere, haien eskaerak irakurrta bat egiten genuen langileek grebarekin.

Hala ere, egun horretan bertan ez nuen amore eman nahi eta Jameos del Aguara joan ginen, baina egoera berdina zen. Panorama ikusita idatzitak nituen plan alternatiboak egiten hasi ginen. Hoberena 60 euro aurreztu genituela, CACT-eetara sartzeko bonoak kostatzen dutena. CACT-eko bisitatu nahi genituen lekuak ziren: Jameos del Agua, Cueva Verde, Jardín de los Cactus, Montañas de Fuego eta Mirador del Rio. 

Ongi bistatu genituenak herriak edo hondartzak zirelako ez ziren CACT-ekoak.

△ Haría

Irlaren iparraldeko herritxo txuri bat da labazko mendiez inguratuta. Mila palmeren herria deitzen zaio edo mila palmeren harana kontatzen dutenez duela zenbait urte ume bat jaiotzen zenean palmera bat landatzen zuten. Larunbatetan ospatzen den azokagatik ezaguna da.

△ El Charco del Clicos o Charco Verde

Labak nahi izan zuen itsasoaren eta lurraren artean zulo bat gelditzea. Horrela, itsasoa sartu zen eta zuloan bizirik dauden izakitxoak berde bihurtu zuten.

△ Parque Nacional del Timafaya

Montañas de fuego itxita egon arren, sumendien parkea bisitatu zitekeen. Ilargia izan zitekeen. Oso harigarria krater bat gertutik ikustea.

△ Playa Blanca

Itsas-herritxo bat. Fuerteventurako figura ikusten da hemendik.

△ Monumento Natural de los Ajaches

Itsasoan amatzen diren lur jauzi bereziak. Hitzik gabe.

Mirador de Guinate

Graciosa irla ikusteko modu alternativoa Mirador del Rio itxita zegoelako. Dena dela lainoa oso itxia zen eta ez genuen bistak oso ongi ikusi.

△ Playa de Famara

Surf eta kitesurfa egiten den hondartza, eta harrizko formazio txikitxoak daude haizeari aurre egiteko. Harrigarriena hondartzaren bukaeran dauden lur jauziak dira. Aurrean Graciosa irla dago.

△ Puerto del Carmen

Arrecife hiriburuari dagoekion herri turistikoa. Playa Larga eta itsas-paseoa deigarriena da.

△ Teguise

Irla barrutiko herria. Pirateriaren museoa dago, beste plan alternatibo bat izan daitekeena.

△ Bidai gida



Abuztuak 17. Osteguna

Bilbao-Arrecife hegaldia.
Ingurua ezagutu: Haria.

Abuztuak 18. Ostirala

Jameos del Agua
Mirador del Río
Parque Natural de los Ajaches: Playa Papagayo

Abuztuak 19. Larunbata

Haría: Palmeren Harana. Larunbatetan artisau azoka ospatzen da.
Cueva de los Verdes
Jardín del Cactus

Abuztuak 20. Igandea

Igandetan Teguiseko artisau azoka ospatzen da.
Parque Nacional del Timanfaya
Charco de los Clicos
Los Hervideros

Abuztuak 21. Astelehena

Playa Las Arenas
Playa Blanca - Fuerteventura

Abuztuak 22. Asteartea

La Graciosa. Ferrya Orzolatik

Abuztuak 23. Asteazkena

Arrecife
Puerto del Carmen

Abuztuak 24. Osteguna

Itzulera hegaldia: Arrecife-Bilbo

△ Bidai Egunerokoa

Oztopoak kontuan hartuta hau da Lanzaroten egin genuena.


Abuztuak 17. Osteguna

Bilbo-Arrecife hegaldia.
Hariako ostatura iritsi ginen.
Ingurua ezagutzen dugu: Haria eta Teguise.

Abuztuak 18. Ostirala

Jardín de Cactus. Itxita.
Jameos del Agua. Itxita.
Mirador de Guinate.
Mirador del Río. Itxita.

Abuztuak 19. Larunbata

Hariako artisau azoka.
Ostatuaz aldatzen gara: Puerto del Carmen

Abuztuak 20. Igandea

Ostatuaz aldatzen gara.
Puerto del Carmen ezagutzen dugu.
Hondartza arratsaldea: Playa Grande.

Abuztuak 21. Astelehena

Timanfaya
Charco del Clicos edo Verde
Gau paseoa Playa Grande eta Puerto del Carmentik

Abuztuak 22. Asteartea

Playa Blanca
Monumento Natural del Ajache: Playa Papagayo

Abuztuak 23. Asteazkena

Playa de Famara
Timanfaya
Gau paseoa Puerto del Carmentik

Abuztuak 24. Osteguna

Azken paseoa Puerto del Carmentik
Arrecife-Bilbo hegaldia

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.