Saltatu eta joan eduki nagusira

Tarifa

Bi kontinenteen artea. Bi itsaso eta bi haizeen artean. Tarifa Europear kontinentearen hegoaldeen dagoen azken hiria da. Afrika ukitzen dago, eta bertatik arnasten du. Anbiente bohemioak eta surferoak, modernoak eta hippiak, bisita espero ez zenuen esperientzia bihurtzen du.


Tarifa Isla de las Palomas-etik | 20170417

VIII. mendean Tarf-en tropek iberiar penintsulara egndako lehenengo bisitan Isla de las Palomasera iritsi ziren lurraldea ikertzeko asmoz. Gaur egun irla errepide batez penintsula bihurtzen da. Tropa arabiar hauek Al Yarizat Tarit edo Isla de Tarif deitzen diote. Handik gutxira gaur egungo hiria sortu zuten Tarifa izenarekin.

Isla de las Palomas | 20170417

Behin izandako erreinu musulmandarrak eta Atlantikotik eta Mediterraneotik usaitzen den aireak, Tarifako hiriari xarma berezia ematen diote. Gainera, surfaren munduan ezaguna da hemen elkartzen diren bi haizeteei esker itsas-kirol hauek egiteko leku ikaragarria bihurtzen dute, bereziki kite-surf-a. Kirolari hauek sortzen duten giroa are bereziagoa egiten dute.

Los Lances hondartza | 20170417

Puerta de Jerez hiriko alde zaharrerako atea da, eta hiriaren alde modernoagoa zaharra ezberditzeko muga fisikoa bada ere. Alde moderno honetan apartamentu turistikoak daude. Alde zaharrean, aldiz, kale txuriak, harrizkoak eta aldapatsuak dira, hippie xarma duten taberna eta dendez beteta.

Puerta de Jerez



Tarifako kaleak

Tarifa, Puerta del Retiro

San Mateo eliza | 20170417

Guzman el "Bueno" gaztelua itxita zegoen bisitatu genuenean astelehena zelako eta astelehenetan itxita dagoelako, baina esaten dutenaren arabera harresien goiko aldean bistak ikaragarriak dira. Izan ere, Afrika 14 kilometroetara dagoenez bistak ezin dira bistak itsusiak izan.

Guzman el "Bueno" gaztelua

Guzman el "Bueno" gaztelua kaiatik

Guzman el "Bueno" gazteluaren sarrera

Guzman el "Bueno" gazteluaren sarrera | 20170417

Tarifako beste ezinbesteko elementu bat haizea da. Tarifako hondartzetan eguzkia hartzea oso zaila izan behar da. Gainera, kite surfistak haien kirola praktikatzen aurkitzea ohikoa da. Txiringitoetan zerbait hartu nahi izanez gero, kartera prestatu.


Los Lances hondartza | 20170417

Isla de las Palomas gaur egun Espainiako Barne Ministeritzaren jabegoa dauka eta itxita dago, nahiz eta nonbaitetik sartzeko aukera dagoen bi mutiko ikusi genituelako sartzen eta ateratzen. Lurra irlara iristeko errepide bat dago, eta haize indartsu egunetan oso zaila egiten da ibilbidea.

Isla de las Palomasera joateko errepidea

Isla de las Palomas Playa Chicatik | 20170417

Menditxo baten gainean Santa Catalina Gaztelua dago, edo gelditzen dena. Joan ginenean Gaztelura joateko bidea itxita zegoen.

Santa Catalina Gaztelua | 20170417

Tarifa bitan pentsatu gabe itzuliko ginateke leku bat da. Gure intentzioa Afrika ahalik eta gertuen ikustea izan zen, baina ez genuen Tarifan lortu, beraz, Itsasartearen Begiralekura joan ginen, hirigunetik gertu.

Monte Musa Tarifatik

Monte Musaren silueta Playa Chicatik

Itsasartearen begiratokia Itsasartearen Parke Naturalatik | 20170417

Afrika 14 kilometroetara dago, hortaz, Tarifako kaia nahiko garrantzitsua da, Tangerrera joateko ferryekin.

Tarifako kaiaren sarrera | 20170417

・・・・・・・・・・・・・・・・・・・・・

Nola iritsi: Coniletik, ostatua geneukan lekutik, N-340 errepidea hartu Algeciraseko norabidean. Sarrera ongi seinalizatuta dago. Kotxea hiriaren sarreran zegoen aparkaleku batean utzi genuen, autobus geltokiaren ondoan. Alde zaharrera iristeko kale nagusia behera joan ginen eta azkar iritsi ginen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.